2021/02/10

Gurasolaguna pasaportea Sopuertan

 

Gurasolagun Pasaportearen hurrengo ekintza dator: 3D irudiak ezagutzeko tailerra. Otsailaren 19an, ostiralean, arratsaldeko 17:30ean, Sopuertako Auzoetxean egingo dugu tailerra. Enkarterriko familiok, haurrek zein gurasoek, elkar ezagutzeko eta euskaraz hitz egiteko aukera paregabea izango dugu.     

Ekintzetan segurtasun-neurriak hartuko dira: derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea, distantzia mantentzea eta antolatzaileen arauak betetzea. Lekua mugatua izango da, eta familiak bizikideak izan beharko dira. Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

Gogoratu, halaber, tailerrean parte hartzeko euskara maila minimoa behar dela, komunikazioa beti euskara hutsez izango delako; eta ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon, edo bere bizikidea ez den beste guraso batekin geratu. 

Zeren zain zaudete? Eman izena eta euskaraz bizi!

 

No comments: