2020/05/29

Gurasolagun pasaportea etxean

3. Diskofesta etxean!

 


Txitatoki Urdaibai taldeko lagunen eskutik Diskofesta mundiala egingo dugu etxean. Euskal kantu onenekin gerria astinduko dugu eta familian giro ederrean gozatuko dugu. Animatu familia gurekin dantzatzera!



2. Itzalen kolorea bideotailerra



Kilimar taldeko lagunek istorioak kontatzeko modu dibertigarria erakutsi digute: itzalekin jolastea. Gogokoen dugun kontakizuna edo guk geuk sortutako ipuina irudien bidez kontatu ahal izango dugu. Bideoan behar ditugun material, trikimailu eta jakin beharreko guztiak azaldu dizkigute. Orain gureak egitea baino ez zaigu falta. Zein ederra den, etxean, familian eta euskaraz aritzea!



1. Zirku tailerra familian!
 


Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolako lagunek etxean, familian eta euskaraz zirkua egiteko aukera paregabea eskaini digute Galtzerdiak familian tolesten tailerrean. Goza ezazue familia, eta gogoratu: zuek egindakoen bideoak nahi ditugu!



Gurasolagun pasaportea zuen etxeetara eraman nahi dugu. Bai, bai, etxetik ere bidaiatu daiteke. Elkarrekin gaudela senti dezakegu eta familian euskaraz bizi gaitezke. Horretarako hiru ekintza proposatzen dizkizuegu, zein baino zein ederragoa. Ostiralean gure sare sozialetan aurkituko dituzue eta astebetez egongo dira ikusgai. Horrela nahi adina aldiz gozatuko dituzue. Ondoren, zuen bideoak jaso nahi ditugu eta elkarrekin gaudela sentitu.


Animatu eta zatoz gurekin bidaitzera!

2020/05/19

Enkarterriko 1. Mintzodromo online!


       Birusak #EzGaituMututuko, eta gure jarduerak ez du etenik! Hori dela eta, azken urteotako ohiturari jarraituz, maiatzaren 28an Mintzodromo online antolatuko dugu. Bi saio prestatuko ditugu, bata goizean (11:00etan), eta bestea arratsaldean (18:30ean); zuek batean ala bestean (edo bietan) parte hartu ahal izateko. Parte hartzea oso erreza eta erosoa da, zuen etxetik arituko zarete eta, bai ordenagailuz, bai mobilaz.

                             KONEKTATU ETA PARTE HARTU!

Izena emateko : 671 070 044 (Whatsapp)
Maiatzaren 26ra arte

2020/05/15

Itxialdiaren kronika lehiaketak irabazlea du jada!

       Apirilean zehar bidalitako itxialdiaren kroniken artean, onena hautatzeko egoera zailean jarri  zaituztegu azken egunotan, guztiak bikainak ziren eta.

       Beraz, bozketa burututakoan, irabazlea dugu!

      ZORIONAK PAULA!!!



MILA ESKER KRONIKA BIDALI EDO

 BOZKETAN PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!

2020/05/13

Enkarterriko Tribial lehiaketa.



       Enkarterriko Tribialari agurra ematako, azken erronka luzatu genizuen pasa den astelehenean eta, ohikoa denez, aste honetan ere, asko izan zarete desafioari aurre egin diozuenok; baita erantzun zuzenak bidali dizkiguzuenok ere. Hona hemen galderen erantzunak:

1.- Zeintzuk dira Karrantzako jairik ospetsuenak? EL SUCESOKO JAIAK.

2.- Zein egunetan ospatzen da Zallako Gangas Eguna? URRIKO LEHENENGO IGANDEAREN OSTEKO ASTELEHENEAN.

3.- Nola du izena bizkaitarra ez den Enkarterriko herri bakarrak?
VALLE DE VILLAVERDE.

4.- Arabako bi herrirekin egiten du muga Gordexolak, esan ahalko zenuke bi horietako bat? ARTZINIEGA EDO OKONDO.

5.- Zein herritan dago aterata argazkia? BALMASEDAN, "LA ENCARTADA" TXAPEL LANTEGIAN.

        Hala ere, guztiok ezin dugu irabazi eta azken aste honetako irabazlea hautatzeko beharra daukagunez, zozketa baten bidez sariduna aukeratu dugu. Eta irabazlea da...... IZARO JAUREGI!!!

ZORIONAK IZARO!!!!

        Besteoi, mila esker parte hartzeagatik eta hurrengora arte!


                                                                        


        Astero Enkarterriko Tribial lehiaketaren bidez erronka berri bat luzatu dizuegu. Galderaz galdera amaierara heldu gara eta aste honetan azken desafioari ekingo diogu. Hona hemen 5. asteko galdera sorta:

1.- Zeintzuk dira Karrantzako jairik ospetsuenak?

2.- Zein egunetan ospatzen da Zallako Gangas Eguna?

3.- Nola du izena bizkaitarra ez den Enkarterriko herri bakarrak?

4.- Arabako bi herrirekin egiten du muga Gordexolak, esan ahalko zenuke bi horietako bat?

5.- Zein herritan dago aterata argazkia?




       Bidali zure erantzunak enkarterri@aek.eus postara edo whatsappen bidez 671 070 044 telefonora.


       Baina aste honetako erronkari hasiera eman baino lehen, aurreko asteko galderen erantzunak ikus ditzagun.

1.- Nola du izena Lanestosatik gertu dagoen Europako Arte Paleolitikoaren Interpretazio Zentroak? KOBEN KOBA. 
2.- Zein auzotan dago Artzentaleseko Udala? SAN MIGUEL DE LINARESEN. 
3.- Zein izan da XX. mendean zehar Sopuertako eta Galdameseko jarduera ekonomiko nagusia? MEATZARITZA. 
4.- Nola du izena Gueñeseko Udalaren inguruan dagoen parke-museoak ARENATZARTE. 
5.- Non dago aterata argazkia? GALDAMESEN. 
       Aste honetan ere asko izan zarete erantzun zuzenak bidali dizkiguzuenok. Baina, irabazle bakarra behar dugunez, notarioren aurrean zozketa egin dugu eta zorteduna IZASKUN ORIO IZAN DA!!! 👏👏😀😀 
ZORIONAK IZASKUN!!! 
Eta besteok, ANIMATU ETA PARTE HARTU, AZKEN ASTE HONETAN ZUEK IRABAZLEAK IZAN ZAITEZKETE ETA!!!

                                                                 


        Astelehenero bezala, gaur ere, Enkarterriko Tribialean beste aurrerapauso bat emango dugu eta 4. galdera sorta kaleratuko dugu.

Hona hemen erronka berria!

1.- Nola du izena Lanestosatik gertu dagoen Europako Arte Paleolitikoaren Interpretazio Zentroak?

2.- Zein auzotan dago Artzentaleseko Udala?

3.- Zein izan da XX. mendean zehar Sopuertako eta Galdameseko jarduera ekonomiko nagusia?

4.- Nola du izena Gueñeseko Udalaren inguruan dagoen parke-museoak?

5.- Non dago aterata argazkia?



       Erantzunak bidaltzeko: enkarterri@aek.eus helbidera edo 671 070 044 whatsappera


        Alabaina, 4. astea martxan egon arren, ez dugu ahaztu pasa den asteko galderei erantzutea. Hor doazkizue soluzioak.

1.- Nola zuen izena Zallako sorgin ospetsuenak? LUZIA DE ARETXAGA

2.- Zein ibaik zeharkatzen du Gordexola? HERRERIAS EDO IBALZIBAR IBAIAK

3.- Nola du izena Enkarterriko parke natural bakarrak? ARMAÑON PARKE NATURALA

4.- Non dago kokaturik “La Muza” zubia? BALMASEDAN

5.- Zein herri agertzen da argazkian? TURTZIOZ


       Ia partaide guztiok asmatu dituzue erantzunak; hala ere, irabazle bakarra baino ezin denez egon, zozketa burutu dugu eta JESUS QUIROGA izan da sariduna!

ZORIONAK JESUS!!!! 🎉🎊


Besteok, EZ GALDU ITXAROPENA ETA SAIA ZAITEZTE BERRIRO!!!

                                                                              

 
Enkarterriko Tribialeko 3. galdera sorta dakarkizuet gaur. Hona hemen galderak!


1.- Nola zuen izena Zallako sorgin ospetsuenak?

2.- Zein ibaik zeharkatzen du Gordexola?

3.- Nola du izena Enkarterriko parke natural bakarrak?

4.- Non dago kokaturik “La Muza” zubia?

5.- Zein herri agertzen da argazkian?


       Erantzunak bidaltzeko: enkarterri@aek.eus helbidera edo 671 070 044 whatsappera




        Baina aste honi hasiera eman baino lehen, aurreko asteko galderen erantzunak ikus ditzagun.
1.- Zelan esaten diegu Enkarterrin luiziei edo lur-jauziei? DERROÑADA edo ESTORRENGADA
2.- Non dago kokaturik Enkarterriko museoa? AVELLANEDAn.
3.- Enkarterriko zein herritakoa zen Havana Club ron markaren sortzailea? GORDEXOLAkoa.
4.- Zein herrik egiten du muga Balmasedarekin Kolitza mendian? ARTZENTALESek.
5.- Non dago aterata argazkia? KARRANTZAn.


       Asko izan zarete erantzun zuzenak bidali dizkiguzuenok. Notarioren aurrean egindako zozketaren irabazlea da…. SONIA PEREZ! 👏👏😀😀
ZORIONAK SONIA!
Eta besteok, ANIMO ETA BERRIRO SAIA ZAITEZTE!

                                                                       
     
 
       Pasa den astelehenean, gure eskualdeari buruzko ezaguera neurtzeko eta konpartitzeko Enkarterriko tribial lehiaketa abian jarri genuen. Astebete pasata,ekimen arrakastatsua izan dela esan dezakegu; izan ere, aste osoan zehar ia 40 lagunek erantzun zenuten.

       Pasa den asteko erantzunak jakiteko irrikitan zaudete jada, ezta? Bada, hor doazkizue:

1.- Zein da Balmasedarekin batera Enkarterriko hiribildu bakarra? LANESTOSA.

2.- Biztanleria aldetik, zein da Enkarterriko herririk handiena? ZALLA.

3.- Nola zuen izena “Antón el de los cantares” ezizenez ezagututako Enkarterriko idazleak?ANTONIO DE TRUEBA.

4.- Zein da Enkarterriko mendirik altuena? ZALAMA.

5.- Non dago aterata argazkia? SODUPE.
  
       Proposatutako galderak ondo erantzun zenituztenen artean eta notarioaren aurrean zozketa eginda, hau da aste honetako irabazlea:

Amaia Larruzea

ZORIONAK!!! Ikasturte amaieran sari bikaina jasoko duzu!

Hala ere, lehiaketa ez da hemen etengo, aurrera jarraituko du, baina. Hona hemen aste honetako 5 galderak.

1.- Zelan esaten diegu Enkarterrin luiziei edo lur-jauziei?

2.- Non dago kokaturik Enkarterriko museoa?

3.- Enkarterriko zein herritakoa zen Havana Club ron markaren sortzailea?

4.- Zein herrik egiten du muga Balmasedarekin Kolitza mendian?

5.- Non dago aterata argazkia?




 GALDEREI HELDU ETA ERANTZUNAK BIDALI!

                             671 070 044 (Whatsapp) – enkarterri@aek.eus 



                                                                                             





       Enkarterriri buruz, zenbat dakizu? Gure Historia, hitzak, eta ohiturak ezagun dituzu? Bada, orain gure eskualdeari buruzko ezagutza erakutsi eta sari bikainak irabazi ahalko dituzu martxan jarriko dugun Enkarterriko tribial lehiaketan.

        Astean 5 galdera egingo dizkizuegu, eta zuek ostiralera arte izango duzue galdera horien erantzunak bidaltzeko. 5 galderak ondo erantzungo dituztenen artean, sari potoloak zozketatuko ditugu!!!

        Hona hemen aste honetako 5 galderak:

1.- Zein da Balmasedarekin batera Enkarterriko hiribildu bakarra?

2.- Biztanleria aldetik, zein da Enkarterriko herririk handiena?

3.- Nola zuen izena “Antón el de los cantares” ezizenez ezagututako Enkarterriko idazleak?

4.- Zein da Enkarterriko mendirik altuena?

5.- Non dago aterata argazkia?




       Bidali zure erantzunak whatsappen bidez telefono honetara: 671 070 044, edo e-postaz enkarterri@aek.eus helbidera.


ANIMATU ETA PARTE HARTU!

2020/05/04

Itxialdiaren kronika lehiaketa. Zein da politena? Bozkaketa.


Amaitu da lehiaketa eta jarraian dituzue jaso ditugun itxialdiaren kronikak.
Ikusi eta bozkatu gehien gustatu zaizuna >>> BOZKATU HEMEN

1. Kronika :  Itxialdiaren lehenengo kronika Paula Jorgek bidali zigun, izugarri polita!



2. Kronika: Balmasedatik Estik bere itxialdiaren kronika bidali digu. Ummmm... zer ogi goxoa!





3. Kronika: Alaitzen kronika gure postan jaso genuen.

Berbalagun agurgarriak: 
Nire berrogeialdiaren kronika lerro hauen bidez azaltzen saiatuko naiz.
Egunero 8etan altxatzen naiz, kafea prestatzen dudan bitartean gelako leihoa zabaltzen dut logela aireatzeko. Gero, sukaldera bueltatu, eta, prestatutako kafea hartzen dudan bitartean, hobeto esanda, gosaltzen dudan bitartean, buruari bueltaka hasten naiz pentsatzen zer prestatuko dudan bazkaltzeko, askarirako umeei zer jarri, etab... Halaber, sukaldean ez naizenez oso trebea, interneten errezetak begiratzen ditut sukaldaria izateko prest. Eta goiz batean bizkotxo bat prestatu nuen, errezetan jartzen zituen pausu guztiak jarraituz, argazkian ikusi ahal duzuena atera zitzaidan.
Ordu eta erdi igaro ondoren, nire seme-alabak esnatzen ditut. Goizeko 9,30ean. Orduan, bakardadea eta isiltasuna bukatu egin dira, beste egun zoragarri bat izateko ordua heldu da!: zaratak, oihuak, klaseko etxeko lanak... Umeei classroom plataformaren bidez bidaltzen dizkieten ariketak begiratzen ditut, adibidez, matematikak, gaztelania, euskara, musika... eta lanean jartzen gara.
 Ordu eta erdi igaro ondoren, errekreoa hartzen dugu. Laurok, noski!, hamaiketakoa hartzeko ordua heldu delako. Geroago lanean jarraitzen dugu bazkaltzeko ordua heldu arte.



       Arratsaldeak libre ditugu bakoitzak nahi duena egin dezan; margoztu, interneten bideoak ikusi, jokuetan aritu..., eta ni kakorratza egiten jartzen naiz. Hainbat gauza egin ditut jada: txerri bat, barraskiloa, olagarro berde bat, eta bukatu barik dagoen jirafa bat ere bai. Mementu honetan komuneko papera estaltzeko gauza bat egiten ari naiz.

       Eta horrela, egunak joaten zaizkigu egoera hau noiz bukatuko den esperantzarekin. Umeak egunero leihora ateratzen dira arnas bila, beren buruei galdezka noiz bukatuko den berrogeialdi neketsu hau.







4. Kronika:  Karolek berrogeialdian yogourtak egin ditu etxean eta horrela erakutsi digu bere kronikan.








5. Kronika:   Robertok egun hauetan zehar naturaren aldaketak ezagutarazi digu.


Kaixo, lagunok:

Etxetik lanean jarraitu arren, denbora izan dut gure ingurunean garai honetan gertatzen diren aldaketak behatzeko. Paisaia berdatu egin da, txoriak eta gainontzeko animaliak gureak izan diren esparruak okupatzen hasi dira eta gure kale zaratatsuaetan ohikoa izan den burrunba desagertu egin da. Bideo honek aldaketa hauen lagin txikia baino ez du islatzen; dena den, zuen gustukoa izatea espero dut.

Berrogeialdi polita izan!



6. Kronika:  Asierrek, berrogeialdiko kronika bidali zigun Karrantzatik.

Kaixo!

Kuarentena aspergarria da baina gu ondo gaude. Eguzkiloreak landatuko ditugu, ondo ezta?

Ni normalean hamarrak eta erdietan altxatzen naiz, altxatu ondoren ni gosaria prestatzen dut eta gosaltzen dut. Ni beti Amaiurrekin gosaltzen dut, nirekin altxatzen da eta.  

Nire etxean inor ez dago lanean. Amaiur erostera joaten da eta ni zakarra jaisten dut. Gure etxeko lanak betiko moduan egiten ditugu. Gu hiruretan bazkaltzen dugu, eta Amaiurrek bazkaria prestatzen du. Bazkal ostean telebista ikusten dut. Arratsaldean "Aizkolaria" liburua irakurtzen dut, oso interesgarria da. Gu hamabietan oheratzen gara.


Asier Diaz Fernandez

Karrantzako A1 taldeko ikaslea




7. Kronika: Nina artista hutsa da eta etxealdia aprobetxatu du artelan ederrak egiteko.




8. Kronika: Cesarrek, Balmasedako berbalagunak, bizitzaz eta etorkizunaz hausnartzeko denbora izan du.

Enkarterriko Berbalagun-ei:

Itxialdi honetan bakoitzak gure bidea egiten ari gara: Hasiera momentu ezberdinetan harrapatu gintuen eta irteteko egunean erabat aldatuta aurkituko du norberak bere bizitza.


Baina tartean, gure pentsamenduak, ezbeharrak eta ametsak buruan gira ta buelta dabiltza. Batzuek gaixotasun indartsu hau guda batekin konparatu dute eta konfinamendua espetxe batekin. Gauza biak nahiko urrun daude errealitatearekin eta gainera errespetu falta bat da gudan edo gartzeletan bizi behar dutenentzat.

Gauza on asko ere ikusi daiteke ze, ¿Nork ez du jaso lagun edo
senitarteko ahaztu baten deia egun hauetan?, ¿Zenbat jende hasi da besteentzat lan egiten bolondres bezala?. Behar bada mundu lasaiago batean pertsona hobeagoak izango genuke. Hala ikusi nahi dut behintzat.

Niri naturan ibiltzeak lasaitzen nau, baina orain mendiak etxetik
ikustearekin konformatu behar. Horretarako nire eguneroko paseotxoa egiten dudanean nire etxeko lorategitik Anne Etchegoyen-en Lau Haizetara kanta entzuten dut. Hemen uzten dizuet opari bezala.

Gozatu ezazue gure naturari arnasa ematen diogun bitartean, aste bakar batzuk badira ere.

Besarkada bana ta eutsi goiari!!


9. Kronika: Arantza aurten euskara ikasten hasi da eta bere itxialdiaren kronika bidali digu Karrantzatik.


Ni Arantza naiz eta nire egun normal bat hurrengoa da: Ni bederatzietan altxatzen naiz, komunera noa eta txisa egiten dut. Nik pijama kentzen dut eta dutxa bat hartzen dut. Gero arropa jarri egiten dut eta gosaltzera noa. Normalean, laranja zumoa, kafesnea eta gailetak gosaltzen ditut. Gero oheak egiten ditut eta etxea garbitzen dut. Beranduago, bazkaria prestatzen dut. Gaur, patatak saltsa berdean arrainarekin dut. Guk, ordu bietan bazkaltzen dugu. Gero, mahaia kentzen dut eta ontzi-garbigailuan platerak, edalontziak, etabar. sartzen dut. 

Arratsaldean, telebista ikusten dut eta etxerako lanak egiten ditut.
Zortzietan afaltzen dugu eta hamaiketan oheratzen gara.