2017/01/16

Enkarterriko Berbalagun. Izen ematea zabalik.



  Taldeak Zure Erara
Taldeak ordutegi, adin, herri-auzo edota zaletasunak kontuan hartuz, osatzen dira. Lagun giroan kafetxoa hartu, paseatu, mendira joan... edo besterik gabe elkartu eta euskaraz bizitzea da helburu.

  Berbalagun Taldeak
5-6 laguneko taldeak osatzen dira, astean behin ordubetez elkartzen dira gutxienez. Non-nahi eta nolanahi euskaraz aritzeko.

  Ekintza Osagarriak
Astean behin geratzeaz gain, hainbat ekintza antolatzen dira euskara praktikatzeko: mendi irteerak, museoak, familientzako tailerrak, mintzodromoak, bertso-poteoak...

Izena eman: 671 070 044 (Whatsapp)

Korrikaren aurkezpena Zallan.


       Ostiral honetan, urtarrilak 20, arratsaldeko 19:00etan Korrikaren aurkezpena egingo da Zallan. Aurtengo korrikaren zehetasun guztiak (ibilbidea, ordutegiak, kanta, omendua, etab...) ezagutu nahi badituzu, Zallako gazte bulegora hurbildu baino ez duzu egin behar goian aipatutako egunean eta ordutegian. Bertan, aurkezpena egiteaz gain, bertsolariak, aurreko korriken argazki zaharrak, arropa denda, luntxa eta askoz gauza gehiago topatu ahalko dituzue. 

HURBILDU ETA 20. KORRIKAREN

PARTAIDEA IZAN!  

2017/01/09

Bertso-poteoa Zallan.


       Hilero bezala, hilabete honetako bigarren ostiralean ere, urtarrilak 13, Zallako bertso eskolako lagunek bertsolaritzaz disfrutatzeko ekitaldi polita prestatu digute.

       Honetan, ETABAR bertso eskolaren laguntzaz, berstolariek Zallako kaleak, tabernak eta bazter guztiak bertsoz beteko dituzte antolatutako bertso-poteoan parte hartuz. Arratsaldeko 8:00etan, Darbuka tabernatik abiatuta.

HITZEZ HITZ, BERTSOZ BERTSO

    ZALLAN EUSKARA, SENDO SENDO.