2019/06/28

Oporretan gaude!

 
 
 
 
 
 
Elkarrekin ikasturtea eman ostean, ondo merezitako atsedena hartzeko unea heldu da... Oso momentu atseginak eta dibertigarriak bizi izan ditugu aurten ere, baina ez ahaztu euskaraz praktikatzeko edozein momentua ona dela; hondartzan, herriko jaietan, edo elkartuko garen edozein tokitan.
 
 ONDO PASA UDAN

ETA IRAILERA ARTE!

2019/06/26

Ikasturte amaierako jaia. Kronika.





Aurreko ostegunean, ekainaren 20an, ikasturteari agur esateko elkartu ginen berbalagunok, Zallan. 













Giro itzela sortu zen bertso poteoan eta herriko kaleak euskaraz piztu genituen. Hitz eta pitz aritu ginen! Bertsoaldi batetik bestera zozketa apartak izan genituen, eta eguraldiak lagundu zuen arren, hainbatek euritakoa eraman zuen etxera. Kar, kar, kar!

 







Mila esker hurbildu zineten guztioi, primeran pasatu genuen; eta batez ere, Zallako Anitz bertso eskolako bertsolariei: zuek bai apartak!




 


Hurrengo ikasturtean elkartuko gara eta mingaina astintzen jarraituko dugu.








 




GORA GU ETA GUTARRAK!















2019/06/13

Gurasolagun pasaporteko saridunak.



Aste honetan Gurasolagun pasaporteko saria banatu dugu. Ikasturte osoan zehar antolatutako Gurasolagunen ekintzetan familia askok parte hartu du, baina ekintza guzti-guztietara joan den familia bakarra izan dugu aurten. Poz-pozik jaso dute merezitako saria eta hurrengo ikasturtean berriz parte hartzeko prest daude.

Familian euskaraz aritzeak bere saria duelako, jarraitu mingaina astintzen.

MILA ESKER PARTAIDE GUZTIOI 
ETA 
HURRENGORA ARTE!


Ikasturte amaierako jaia!

Uda dator eta berarekin batera ikasturte honi agur esateko garaia ere.
Ekintzez betetako urtea izan dugu: jende berria ezagutu dugu, aurreko urteetako lagunekin elkartu gara eta Enkarterriko kaleak euskaraz busti ditugu.
Horri guztiari bukaera borobila emateko azken jai bat antolatu dugu. Bertan bertsoak, musika, lagun giroa, zozketak eta hainbat sorpresa egongo dira. Zallan elkartuko gara hurrengo ostegunean, ekainak 20, arratsaldeko 19:30ean, Darbuka tabernan.

ZATOZ JAI GIROAZ GOZATZERA!
 



2019/06/07

El Grazalera irteera berria


Euria zela-eta, maiatzaren 18an antolatutako mendi-irteera bertan behera geratu zen. Beraz, hilabete honetan berriz elkartuko gara Enkarterriko biotopo babestua ezagutzeko. Oraingoan, ekainaren 16an, igandean lotuko gara, Sodupen. La Conchita parkean bildu eta handik El Grazalera abiatuko gara.

Anima zaitez eta Enkarterri ezagut ezazu!


2019/06/04

Autodefentsa tailerra Zallan.


       Ikasturte honi agurrik onena emateko hainbat ekitaldi prestatu ditugu ekainean zehar. Horietako bat autodefentsa ikastaroa da, uda honetako parranda eta jaietan seguruago sentitzeko eta  espero ez duzun egoera arriskutsu bati erantzuten ikasteko. Bertan hainbat teknika eta gomendio ikusiko ditugu, betiere, gure segurtasunari lehentasuna ematen.

       Ekainak 13, Zallako pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan.

Izena emateko: enkarterri@aek.eus - 671 070 044 (Whatsapp).
                        Ekainaren 11ra arte.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!