2017/05/29

Zallako mintzodromoa. kronika.













       Pasa den ostegunean, maiatzak 25, Enkarterriko berbalagun, ikasle eta gainontzeko euskaldunok Zallako frontoian elkartu ginen berriro, bertan egin zen mintzodromoan hainbat gai batzuen inguruan euskaraz mintzatzeko. Partaideok telebista, herriko/hiriko jaiak eta turismoa izan genituen mintzagai eta hainbat aburu entzun ahal izan genituen gai hauei buruz.  Oso ondo pasatu genuen eta pozik atera ginen.

ESKERRIK ASKO PARTE HARTU ZENUTEN GUZTIOI,

ETA BEREZIKI, GORKARI, EGIN ZUEN TESTIGANTZA GRAFIKOAGATIK!

2017/05/26

Autodefentsa ikastaroa Gordexolan.


       Ekainaren 7an eta 14an, asteazkena, emakumeei zein gizonei zuzendutako autodefentsa ikastaroa  antolatu dugu Gordexolan. Bertan, ezusteko egoera arriskutsuetan zer nolako jarrera hartu behar dugun ikasiko dugu, betiere, gure osotasun fisikoari lehentasuna ematen. Honetaz gain, gure sasoi fisikoan eragingo dugu eta  euskaraz tarte polita igaroko dugu. Hau plan ederra! Arratsaldeko 18:30ean, kultur etxean.

ANIMATU ETA EMAN IZENA!

Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo Whatsappen bidez 671 070 044                          Ekainaren 5era arte.

2017/05/22

"Huertik, hiri baratzeak" familientzako tailerraren kronika.












       Aurreko ostegunean, maiatzak 18, Garaia kooperatibaren eskutik hiri baratzeak sortzeko familientzako tailerra egin genuen Sodupen. Tailerrean parte hartu zuten bost familiek euren etxeko balkoian edo terrazan jartzeko hainbat baratze osatu zituzten "huertik" izeneko metodoaz baliatuz. Bi letxuga, piper landare bat eta albaka landatu genituen nork bere baratze txikian. Hurrengo asteotan, ortua zainduz, uzta jaso ahal izango dugu eta gure sukaldeetan barazki freskoak erabiltzeko aukera izango dugu. Gozo, gozo!!!

ESKERRIK ASKO ANERI ETA PARTAIDE GUZTIEI,

ZUEN BARATZEEN ARGAZKIEN ZAIN GERATUKO GARA!   

2017/05/18

Udan ere berbataldeak martxan!


       Uda heltzear dago, atsedena hartzeko eta aisialdiaz disfrutatzeko unea. Enkarterriko berbalagun egitasmoak, ordea, ez du etenik izango eta udan ere euskara praktikatzeko eta euskaraz bizitzeko aukera eman nahi dizu. Hori dela eta, gaurtik ekainaren 15era arte irekita egongo da udako berbalagunean izena emateko epea. Ikasturtean zehar berbatalde batean egon bazara eta udan ere parte hartzen jarraitu nahi baduzu, edo denbora ezagatik berbalagunean aritu ezin bazara, udako berbataldeetan parada ezin hobea izango duzu euskaraz mintzatzeko eta udaz disfrutatzeko.

UDAN ERE PRAKTIKATU ETA BIZI!  

Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (Ekainaren 15a arte)

2017/05/15

Sendabelar ikastaroa. 2. saioaren kronika.







       Aurreko asteazkenean, maiatzak 10, sendabelarraren inguruko ikastaroaren 2. saioa burutu zen Balmasedako emakumearen etxean. Honetan, alkohola hartu genuen osagai oinarritzat ereinotz eta erromero alkohola eta txikoria eta astalikardu tintura egiteko. Honetaz gain, beste landare batzuk eta euren ezaugarri nagusiak ezagutu genituen, ezpainetako ukendua egin genuen  eta hibisko infusioa dastatzeko aukera izan genuen. Ekainean gehiago, adi egon lagunok!

ESKERRIK ASKO GUZTIOI
ETA AUPA ZUEK!

2017/05/12

Zallako mintzodromoa ate jota dago!

       
        Ikasturtea amaitzear dago eta honekin  batera, azken urteotan bezala, Enkarterriko berbalagunok, ikasleok eta gainontzeko euskaldunok hitzordua izango dugu Zallan antolatuko dugun mintzodromoan. Ekitaldi parte hartzaile honetan, mahai inguruan eta kafe baten bueltan, gai ezberdinez hitz egingo dugu giro lasai eta atseginean. Maiatzaren 25ean, arratsaldeko 17:30ean, Zallako pilotalekuan. 
HURBILDU, GOZATU EUSKARAZ!!!
Izena emateko: Enkarterriko euskaltegietan, enkarterri@aek.eus, edo 
                            Whatsappen bidez (671 070 044) 
                            Maiatzaren 22ra arte.

2017/05/11

Bertso jaialdia Zallan!


      Datorren ostegunean, maiatzak 18, bertso jaialdi mundiala izango dugu Zallan. Jone Uria, Julio Soto, Sebastian Lizaso, Alaia Martin eta Ander Ucelay (Zallako bertso-eskolakoa) bertsolariak bertsotan arituko dira Jon Martinezek jarritako gaiez eta egoeretan. Arratsaldeko 19:00etan, Zalla zine- antzokian.

ANIMATU ETA HURBIL ZAITEZ! 

2017/05/08

Sendabelar ikastaroa Balmasedan. 1.saioaren kronika.







       Pasa den asteazkenean sendabelar ikastaroaren 1. saioa egin genuen Balmasedan. Hainbat landare eta euren ezaugarriak ezagutzeaz gain, kalendula ukendua eta zainbelar eta malba jarabe bat prestatu genituen. Oso arratsalde polita eta probetxugarria igaro genuen bertan eta asteazken honetan 2.saioari ekiteko irrikan atera ginen handik.

ESKERRIK ASKO BEGOÑERI,
ETA HARA HURBILDU ZINETEN GUZTIOI!


Asteazken honetan, berriro!

Familientzako "Huertik, hiri baratzeak" tailerra Sodupen.


      Hil honen 18an, osteguna, loreontzirik gabeko hiri baratzeak sortzen ikasiko dugu Sodupen antolatu dugun "Huertik, hiri baratzeak" familientzako tailerrean. Bertan banatuko diren zakuetan letxugak, tipulak, azenarioak, etabarreko barazkiak eta loreak landatzeko aukera izango dugu, baita etxera eramateko ere. Horrela, umeak, egunero jaten dituzten produktuetara hurbildu ahalko dira eta nekazari txiki bezala sentituko dira. Kultur etxean, 17:30ean.

Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (whatsapp)
                          Maiatzaren 12ra arte.
                          DOAN!


ANIMATU ETA EKIN HIRI BARATZEARI FAMILIAN!