2016/01/26

Sopuertako berbalagun

       
       Sopuertan euskaraz bizitzea ez da batere erraza; klase, eskola edo euskaltegitik kanpo gaztelania da nagusi, euskara ikasleak eta euskaldunak, oro har, aukera murritzak ditu bere hizkuntzan mintzatzeko. Hori dela eta, orain dela urte batzuk euskararen erabilera sustatzeko Berbalagun egitasmoa abian jarri genuen Enkarterrin.
 
       Urte hauetan, gure lana baliatuz, euskaldunei zein euskara ikasten ari direnei euskaraz hitz egiteko esparru berriak eman dizkiegu. Horretarako hainbat berbatalde sortu dira eskualdean Euskaraz hitz egiteko helburu bakarrarekin, ekintza osagarriak antolatu ditugu eta euskaldunentzat interesgarria izan daitekeen informazio guztia zabaldu dugu gure esku dauden baliabideen bitartez.

       Hala ere, aurrean daukagun erronka ez da erraza, eta eragile zein pertsona guztien parte hartzea ezinbestekoa da. Horregatik, mezu honen bitartez gure berbatalde eta ekitaldietan parte hartzera animatu nahi zaitugu; guztion artean, Euskarak dagokion lekua izan dezan gure herrian.

       Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu.

       Telefono. 671 070 044
       e-posta: enkarterri@aek.eus

2016/01/19

Euskara eta kirola hitzaldia Balmasedan


       Datorren asteartean, 26an, arratsaldeko 17:00etan Kultur etxean izango dugun mahai-inguru interesgarri honetan parte hartzera gonbidatuta zaudete.

Apuntatu zuen agendetan eta 
aprobetxatu aukera!

2016/01/18

Zer da berbalagun?


        Ber
balagun egitasmoak hamar urte daramatza indarrean Enkarterrin euskararen erabilera sustatzen eta zabaltzen. Urte hauetan zehar Enkarterriko euskaltzaleen eta euskara ikasleen erreferente bihurtu da. Hori dela eta, erronka txiki bat proposatu nahi dizugu berbalagun egitasmoa ea zein puntutaraino ezagutzen duzun jakiteko, eta "Zer da berbalagun?” lehiaketa antolatu dugu.

        Parte hartzea oso erraza da. Beheko aldean dagoen loturan klikatu behar duzu eta agertu zaizkizun galderak erantzun baino ez duzu egin behar. Gainera, galderaren bat ez badakizu, gure blogera, berbaterri.blogspot.com, jo dezakezu eta erantzuna topatu.

       Halaber, galderak ondo erantzuten dutenen artean sari bikainak zozketatuko ditugu; Ken7, Hutsa eta Enkore musika taldeen disko bana.

       Erantzunak bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 29a izango da.

Galderak erantzun eta zorte on!

  Parte hartzeko egin klik hemen.


2016/01/07

Irakurle kluba


       Hil honen 26an, asteartea, arratsaldeko 18:30ean Zallako irakurle kluba berriro elkartuko da Arrate Egañaren "Paradisua" liburuaz hizt egiteko. Bertan liburuaren pasadizo interesgarrienetan murgilduko gara giro atseginean, eta  irakurtzean izan dituzuen sentimentuak eta sentsazioak elkartrukatzeko aukera izango duzue. Liburua eskuragarri duzue jada Zallako liburutegian.

ANIMATU ETA EKIN EUSKARAZ IRAKURTZEARI!