2007/05/30

Euskal eskola publikoaren jaia

Igandean, ekainak 3, Euskal eskola publikoaren jaia ospatuko da Ondarroan. Balmasedatik Ondarroara joateko autobusa doan izango dugu. Ea dra zer den asmatzen duzuen!!

Izena eman: Mendia Eskolan eta Balmasedako Euskara Zerbitzuan.


Antolatzailea: Balmasedako Euskara Zerbitzua

Eva vs. Eva

Ostiralean, ekainak 1, gaueko 20:00etan Eva vs. Eva antzezlana izango dugu Zalla Zine Antzokian, Hortzmuga taldearen eskutik.
Antzezlanak hiru emakume ditu protagonista, elkar ezagutzen ez dutenak. Hirurak aireportu batean elkartuko dira Parisera joateko asmoz.
Sarrerak doan izango ditugu, beraz, joan nahi baduzue, telefono honetara deitu:
94 6670312 edo posta-e bat bidali (enkarterri_berba@aeknet.net)

Antolatzailea: Zallako Euskara Zerbitzua

apaizac obeto

Ostegunean, maiatzak 31, Jon Maia, idazle, musikari eta bertsolaria etorriko zaigu Zallara apaizac obeto espedizioa kontatzera.
Ternura joandako euskaldunen aztarnen atzetik abiatu zen apaizac obeto espedizioa, 40 egunez, arraunez eta belaz ibili ziren XVI. mendeko baleazale euskaldunen abenturak ezagutu nahian.
Hitzaldia Zallako Kultur etxean izango da, bi saio izango ditugu 10:30ean eta 19:00etan.

Antolatzailea: Mankomunitateko Euskara Zerbitzua

2007/05/24

ibilaldiak deidar egiten du

2007ko Ibilaldia amaitu da eta honekin batera ilusioz beteriko lanak euriaren ondorioz ez du fruiturik eman. Urte osoan egindako lana bikaina izan da baina aurreikusita zegoen bezala eguraldiak ez digu lagundu. Honek, uxatu du hainbat lagunen etorrera. Eguna lainotuta jaio zen eta goiz osoa zeruari begira egon ondoren, eguerdian euria hasi zen. Honen ondorioz, makina bat ekintza suspenditu ziren eta beste batzuk lekuz aldatu.

Eguna bukatu da, guneak zarratuta eta batuta daude eta azkenengo balorazioa egiterakoan etsituta gaude. Horregatik Ibilaldiak deiadar egiten du zuen laguntza eskatzeko. Gurekin bat egin nahi duzuenok hemen dituzue bi kontu korronte zabalik 2007ko Ibilaldia laguntzeko:

BBK: 2095-01-1460-9107570540
Euskadiko Kutxa: 3035-01-0420-1040043202

Eskerrik asko gurekin euskararen ibaira salto egiteagatik!

Ibilaldia 2007
Geroaren deiadarra

2007/05/18

Asteburu-pasa Donostian


Ekainaren 2an Mintza eguna ospatuko da Donostian, hori aprobetxatuz Donostiara asteburu pasa joatea bururatu zaigu. Zapatu (ekainak 2) goizean joango gara eta igandean bueltatu.

egitaraua:
11:30ean Donostiako Bulebarreko kioskoan ongi etorria bertsolariekin
12:00etan ibilbide gidatua Donostiako parte zaharrean barrena
12:30ean hamaiketakoa Arrano Beltza euskal tokiak prestatuta
14:00etan bazkaria
Bazkaldu ostean parranda egin eta Donostian bertan emango dugu gaua.
Anima zaitez!!

Prezioa: 30 €

Izena eman:
Udal Euskaltegian
AEK euskaltegian
Berbalagun (94 6670312)

Ibilaldia 07

Dagoeneko guztiok dakizuen lez igande honetan Ibilaldia ospatuko da Balmasedan, urte osoan zehar egindako lanaren ostean gozatzeko unea heldu zaigu. Bizkaiko ikastolen jai erraldoiak ekintza ugari eskainiko dizkigu bai umeentzat, bai helduentzat. Geroa deika ari da, erantzuteko prest? Animatu eta etorri gurekin, Igandean guztiok Balmasedara!!


2007/05/14

Bertso jaialdia

Ostiral honetan, maiatzak 18, bertso jaialdia izango dugu 20:00etan, Zalla Zine Antzokian. Aurten ere bertsolari ezin hobeak izango ditugu gure artean: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Amets Arzallus, Josu Goikoetxea gai-jartzailearekin.

Antolatzailea: Txotx Euskara Taldea eta Zallako Udala

futbol partida

Asteazkenean, maiatzak 16, lagunarteko futbol partida jokatuko da Balmasedan, Athletic eta Enkarterriko selekzioaren artean. Partida berezi hau 19:00etan izango da, La Baluga futbol zelaian.
Sarrerak salgai Zubizaharra ikastolan eta futbol zelaian.
Prezioa: 10 € helduak eta 3 € haurrak

Antolatzailea: Ibilaldia 07

2007/05/10

Auñamendien hatsa

Arazo teknikoak direla medio, “Auñamendien hatsa” diaporama bertan behera geratu da.

Antolatzailea: Berbetan Euskara Taldea eta Balmasedako Mendi Taldea

2007/05/09

Herri Urrats

Igande honetan, maiatzak 13, eguraldiari aurre eginez Herri Urrats ospatuko da Senperen. Balmasedatik autobusa doan izango dugu.
Informazio gehiago...

Izena eman: Balmasedako Euskara Zerbitzuan 94 6800000 (Josune) eta Zubizaharra ikastolan 94 610 30 95

Antolatzailea: Balmasedako Euskara Zerbitzua

Zallako gazte eguna

Larunbat honetan, maiatzak 12, Gazte eguna ospatuko da Zallan, ekintza ugari egongo dira egun osoan zehar, animatu eta parte hartu!!
Egitaraua:
12:00 pregoia
12:45 Herri kirolak
15:00 Bertso bazkaria *
17:30 skate-park
18:30 poteoa
19:30 kalejira
20:00 kontzertuak No Komply eta Lurpe

(*Bertso bazkarirako bonoak salgai daude Zuretxe tabernan, 3 €)

Antolatzailea: Zallako Gazte Asanblada

2007/05/07

Irakasleentzako mintegia

Letren leihotik literatura, euskara eta jolasa bateratzen dituen egitasmoa da. Honen barruan, Mattin ilustratzaileak eta Yolanda Arrieta idazleak burututako egutegi olgetariak aurkitzen ditugu. Astearte honetan, maiatzak 8, irakasleentzako mintegia izango dugu, Yolanda Arrieta idazlearekin. Balmasedako Mendia eskolan izango da, 14:30ean.
Antolatzailea: Balmasedako Euskara Zerbitzua

2007/05/04

Ibilaldiak laguntzaileak behar ditu

Badator! Badator... IBILALDIA! Balmasedako Ibilaldia aurrera ateratzeko 2000 laguntzaile behar dira, gure moduko ikastola txikiak zaila du haibeste jende topatzea; beraz, laguntzaileak behar ditugu maiatzaren 20a euskararen jai hau arrakastatsua izateko; laguntzeko prest zaudeten guztiok mezu bat bidali hurrengo heldibera: ibilaldia@ikastola.net.

ESKERRIK ASKO!


Ibilaldiko Egitaraua:

Ibilaldiko kanta entzun

2007/05/03

Erdi Aroko azoka


Asteburu honetan, maiatzak 5 eta 6, Erdi Aroko azoka ospatuko da Balmasedan, ekintza ugari egongo dira egun osoan zehar eta jakina euskarak ere badu bere tokia; hona hemen euskarazko programazioa:

Haurrentzako txotxongiloak, Foru plazan

Larunbatean; 18:00etan eta 19:00etan
Igandean; 12:00etan

Erdi Aroko Kondaira ( kale antzerkia), San Juan plazan
Igandean; 13:00etan eta 18:00etan

Antolatzailea: Balmasedako Euskara Zerbitzua

Pilota jaialdia

Balmasedako Erdi Aroko Azokan pilota partidak ikusteko aukera izango dugu, hiru modalitatetan; eskuz, palaz eta zestaz. 17:00etan Balmasedako frontoian.
Antolatzailea: Ibilaldia 07

Bertso bazkaria


Zapatu honetan, maiatzak 5, bertso bazkari bat izango dugu Artzentalesen, Amalurra jatetxean, Zallako Bertso Eskolak antolatuta. Bertsolariak Xabier Arriaga, Xabier Enbeita eta Arkaitz Estiballes izango dira. Bazkaria 14:30ean hasiko da.
Prezioa: 20 € / 13 € (16 urte baino gutxiagokoentzat)
Bonoak salgai daude Zuretxe tabernan eta Amalurra jatetxean

Antolatzailea: Zallako Bertso Eskola