2016/11/25

Bertso-afaria Karrantzan.


       Abenduaren 3an, euskararen nazioarteko eguna dela eta, Karrantzako berbalagunek Udalarekin eta Karrantzako Kultur Etxearekin batera ekitaldi polita antolatu dute. Arratsaldeko 20:00etan Ambasaguaseko La Parada tabernan elkartuko gara triki poteoari ekiteko. Egarria asetuta, Txaro sagardotegira abiatuko gara bertso afari ederraz gozatzera. Bertan, Imanol Uria eta Inaxio Vidal bertsolari bikainak berbalagunek proposaturiko gaiez arituko dira bertsotan. Aurrekoan ez bazinen egon edo errepikatzeko gogoarekin geratu bazinen, ezin duzu honetan huts egin.

Prezioa:25 €
Txartelak salgai: Kultur etxean, euskaltegian eta 53 tabernan (abenduaren 1era arte)   

2016/11/21

Balmaseda - Zalla ibilbide gidatua. kronika.











       Pasa den larunbatean, hilak 19, lagun batzuk San Severino plazan elkartu ginen Balmaseda - Zalla ibilbide gidatua egiteko prest. Balmasedan Jorgek ibilbidearen nondik norakoak eman ostean, gogotsu ekin genion bideari. Ibilbidean zehar gure ondarearen hainbat aztarna eta monumentu ikusteko eta hobeto ezagutzeko aukera izan genuen Jorgek egin zuen gida lanari esker. Goiz ederra, giro polita, lagunen artean eta bizirik diraun gure ondare maitatuenaz, euskaraz, gozatzeko parada ezin hobea, zerbait gehiago eskatu al da? 

ESKERRIK ASKO GUREKIN ETORRI ZINETEN GUZTIOI; JORGERI, ZURE AZALPENENGATIK; ETA GORKARI, EGIN ZENIGUN MARRAZKIAGATIK. 

GORA ZUEK!

2016/11/16

Gordexolako bertso-afaria


       Euskararen eguna heltzear dago eta gure eskualdean asko izango dira euskaldunontzat berezia den egun hau ospatzeko egingo diren ekitaldiak.  Gordexolan, esaterako, bertso-afari ederra antolatu du Hodoibaltza Euskara Elkarteak Udalarekin batera hil honen 25ean. Bertan, Onintza Enbeita eta Fredi Paiaren bertsoez gozatzeko parada izango dugu. Iluntzeko 9:30ean, Isasi hotelean.

Izena emateko: zuzenean (Yolanda/Itziar) edo e-postaz hodoibaltza@gmail.com helbidera.

Prezioa: 15 € helduentzat, 10€ ume eta gazteentzat (17 urtera arte)

2016/11/11

Balmaseda - Zalla ibilaldi gidatua


       Hil honen 19an, larunbata, goizeko 9:30ean Balmasedako San Severino plazan elkartuko gara Zallara eramango gaituen bideari ekiteko. Bidean zehar, Jorgek gure historian zehar garrantzia izan duten bazter batzuen historia eta kondairak azalduko dizkigu. Gure historiari buruz gehiago jakin nahi baduzue, aukera galanta izango duzue ibilaldi honetan parte hartuz.

ANIMATU ETA 19AN GUREKIN EKIN BIDEARI!!!   

2016/11/07

Bertso-poteoa Zallan


       Bariku honetan, azaroak 11, Zallako bertso eskolak  bertso-poteo mundiala antolatu du Zallan. Arratsaldeko 20:00etan Zuretxe tabernan hasiko dira bertsotan Zallako bertso eskolako zein Mungiako TAKET bertso eskolako bertsolariak. Bertsoz bertso eta potez pote Zallako kaleetatik igaroko dugu arratsaldea.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!