2008/05/26

Euskararen gidabaimenaren amaiera


Hasten den guztiak bukaera dauka eta gure jokoa ere ekainaren 6an amaierara helduko da. Aprobetxatu ,beraz, puntuak berreskuratzeko azkeneko aukerak eta ekainaren 6tik 11ra entregatu zure gidabaimena Zallako AEK bulegoan.

2008/05/25

Enkarterriko bertso finala


Maiatzaren 31an, Zapatuan, Enkarterriko bertso finalaz gozatzeko aukera daukagu. Saioa arratsaldeko 18:00etan Sodupeko kultur etxean izango da.

Protagonistak: Ion Barrocal, Aingeru Basterretxea, Jokin Castaños, Mikel Petuya, Jon Martinez, Aitor Arrutia
Gai-jartzailea: Argiñe Gonzalez

Antolatzailea: Bizkaiko bertsozale elkartea eta Mankomunitateko Euskara Zerbitzua

2008/05/23

sendabelar ikastaroa


Hainbat produktu natural egiten ikasi nahi baldin baduzu, ekainean Sopuertan antolatuko den sendabelar ikastaroan izena eman besterik ez duzu.

Ikastaro hau astelehenetan izango da ekainaren 2tik 23ra, 17:30etatik 20:30etara San Viator ikastetxean. Guztira 12 ordu izango dira 4 egunetan antolatua. Doan.

Izena emateko: Maiatzaren 28a arte
619318685 (Ainhoa)

2008/05/21

Ibilaldia



Igandean, maiatzak 25, Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jaia ospatuko da Zornotzan. Balmaseda eta Zallatik autobusak aterako dira.


Balmasedan: Autobusa Balmasedako gasolindegitik aterako da 09:00etan eta 20:00etan helduko da.

Izena emateko epemuga maiatzaren 21ean bukatzen da.

Izena eman: Zubizaharra ikastolan (94 610 30 95)

Prezioa: Balmasedakoentzat 4€ Kanpokoentzat 5€
Antolatzailea: Zubi zaharra ikastola, Balmasedako euskara zerbitzua


Zallan: Autobusa Teide tabernatik aterako da 09:00etan eta 20:00etan helduko da.
Bonoak salgai: Zallako Zure-etxe eta Akelarre tabernetan. Prezioa: 8€

Antolatzailea: Txotx Euskara Taldea

euskal eskola publikoa


Ekainaren 1ean euskal eskola publikoaren jaia ospatuko da Barakaldon. Balmasedatik autobusa aterako da. Irteera zuhaitz loditik izango da 09:30tan eta 20:00etan Balmasedan egongo gara.

Izena-emateko :Balmasedako euskara Zerbitzuan eta Mendiako Guraso elkartean
Izena-emateko epemuga: Maiatzak 23

Antolatzailea: Mendia ikastetxeko Guraso Elkartea eta Balmasedako euskara zerbitzua.

Euskara a contracorriente


Hona hemen Maiatzaren 7an Radio Euskadin emandako erreportajea. Gure eskualdean euskaraz bizitzea erraza ez den arren aukerak egon badaude. Eskerrik asko Sodupeko Berbalagunak!!

2008/05/12

Euskal Herriak bere eskola




Ohar honen bitartez Euskal Herria bere eskola hezkuntza eragileak, datorren asteartean ,maiatzak 13 , burutuko duen dinamikaren berri ematea da.

Hezkuntza Sistema Nazionala Euskal Herriaren eskubidea da. Baieztapen honetatik gaur egunean Euskal Herriak bizi duen egoera arterako jauzia, ordea, handia da. Euskal Herriak atzeraezinak bilakatu diren urratsak eman ditu bide honetan eta hezkuntza komunitateak bere prestutasun zein konbentzimendu osoarekin aurre egin dio erronka ugariri ( ikastolen sorrera, 80.hamarkadako mugimendu pedagogikoaren loraldia, eskola publiko euskaldun berriaren aldeko masa soziala, ikasle mugimenduaren sorrera, Euskal Curriculuma,...)

Euskal Herriak bere eskolaren iritziz, unea da emaniko urrats guztiak norabide berberean kokatu eta herri honen eskubidea den Hezkuntza Sistema Nazionala egituratzea zein antolatzearen harira hezkuntza mugimendu indartsua artikulatzeko.

Horrexegatik zuk dinamikaren honen parteidea sentitzea nahi dugu datorren asteartean Zallako Kultur etxean jarrita egongo den erakusketara joaten 17:00etatik aurrera edo hezkuntza tailerrean parte hartzen 19:00etan. Guzti hau erakargarri izango delakoan eta han egongo zarelakoan, jaso besarkada bat.

euskal pilota erakusketa

Maiatazaren 5etik 16ra euskal pilotaren inguruko erakusketa izango dugu balmasedako kultur etxean, pilotaren modalitateak eta materialak ezagutzeko.

Bisita gidatuak euskaraz! igallaga@euskalnet.net

Antolatzailea: Balmasedako euskara zerbitzua

2008/05/11

Bertso trikipoteoa


Ostiralean, maiatzak 16, Enkarterriko bertso finalaren aurrerapena bizitzeko aukera ezin hobea eman digute Sopuertako berbalagunek eskualdeko bertso txapelketako bertsolari guztiekin: Jon Martinez, Aitor Arrutia, Mikel Petuya, Jokin Castaños, Ion Berrocal eta Aingeru Basterretxea.
Non? Sopuertako Inhar tabernan
Ordua?19:00etan
Antolatzailea: Sopuertako berbalagun
Babeslea: Sopuertako Udala

2008/05/06

Kolitzako igoera


Maiatzak 10, zapatua, goizeko 10:00etan Balmasedako gasolindegitik aterako gara Kolitza mendirantz. Anima zaitez eta ez ahaztu euskara eta ogitartekoa zure motxilan sartzea!!!!!!!!!