2021/05/31

Zallako Mintzodromoaren kronika.


Aurreko ostegunean, maiatzaren 27an, Zallako Mimetiz eskolako patioan aurrez aurreko mintzodromo benetan berezia izan genuen: mahaiz mahai aldatu gabe, segurtasun neurri guztiak betez, eta magiaz lagundurik.

Oso giro atseginean, berbalagunok, Udal euskaltegiko zein AEK-ko ikasleak eta irakasleak eztabaidan aritu ginen bertan proposatutako 3 gaiei buruz. Bitartean, Asier Kidam magoak bere magia erakutsi zigun, eta batek baino gehiagok gozatu zuen, zinez. Ideiak trukatzen, trikimailu harrigarriak ikusten eta jende ezberdinarekin hizkuntza berberean mintzatzen igaro genuen arratsaldea. Gainera, partaideen artean Berbalaguneko opari sorta bikainak zozketatu genituen, euskaraz aritzeak abantailak baino ez dituelako. 

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik, antolatzaileoi emandako laguntzagatik, eta jakina, Asier Kidam handiari: berarekin euskaraz tarte ederra pasatzeko aukera izan genuen-eta. Horrelako bizipenen ostean, datorren urtean errepikatzeko prest egongo gara, ziur.


ESKERRIK ASKO ZUEN PARTE HARTZEAGATIK.
ONENAK ZARETE!







 


Partaideen artean zozketa egiten

Zozketaren irabazletako bat

Zozketaren beste irabazle bat







2021/05/24

Udaberriko Argazki Lehiaketa. Bozkaketa.

Aurreko urtaroetan bezala, udaberrian ere Enkarterriko Berbalagunok Udaberriko argazki lehiaketa martxan izan dugu, eta orain, lehiaketako argazkirik onena aukeratzeko momentua heldu zaigu. 

Oraingoan kategoria bakarra izango dugu lehian, ikusi argazki eta testu guztiak eta bozkatu gehien gustatu zaizuna, maiatzaren 31a baino lehen >>> BOZKATU HEMEN


1. Argazkia

Baliteke Eretza mendia Enkarterriko Mariren etxea izatea...

 

2. Argazkia

Nire herrian paseatzen, paisaiak ederrak ikusten.


 3. Argazkia

Argazki hau aukeratu dut, tximeletak poztasuna trasmititzen didalako, horretaz aparte tximeletak ikustea esan nahi du udaberria heltzen dela eta hori oso pozgarri da niretzat. Asko gustatzen zaidalako.

 

4. Argazkia

Txoritxo hau, baretasuna eta bakea helarazten dit. Eta udaberria heltzen denean oztasuna sentitzen dut, txori hauek ikusten ditudalako.


 5. Argazkia

Argazki hau aukeratu du, udaberrian animali txikiak, janari edo beste animali batzuk hartzen dituzte. Orduan, udaberria gustatzen zait animaliak zer nolako bizimodua daukaten ikusteko.

 

6. Argazkia

Udaberriko izpiek argitzen digute bidea, adarretik sigi-saga eginez, itzalen jolasa sortuz. Maite dugu gure lurra berde ilunez jantzia. 

7. Argazkia 

Lurra dugu udaberriko fruituak emateko prest, eta loreak gorri kolore bortitzez.


8. Argazkia

Balmasedako bide batetik paseatzen ari nintzela, ubarroi eder batekin topo egin nuen!

9. Argazkia

“Udaberri berrian hau da behar dudan guztia”

10. Argazkia

Marko eder honetan ikus daiteke Eretza mendia Txabarritik (Sodupe) udaberrian, bertako baserritarrei esker. Haiek zaintzen dituzte larrosak kaletarrok ikusmiraz goza dezagun. 

 

11. Argazkia

🌸🌸Arrosen usaina, Udaberriko usaina 🌸🌸

12. Argazkia

Mendian larre artean ikusten da loretxo bat...

13. Argazkia

Udaberriak dakarren irudimena, arrautzak ala loreak?  Norberaren eskura...

14. Argazkia

Hodeien itxurak ulertu nahian.

 

15. Argazkia

Udaberriko kolore biziak. 

16. Argazkia

Gallarraga larrosaz inguraturik.

 

17. Argazkia

"Udaberrian, milaka berde kolore"

 

18. Argazkia

Kalabazin kalabazan, kalabazin txiki bat gordexolan atera da.

 

 

19. Argazkia

Basamortuko lore polit handiak, ongi etorri berria! 

Horixe da dena. Mila esker parte hartzaile guztiei eta zorte on!



2021/05/20

MENDILAGUN. 3. irteeraren kronika.

       Pasa den larunbatean, maiatzak 15, MENDILAGUNOK berriro jarri ginen martxan eta Alen eta Betaio mendietatik ibilaldi zoragarria egin genuen. Gure udaberrian ohikoa den moduan, eguraldi aldakorrekin, Artzentaleseko Santa Cruz auzotik abiatu ginen eguneko lehenengo gailurrerantz, Alenerantz hain zuzen ere. Bertatik ikusten diren paisaiaz gozatzen hamaiketakoari ekin genion. Indarrak behin berreskuraturik, Betaiorako bidea hartu genuen handik ibilbidearen hasieraraino berriro bueltatzeko.  

        Giro euskalduna, paisaia ederrak eta lagunen artean, ba al da plan onenik larunbat goizerako? ADI hurrengo irteerari eta etorri gurekin Enkarterriko mendi eta ibilbide zoragarriak ezagutzera!