2007/12/20

Zorionak eta urte berri on!


Gabonetako postala ikusi hemen

Enkarterriko Kafe Antzokia

Jakingo duzuen lez, Enkarterriko Kafe Antzokia martxan dago. Laster obrak hasiko dira eta denbora gutxi barru Enkarterriko euskaltzale eta euskaldunok euskaraz bizitzeko leku berri bat izango dugu.

Urtarrilaren 3an, eguenean, batzar informatiboa egongo da Navarro tabernan, arratsaldeko 19:00. Interesa duzuen guztiok hurbil zaitezkete eta egitasmoari buruzko azken berriak ezagutu. Anima zaitezte!!

2007/12/18

Xurdin Gabonetan


Abenduaren 28an, ostiralean, Xurdin Gabonetako kontzertua Klaret antzokian ikusteko aukera izango dugu arratsaldeko 18:00etan.
Sarrera telekan erosi behar da. Prezioa:5€
Antolatzailea: Balmasedako Euskara Zerbitzua

2007/12/04

XX Ipuin Lehiaketa "Gordexolako Harana"

1. Hiru partaidetasun eremu izango ditu lehiaketak:
- Euskal Herria: “C” eta “D” kategoriak
- Enkarterri : “A” eta “B” kategoriak
- Gordexola: Haur, “A” eta “B” kategoriak

2. Gaia librea izango da.
Ipuinaren formatua:
-Haur Kategoria:( 6 eta 9 urte bitartekoak). Gutxienez orri bat eta gehienez 2.
-“A” Kategoria: (10 eta 12 urte bitartekoak). Gutxienez orri bat eta gehienez 2.
- “B” Kategoria: ( 13 eta 15 urte bitartekoak). Gutxienez 2 orri etab gehienez 3.
-“C” Kategoria: (16 eta 20 urte bitarte). Gutxienez 2 orri eta gehienez 4.
- “D” Kategoria: ( 21 eta 30 urte bitartekoak). Gutxienez bi orri eta erdi eta gehienez 5.

3. Aurkezpena: Lan guztiak hiru aletan aurkeztuko dira gutunazal itxi batean. Gutunazalean kategoria bakarrik idatziko da eta barruan beste gutunazal batean datu pertsonalak agertuko dira: IZENA, ABIZENAK, HELBIDEA, TELEFONOA, N.A.N ZENB, TELEFONOA ETA LANBIDEA.

4. Sariak:
-Haur Kategoria:45€ko saria eskolarako materialetan.
-“A” Kategoria: 60€
- “B” Kategoria: 90€
-“C” Kategoria: 1.a: 300€ ; 2.a: 250€ ; 3.a:200€
- "D” Kategoria: 1.a: 600€ ; 2.a: 400€ ; 3.a:300€

5. Aurkezteko tokia eta egunak: Alde batetik lanak bidali edo eraman beharko dira helbide hauetara:
Gordexolako Lucio Beraza Kultur Etxea ( Molina plaza, 11-48192)
Gordexolako Udaletxea ( Molinar plaza, 1– 48192)
Beste aldetik, lana aurkezteko epea urtarrilaren 25ean bukatzen da.

Gipuzkoako bertsolari txapelketa


Enkarterritik Gipuzkoako bertsolari txapelketaren finala ikustera joango gara. Bertsozaleok aukera aparta izango dugu Gipuzkoako bertsolari onenak entzuteko.
Finala Donostiako Ilunbe plazan izango da Abenduaren 16an, arratsaldeko 17:00etan.
Sarrera: 18€
Gurekin etorri nahi baduzu izena eman lehenbailehen:
946670312 ( Miren, Onintze)

Wall Street Journal


Dakizuen bezala orain dela gutxi Wall Street journal-en euskarari buruzko artikulu bat agertu zen, kazetariaren arabera Euskal Herrian mediku egokirik ez dugu, euskara inposatzen delako osasungintzan. Irakasle erdaldunak jazartzen ditu nazionalismoaren inkisizioak. Hizkuntza ezgauza da gurea, baserrietakoa. Kazetariak hemengoen laguntza lortu du gauza horiek idazteko: Joseba Arregik dio eguneroko berriketarako ez duela balio; eta Leopoldo Barreda legebiltzarkideak ez dela erabiltzen bizitza errealean.
Artikulu hau irakurri nahi baduzue

"Wall Street Journal-eko artikulu famatuari erantzuna prestatu dute Eusko Ikaskuntzakoek eta sinadurak biltzen ari dira. Sinatu hemen

Erromeriako argazkiak

Ai ene, zelako axubetak!! Egia da euskalduna izatea nekeza dela. Atzo euskararen eguna ospatzen zenez erromeria batean dantzatzen egon ginen eta gaur...

BubbleShare: Share photos - Safe Toys

2007/12/03

Durangoko azoka

Urtero lez, abenduaren 5etik 9ra Durangoko azoka zabalik egongo da. Enkarterritik autobus bat joango da ostegunean, abenduak 6. Autobusa Balmasedatik aterako da goizeko 10:00etan eta geldiuneak izango ditu Zallan eta Sodupen. Itzulera 20:00etan izango da.
Prezioa: 3€
Izena eman: Gaztezer (Pío Bermejillo, 40,Balmaseda – 946800240)
Zure Etxe – Zalla
Antolatzailea: Gaztezer, Balmasedako Euskara Zerbitzua, Zallako Euskara Zerbitzua, Txotx Euskara Taldea

Idazlan lehiaketa


1.- Edonork parte hartu ahal du
2.- Mendia, bidaia, abentura...gaiari buruz diren idazlan guztiak aurkeztu ahal dira.
3.- Idazlanak ez dauka luzera zehatzik izan behar.
4.- Idazlana originala izatea, argazkiak, diapositibak, mapak ...edukitzea baloratuko da
5.- Aurkezteko epea: Abenduaren 3tik Abenduaren 20ra arte
6.- Bi sariak emango dira:
  • lehenengoa 100 €
  • bigarrena 50 €

7.- Mendi Taldeak idazlanekin geratuko da eta erabili ahal izango du.
8.- Sari banaketa:Urtarrilaren 10ean izango da.

OHARRA:
Idazlanak Mendi Taldearen lokalean aurkeztuko dira goiko datetan, astelehena, asteazkena eta ostegunetan 8etatik 9ak arte.

Helbidea:Lehendakari Agirre Enparantza ( Frontoia )

Telefonoa: 946800646

Email: balmaseda.m.t@terra.es

Antolatzailea: Begi (Balmaseda ekin gazte informazioa)

Argazki lehiaketa

1.- Edonork parte hartu ahal du
2.- Gehienez bost argazki aurkeztu ahal dira
3.- Gaia "MENDIA" izango da, honen barruan: herriak,
jendea...
4.- Argazkiak digitalak (ukitu gabeak) edo analogikoak izan ahal dira. Argazkiek gutxienez 13x18 zentimetrotako neurriak eduki behar dituzte eta bakoitza kartulina baten jarrita aurkeztu behar da.
5.- Aurkezteko epea: Abenduaren 3tik Abenduaren 20ra arte
6.- Bi sari emango dira modalitate bakoitzean:
lehenengoa 100 €
bigarrena 50 €
7.- Argazkiak Taldearen eskuetan geratuko dira.Taldeak argazkiak erabili ahal izango ditu.
8.- Lanen erakustaldia eta sari banaketa Urtarrilaren 10ean


Argazkiak Mendi Taldearen lokalean aurkeztuko dira goiko datetan, astelehena, asteazkena eta ostegunetan 8etatik 9ak arte.
Helbidea: Lehendakari Agirre Enparantza ( Frontoia )
Telefonoa: 946800646
E-posta: balmaseda.m.t@terra.es.

Antolatzailea: Begi (Balmaseda ekin gazte informazioa)

Euskararen eguna

Jakingo duzuenez gaur, abenduak 3, euskararen eguna ospatzen da. Enkarterrin ez dugu egun berezi hau ospatzeko aukera galduko eta guztiok gonbidatu nahi zaituztegu Zallan izango dugun erromeriara. 18:00etan Zallako frontoian Erdizka lauetan taldeak dantzatzen irakatsiko digu.


Balmasedan, berriz, Salam kale antzerkia izango dugu 18:00etan San Juan Plazan, badirudi euskara ekialdera ere heldu dela.

2007/12/01

Gu ta gutarrak

Badakit bai eguraldi txarra egiten duela, euria goitik behera eta hotz handia, baina zer nahi duzu? Euskal Herrian bizi gara eta 365 egunetik 350 txarrak izango dira. Hortaz euria ez da etxean geratzeko aitzaki ona, Kalifornian balioko dizu, hemen ez. Altxatu ipurdia sofa horretatik, badaudela hamaika gauza egiteko!



Horrela gustatzen zait, askoz hobeto eta orain kalera, Unai Iturriaga eta Igor Elortza gure zain daude eta. Igande honetan, abenduak 2, Gu ta gutarrak taldea izango dugu 19:00etan Zallako Zine Antzokian, bertso-kantak entzuteko aukera paregabea.
Sarrerak: 7 € (aurrez 5 €)

Antolatzailea: Mankomunitateko Euskara Zerbitzua

2007/11/27

Mendi Irteera

Abenduaren 1ean, Larunbata Eretza mendirantz abiatuko gara Sodupeko Eleizatik goizeko 10:00etan.
Mendia Euskaraz disfrutatzeko aukera aparte duzue lagunak, ez galdu!!
ah! eta ez ahaztu hamaiketakoa
Antolatzailea: berbalagun

2007/11/26

salto egin plazara bertsoz-bertso

Ausartuko zinateke Ilunbeko bertso-plazan lau zezenekin toreatzen? GARA egunkariak joko bat proposatu digu: Lau zezen beldurgarriak: Sombrerero (Andoni Egaña), (Gatillero) Xabier Silveira, (Lucero) Maialen Lujanbio eta (7 de oros) Xabi Paya eta maletilla talde bat; zuek.




Jokoa erraza da, zezenek botatzen dizkiguten bertsoei eman behar zaie erantzuna, astero bertso eta zezen bana zuoi abiapuntua emateko. Bertsoak interneten egongo dira eta zuek zuen erantzuna baino ez duzue eman behar. Jendeak bozkatuko du eta jakina bertsorik onenak sai bat irabaziko du.

2007/11/20

Bertso afaria

Azaroaren 30ean, Gordexolako jubilatuen tabernan bertso-afari mundiala izango dugu Fredi Paya eta Oiane Bartra bertsolariekin. Afaria 22:00etan hasiko da.
Prezioa: 20 €
Txartelak salgai daude Gordexolako Kultur etxean eta Batzokian

Antolatzailea: Hodoibaltza Euskara Taldea

2007/11/19

Musika ikastaroak


Alboka ikastaroa ostegunero 19:00etatik 21:00etara......38€ hilero
Pandero ikastaroa Asteazkenero 19:00etatik 20:00etara.........26€
Trikitixa ikastaroa Asteazkenero 17:00etatik 20:00etara........35€
Gaita ikastaroa Astelehenero 17:00etatik 19:00etara.................36€

Non? La Quadrako eskola zaharretan
Izena emateko: 618361179 ( Roberto)

Antolatzailea: Haritzeta kultur elkartea

2007/11/16

NOAOA PROGRAMARA TXANGOA


Euskaraz badakizu eta 18 urte baino gehiago baduzu, NOAOA saioaren grabazioa zuzenean ikusteko aukera duzu!!!
NOIZ: 2008ko urtarrileko astearte batean, 16:00-20:00
NON: Donostiako ETB-ren egoitzan
AUTOBUSA: Balmasedatik irtengo da 14:30ean eta bai Zalla bai Sodupen izango ditu geltokiak.
Telebistara iristean “lunch” bat egongo da.

IZEN EMATEA: abenduaren 15a baino lehen
Balmasedako Euskara Zerbitzuan 946800000 (Miren)
AEK euskaltegian 946670312
Udal euskaltegian 946670902

2007/11/14

TaiChi


Azaroak
19 eta 26, astelehenetan, TaiChi ikastarotxo bat izango dugu Zallan. Bi saio izango dira goizez 10:30-12:30 eta arratsaldez 16:30-18:30.
Ekialdeko kulturan murgildu nahi duzuenontzat eta antzinako arte hau ezagutu, pasa zaitezte Zallako frontoitik.
Sarrera: Doan

Antolatzailea: Enkarterriko Udal Euskaltegia

enkarzine

Zallako Zine-Antzokian Azaroaren 19tik Azaroaren 24ra film labur amateur lehiaketaren 26. edizioa ospatuko da.
Egunero, arratsaldeko 19:30ean. Euskaraz egindako laburmetraiak ere ikusi ahal izango ditugu, besteak beste:
ATERPE BARIK
Santi Urrutia eta Xabi crespo
(Gautegiz Arteaga)
OLARRO
Eneko Dorrondosoro (Zumaia)
Sarrera: Doan

Antolatzailea: enkarzine

informazio geihago hemen



2007/11/05

Pantxoa eta Peio


Barikuan , Azaroak 16 Euskal Herriaren oroimen kolektiboari itsatsita dauden Pantxoa eta Peio lapurtarren kantuak entzuteko aukera aparta daukagu.
Zallako Zine- Antzokian 20:00etan.
Prezioa: 9€
Antolatzailea: Zallako Euskara Zerbitzua

2007/10/30

Berbalagun bideoa



Hona hemen Euskal Herriko Berbalagunek egin zutena pasa den ikasturtean zehar!!

Benito Lertxundi


Zemendiaren 10ean, zapatuan, abeslari oriotarra gure artean izango da “Berrogei urte ikasten egona” bere azken diskoa aurkezten. Abesti berriekin batera ezin ezagunagoak diren Oi ama Eskual Herri edo Loretxoa abestiak entzun ahalko ditugu. Hasi eztarriak berotzen eta hurbildu zaitezte Zalla Zine-Antzokira gurekin abestera.

Ordua: 20:00etan
Prezioa: 9€

Sarrerak lortzeko:
  • Lehiatilan

  • BBKko orotarako kutxazainetan

  • web orrian:www.bbk.es

  • telefonoz: 944310310

Antolatzailea: Zallako Euskara Zerbitzua

Masaje ikastaroa

Azaroan oso ikastaro berezia izango dugu Enkarterrin; Elikadura, gorputz-jarrerak, masaje terapeutikoa, erlaxatzekoa…eta hamaika gauza gehiago ikasteko aukera izango dugu. Eskola teorikoak eta praktikoak izango dira. Zapatuetan, azaroak 10, 17 eta 24.

Lekua: Gueñesko kultur etxea
Ordua: 10:00-13:00

Prezioa: 15€/10€ (berbalagunentzat)
Izena eman:
Antolatzailea: Mankomunitateko Euskara Zerbitzua

Berbalagun antzezlana


Eguenean, azaroak 8, Berbalagun proiektua aurkeztuko diegu euskara ikasleei. Egitasmoaren nondik norakoak azalduko ditugu eta bide batez iaz antolatu genuen ekintzen berri emango dugu. Amaitzeko, aurten ere, antzezlan berezi bat ekarriko dugu.
Baietz barrez lehertu!!
Lekua: Zallako Kultur etxea
Ordua: 19:00etan
Sarrera doan!
Antolatzailea: Berbalagun

Euskara ikasteko dirulaguntzak

Diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago Balmasedako Udalean. Pasa den ikasturtean euskara ikasten ibili ziren ikasleek dirulaguntza jasotzeko aukera daukate orain.
Epea azaroaren 1etik 30era zabalik egongo da.

Oinarriak Euskara Zerbitzuan izango dituzue:

946800000 (Miren)

2007/10/18

Ipuin kontalaria

Ostiralean, Urriak 26, arratsaldeko 19:00etan Gordexolako kultur Etxean ekialdeko eta hemengo ipuinak entzuteko aukera izango dugu Iñaki Lasa ipuin kontalariaren ahotik (haurrei zein helduei zuzendua).
Ondoren mokadutxo bat hartuko dugu lagun giroan.

Antolatzailea: Hodoibaltza Euskara Elkartea.

Nafarroa oinez

Igandean, Urriak 21, Nafarroa Oinez ospatuko da Vianan. Balmasedatik autobusa doan izango dugu.

Izena eman: Balmasedako Euskara Zerbitzuan 94 680 0000 (Miren) eta Zubizaharra ikastolan 94 610 30 95
Informazio gehiago

Antolatzailea: Balmasedako Euskara Zerbitzua

Galdames folk jaialdia

Asteburu honetan, urriak 19 eta 20, Galdames Folk jaialdia ospatuko da. Euskal Herriko zein kanpoko taldeak izango ditugu gure artean. 21:30ak aurrera Galdamesko San Pedro plazan.

Ostirala, urriak 19
Llangres (Asturias)
John McSherry Band (Irlanda)
Mu (Portugal)

Larunbata, urriak 20
Lantz (Euskal Herria)
N´Faly Kouyaté & Dunyakan (Guinea)
Dóchas (Eskozia)

Sarrera: Doan

2007/10/10

BAZKARIA


Urriaren 19an, ostiralean, Euskara Sustatzeko Langileon Lan-taldeak Balmasedako igerilekuan bazkaria antolatu du. Egiten duten lanaren berri emango dute eta aldi berean jaiei hasiera euskalduna ematen diote.
Izena emateko: igerilekuan, liburutegian edo Euskara Zerbitzuan.
Prezioa: 8€

Antolatzailea: Euskara sustatzeko lan taldea

2007/10/04

Kilometroak


Igandean, urriak 7, Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaia ospatuko da Bergaran. Hara joateko Balmasedatik autobus bat doan jarriko da.
Izena eman: Zubizaharra ikastolan (94 610 30 95) eta Balmasedako Euskara Zerbitzuan (94 680 0000)

2007/09/26

Berbalagun aurkezpena, urriaren 6an

Esan genizuen lez aurten ez dugu aspertzeko astirik izango. Hasiera ona izateko, beti bezala, urriaren 6an, zapatuan, festatxo bat prestatu dizuegu Zallako jaiak aprobetxatuz.




Eguerdian hasiko gara herriko txoko guztiak euskaraz betetzen. Herrian zehar joango gara tabernaz taberna musikaz lagunduta. Geroxeago Txotx Euskara taldeak prestatutako paella zoragarria gozatzeko aukera izango dugu. Bazkalostean urtero bezala, postre ezin hobea: bertsolariak


Oharra!!! Oso garrantzitsua da bazkaltzeko zenbat pertsona egongo garen jakitea, beraz lehenbailehen pentsatu eta animatzen bazara e-posta bat bidali helbide honetara (http://www.enkarterri_berba.aeknet.net/) edo telefonoz deitu (94 667 0312)

Anima zaitez!

2007/09/19

Zabalik!

Argazkiak: www.flickr.com

Ai ene! Baina zer egiten duzu oraindik bikinia jantzita? Arraro samar lanera joateko, ezta? Atera eguzkirako krema zure poltsatik gaur ez duzu erabiliko eta, UDA BUKATU DELA!!! Baietz ba, baina ez jarri aurpegi hori, hemendik aurrera ez baitugu aspertzeko astirik izango.

Argazkiak: wanderlust, www.flirck.com

Uda bukatu baina BERBALAGUN berriro hasiko da, beraz atera behingoz euskara maleta horretatik, guztiz zimurtuta dagoela, lisatu pixka bat, jantzi eta etorri gurekin Enkarterriko kaleetan zehar. Aurten inoiz baino ekintza gehiago antolatuko ditugu, ikastaroak, irteerak, jaialdiak, gure berbafesta famatuak eta hamaika gauza gehiago galdu ezin dituzunak.

Ez pentsatu gehiegi, ziur nago berbalagun talde bat egongo dela zure neurrira.
Izena emateko deitu telefono honetara: 946670312 edo e-posta bat bidali: enkarterri_berba@aeknet.net

Zure zain egongo gara!

2007/07/02

Oporretara goaz!!

Heldu da uda eta udarekin batera oporrak, berbalagunok ere oporretara goaz, eguzkia eta indar berriak hartzera. Baina lasai irailean hemen egongo gara berriro mingaina askatzeko prest, ordura arte ezin baduzue itxaron etorri gurekin Enkarterriko jaietara, badakizue udan euskara barraz barra!!

Mendebala

uztailak 6 eta 7, Sopuertan

Karrantzako euskal jaia

Larunbata, uztailak 7

08:00_ Martxa Karrantzako Mendi Taldearekin, ikazkinen ibilbidetik.
10:30_ Igoera herrikoia Kontxatik Ahedora.
11:00_ Pregoia, erraldoiak eta buruhandiak, hastekoak: betiko azoka, hemengo animalien erakustaldia, umeen tailerrak, jolasak, marmitako txapelketa,…
12:30_ Herri Kirolak herrikoia taldeka: Soka tira, lokots bilketa, lasto altxatzea.
14:30_ Marmitako leihaketaren dastaketa.

Guztiok bazkaltzera!!

16:30_ Mus eta Briska txapelketak.
17:00_ Ipuinkontalaria eta jolasak.
17:30_ Igela txapelketa.
18:00_ Sari banaketa :Herri kirolak eta marmitako.
Sari berezia jantzi lortutakoarentzat.
18:30_ Erromeria ERDIZKA LAUETANekin.
21:00_ Jotak erakustaldia.
22:00_ Erromería OIHERGI taldearekin.
Egunean zehar pasabolo, gazta eta mamia egiteko erakustaldiak, trompa handientzat, irrintziak,...

Antolatzailea: Euskal Folklore MENDI-HARANA Kultur Elkartea

2007/06/28

La Quadrako jaiak

Ostirala, ekainak 29
12:30 Txupinazoa eta jaien hasiera
13:00 Aperitibo gozoa
18:00 Umeentzako gaztelu puzgarriak
20:00 Odoloste eta txistorra jana
23:30 Kontzertua: KAUTA

Ondoren dantzaldia, LUHARTZ taldearekin
03:00 “Eskupitajo olinpikoa” txapelketa mundiala

Larunbata, ekainak 30
13:00 Umeentzako marrazki txapelketa
13:30 Rana eta Toka txapelketa
18:30 Umeentzako jolasak
19:00 Tiragoma txapelketa eta erakusketa20:00 Jai herrikoia La Quadrako trikitilari eta albokarien taldearekin
20:30 Tortilla txapelketa
23:30 Kontzertua APURKA eta BODEGA BODEGA taldeekin eta gero dantzaldia AMAIUR taldearekin
05:00 Baratzuri sopa

Igandea, uztailak 1
13:00 Bolo txapelketa
13:30 Pintxo dastatzea
14:30 “Pisu astuna” “Tripa-Tripontxi” eta “Esku luze” txapelketak bai gizonentzat bai amakumeentzat
19:00 PIRRITX eta PORROTXekin jai zoragarria

20:00 Txokolatada
Jaien amaiera


Antolatzailea: La Quadrako Jai Batzordea

2007/06/22

"Bidea zabaltzen" hitzaldia


Ostiralean, ekainak 29, Bidea Zabaltzen hitzaldia izango dugu Balmasedan, Patxi Usobiagarekin, Eskaladako Munduko Kopako Txapeldun.
Ordua: 20:00
Lekua: Klaret Antzokia

Joan nahi baduzue, eskatu zuen gonbidapena gazte bulegoan: 94 680 02 40

Arangurengo jaiak

EKAINAK 22 OSTIRALA
18:30 Txupinazoa eta jaien hasiera.
18:30 3x3 saskibaloi txapelketa.
19:00 Umeentzako filma hiltegi zaharrean.
19:30 Eskupilota txapelketaren finalak.
20:30 Txalupa jaitsiera.
23:00 Saskibaloi, esku pilota eta txalupa jaitsieraren sari banaketa.
23:30 Berbena “Trikizio” taldearekin.
1:30 Berbenaren jarraipena “Lisker” taldearen eskutik.




EKAINAK 23 LARUNBATA
9:00 Putxerada herrikoiaren hasiera.
9:30 Ehiza txakurren lehiaketa futbol zelaian.
12:00 Tortilla txapelketa.
12:00 Birziklatutako jolasen salmenta salneurri baxuan Argentinarako proiektu baterako. “Irekitak Munduari” (misio taldea) elkartearen esku.
14:30 Putxerada herrikoia plazan.
16:30 Haur jolasak eliza aurrean, partaideek opariak jasoko dituzte.
17:00 Fontenis txapelketaren finalak.
17:30 Rana txapelketa “La Llana” taberna aurrean.
18:30 Futbito txapelketaren finalak.
20:00 Abasolo eta bere animalien showa.
22:30 “Malestar General” tokiko taldearen kontzertua.
23:30 Donibane sua eta su artifizialak.
0:00 “Asgarth” taldearen kontzertua.
1:30 Berbena “Kresala” taldearekin.

EKAINAK 24 IGANDEA (JON DEUNA)
11:30 Gaztelu puzgarriak enparantzan.
12:00 Jon Deunaren meza, “Juanito” gogoratuz, Zallako “Laino Eresi” korala parte hartuz.
12:30 “Arangurengo Mikologi Elkartea”-ren perretxiko erakusketa.


13:00 Artikulu erakusketa eta salmenta “Entzutekoa” elkartearen eskutik Argentinaren mesedean.
14:15 Perretxiko dastapena.
16:30 Aparra enparantzan.
17:00 Brisca eta mus txapelketak.
18:30 “Magic” lehiaketa.
18:30 Zaldi-probak.
20:00 Umeentzako mozorro lehiaketa.
20:30 Dantzatzekoak enparantzan.
21:30 Txokolatada.
22:00 Dantzatzekoen jarraipena.
0:00 Txupinazoa eta jaien amaiera.

Jai Batzordeak egitaraua aldatzeko eskubidea bereganatzen du.

San Juan Gaua


Badator urteko gaurik bereziena, San Juan Gaua, eta ospatzeko Balmasedan ekintza ugari antolatu dituzte.
Egitaraua:
OSTIRALA 22
18:30 Haurrentzako tailerrak, buruhandiak eta hankapaloak, San Juan plazan
LARUNBATA 23
20:30
Txistu eta dantza kalejira
22:00 Akelarrea kaskajalen
23:00 txokolatea denontzat
Antolatzaileak:
Ekintza Gazte Taldea
Balmasedako Euskara Zerbitzua
Eguzki Dantza Taldea
Balma Perkusion Band
Berbetan Euskara Taldea Balmasedako begiraleak
Balmasedako Gurasoen Elkarteak
Jatorrak Txistularien Taldea

2007/06/13

Araba euskaraz

Igandean, ekainak 17, Araba Euskaraz, Arabako ikastolen jaia ospatuko da Argantzonen, Balmasedatik autobus bat aterako da (doanik).
Izena eman: Zubizaharra ikastolan (94 610 30 95) eta Balmasedako Euskara Zerbitzuan (94 680 0000)
Informazio gehiago

2007/06/12

Berbalagun festa

Ostiralean (antzezlana ikusi ondoren) Sodupera joango gara guztiok Berbalagun festa ospatzera. 19:30ean Balmasedako Perkusio Band izango dugu kaleetan zehar. 20:30etik aurrera herria alaituko dugu, triki eta panderoz. Gero 22:00etan afari bat izango dugu Gorbitxu jatetxean. Euskara barra-barra, giro ezin hobea, eta mingaina askatzeko aukera aparta!! Anima zaitez!!

Afarirako bonoak: 15 €


Izena eman: Berbalagun 94 6670312 (Miren)

Globalizazioa antzezlana


Ostiral honetan, ekainak 15, Globalizazioa antzezlana izango dugu Balmasedan Hortzmuga Antzerki taldearen eskutik. Antza, globalizazioa bere kabuz ez da fenomeno ez kaltegarri ez onuragarri bat; arazoa erabileran datza. Inmigrazioa, kontsumismoa eta komunikazioak dira, besteak beste, umorearen bidez jorratuko diren gaiak. 20:00etan Klaret Antzokian

Antolatzailea: Berbetan Euskara Taldea

Balmaseda bidaiatzen


Lehenengo bidaia-lehiaketa antolatuko da aurten Balmasedan, lehiaketaren helburua bidaia-proiektu desberdina eta alternatiboa aurkeztea da. Parte hartzeko 14-35 urtekoa izan behar da, bi kategoriatan banatuta:


A- 18-35urtekoak, proiektua taldeka ala banaka aurkeztu ahal da. Parte hartzaileek bidaia nola egin eta bidaian zer beharko duten azaldu behar dute zehatz-mehatz, bidaiaren xedea, aurrekontua, iraupena, datak, faseak, kilometroak, otorduak, txangoak, dokumentazioa…

B- 14-18 urtekoak, 5 pertsonetako talde batean. Antzeko proiektu bat aurkeztu behar dute, baina 9 egunekoa eta Done Jakue bidea eginez.


Lanak honako helbidean aurkeztu edo igorri behar dira:
GAZTEZER (bidaia lehiaketa)
Pio Bermejillo, 40 48800 Balmaseda


Aurkezteko epea:Ekainaren 11tik uztailaren 6ra

Sariak:
A kategoria: 1.200 euro, proposatutako bidaia egiteko
B kategoria: Proposatutako bidaia egiteko behar den guztia.

Informazio gehiago: gaztezer@balmaseda.net

Antolatzailea: Balmasedako Gazte Zerbitzua

2007/06/05

Mintza eguneko argazkiak


Aurreko zapatuan dakizuen lez Donostira joan ginen Mintza eguna ospatzera, 250 lagun elkartu ginen Euskal Herriko leku guztietatik etorriak. Giro ezin hobea eta euskara barra-barra, euriari aurre egin nahian.

Hona hemen Mintza eguneko argazkiak


This album is powered by BubbleShare - Add to my blog

2007/05/30

Euskal eskola publikoaren jaia

Igandean, ekainak 3, Euskal eskola publikoaren jaia ospatuko da Ondarroan. Balmasedatik Ondarroara joateko autobusa doan izango dugu. Ea dra zer den asmatzen duzuen!!

Izena eman: Mendia Eskolan eta Balmasedako Euskara Zerbitzuan.


Antolatzailea: Balmasedako Euskara Zerbitzua

Eva vs. Eva

Ostiralean, ekainak 1, gaueko 20:00etan Eva vs. Eva antzezlana izango dugu Zalla Zine Antzokian, Hortzmuga taldearen eskutik.
Antzezlanak hiru emakume ditu protagonista, elkar ezagutzen ez dutenak. Hirurak aireportu batean elkartuko dira Parisera joateko asmoz.
Sarrerak doan izango ditugu, beraz, joan nahi baduzue, telefono honetara deitu:
94 6670312 edo posta-e bat bidali (enkarterri_berba@aeknet.net)

Antolatzailea: Zallako Euskara Zerbitzua

apaizac obeto

Ostegunean, maiatzak 31, Jon Maia, idazle, musikari eta bertsolaria etorriko zaigu Zallara apaizac obeto espedizioa kontatzera.
Ternura joandako euskaldunen aztarnen atzetik abiatu zen apaizac obeto espedizioa, 40 egunez, arraunez eta belaz ibili ziren XVI. mendeko baleazale euskaldunen abenturak ezagutu nahian.
Hitzaldia Zallako Kultur etxean izango da, bi saio izango ditugu 10:30ean eta 19:00etan.

Antolatzailea: Mankomunitateko Euskara Zerbitzua

2007/05/24

ibilaldiak deidar egiten du

2007ko Ibilaldia amaitu da eta honekin batera ilusioz beteriko lanak euriaren ondorioz ez du fruiturik eman. Urte osoan egindako lana bikaina izan da baina aurreikusita zegoen bezala eguraldiak ez digu lagundu. Honek, uxatu du hainbat lagunen etorrera. Eguna lainotuta jaio zen eta goiz osoa zeruari begira egon ondoren, eguerdian euria hasi zen. Honen ondorioz, makina bat ekintza suspenditu ziren eta beste batzuk lekuz aldatu.

Eguna bukatu da, guneak zarratuta eta batuta daude eta azkenengo balorazioa egiterakoan etsituta gaude. Horregatik Ibilaldiak deiadar egiten du zuen laguntza eskatzeko. Gurekin bat egin nahi duzuenok hemen dituzue bi kontu korronte zabalik 2007ko Ibilaldia laguntzeko:

BBK: 2095-01-1460-9107570540
Euskadiko Kutxa: 3035-01-0420-1040043202

Eskerrik asko gurekin euskararen ibaira salto egiteagatik!

Ibilaldia 2007
Geroaren deiadarra