2009/12/21

EHUn kredituak lortu berbalagun izatearen truke!

AEKren mintzapraktika egitasmoetan (berbalagun, mintzalagun...) parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak eskuratu ahal izango dituzte.

AEK eta UPV-EHUk adostutakoa honakoa da:
Unibertsitateko ikasleen zeregina: mintzapraktika egitasmoan dauden euskaldun berriekin astean ordu batez elkartzea eta euskara ikasleak ikas-prozesua amaitzen laguntzea. Egitasmo hauek mintzataldeetan antolatzen da, unibertsitateko ikasleak bertan integratuko lirateke eta laguntzaile papera beteko lukete. Orotara 45 ordu, hau da, 3 kreditu.
Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen duten ikasleei euren espediente akademikoko aukera askeko kredituak lortzeko aukera emango lizkieke.

AEKren Praktika Zerbitzua berriz, ikasle horien jarraipena eta ebaluazio txostena egiteaz arduratuko litzateke.

Izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete fitxa hau eta zurekin jarriko gara harremanetan.

2009/12/14

Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak ditugu !!!

"Haizea garizumakoa" da Ruper Ordorikaren azken lana eta ostiral honetan Zallako Zine Antzokian aurkeztuko du abeslariak.
Berbalagunok sarrerak lortu ditugu !!!! Beraz, bi sarreren zozketan zure izena eman nahi baduzu, badakizu: Enkarterriko Berbalagun 946 670 312 enkarterri@aek.org

2009/12/10

KeMeN LeRtXuNdIrEn kontzerturako sarrerak agortzear !!!

Oraindik ez duzu zure sarrera lortu?

Kemen Lertxundi Ondarrutarrak kontzertua emango du bihar 20:00etan Balmasedan.
Berbalagunok debaldeko sarrera batzuk lortu ditugu, gure artean banatzeko... baina gutxi batzuk geratzen zaizkigu...
hau da zure azken aukera...

Sarrerak lortzeko, jarri gurekin kontaktuan, betiko legez: Enkarterriko Berbalagun 946 670 312 enkarterri@aek.org

2009/12/03

Urte amaierako Berbalagun bazkaria !!!




Enkarterriko Berbalagunok putxera erraldoia sukaldatuko dugu abenduaren 12an. Eskualdeko berbalagun guztiok Balmasedako txoko batean elkartuko gara urteari agur esateko.


Bazkaldu aurretik poteoan ibiliko gara hiribildutik eta ondoren, putxera zaintzera joango gara, indaba gozo-gozoak dastatu ahal izateko!!!


Izena emateko azken eguna abenduaren 9a izango da, bazkariaren eguna baino lehen erosketak egin behar baitira. Horretarako 5 euro jarriko ditugu pertsona bakoitzeko, ados???

Datozen egunetako ekitaldiak!

2009/12/02

Abesti sorkuntza: euskal musikariekin berbetan!

Bihar, abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna musikaz blai ospatuko dugu.
Hori dela eta Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen“Abesti sorkuntza: euskal musikariekin berbetan” izeneko ekitaldira joateko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.
Bertan, Seiren taldeko Jokin Lacalle (ahotsa eta bibolina) eta Onintze Garcia (kitarra eta ahotsa) alde batetik, eta Lor taldeko Lander Irazola (kitarra eta ahotsa) bestetik, oholtzan izango dira elkarrizketatuak izateko.

Musikaren beste ikuspuntu bat ezagutzeko aukera izango duzu eta gainera ondo pasatuko duzu!

Gehiago nahi duzu? Joan zaitez bihar, goizeko 11:00etan Zallako Zine-Antzokira eta egin berba musikariekin! …. eta gainera…. DOAN!