2009/09/24

Antsietateari aurre egiteko ikastaroa, Gordexolan

Nola egin aurre antsietateari?
Gordexolako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu duen ikastaroan antsietatea kontrolpean edukitzeko teknikak ikasiko ditugu.

Antsietateari nola egin dezakegun aurre, gorputza eta burua erlaxatzeko teknikak eta inguruko pertsonekin nola erlazionatzen garen aztertuko dugu metodologia aktiboa eta parte-hartzailea izango duen Gustura nago ikastaroan.
Ikastaroa urriaren 2tik abenduaren 18ra eta ostiraletan 19:00etatik 20:30era burutuko da.

Izena emateko epea: irailaren 14tik 25era.
Prezioa: gordexolarrek 10 €, besteek 30 €.
euskarazerbitzua@gordexola.net
Tel: 946 798 002 (Itziar)

2009/09/22

Enkarterriko berbalagunak berriro martxan!

Kaixo berbalagunok!

Uda amaitu da..., baina ez kezkatu! ez zara batere aspertuko, Berbalagunok berriro martxan gaude eta aurten ere zenbait ekintza prestatuko ditugu denok euskaraz ondo pasatzeko.
Berbalagun batzuk hasi dira biltzen eta laster berriak ere hasiko dira, beraz, izena eman nahi baduzu, orain daukazu aukera.

Zein da gure helburua?
Euskaldunen sarea osatzea eta astean behin elkartzea gustuko ekintzak egiteko eta euskaraz berba egiteko.

Lagun berriak egingo dituzu eta haiekin irteerak, ikastaroak, hitzaldiak, antzerki lanak.... gozatuko dituzu.

Nork eman dezake izena?
Euskaldun zaharrek zein berriek, euskara ikasleek eta euskara ikasle ohiek eta orokorrean euskaraz mintzatu eta bizi nahi duen edonork.

Non eman dezakezu izena?
Gure helbide elektronikoan: enkarterri@aek.org

Enkarterriko AEK euskaltegian: 946 670 312
Enkarterriko Udal euskaltegian: 946 670 902

Balmasedako euskara zerbitzuan: 946 800 000

Gordexolako euskara zerbitzuan: 946 798 002

Mankomunitateko euskara zerbitzuan: 946 671 851

...eta dena DOAN! Anima zaitez eta etorri gurekin!

2009/09/21

Aisialdirako begirale ikastaroa

Enkarterriko Udal Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen duen begirale ikastaroa dagoeneko martxan da. 18 urte beteta badituzu edo 2010ean betetzen badituzu eta ume zein gazteekin lan egin nahi baduzu hemen daukazu aukera. Ikastaroa asteburuetan izango da eta bukatuz gero Eusko Jaurlaritzaren diploma ofiziala eskuratuko duzu.


Gaur amaitzen da izena emateko epea, beraz, azken aukera duzue parte hartzeko ! Beraz, interesa badaukazu deitu 94 667 18 51 telefonora !