2020/12/23

Autu-mautua: Everest Trail Lasterketa. Kronika.

 

 

Enkarterriko Berbalagunok autu-mautua egin genuen aurreko ostegunean, abenduaren 17an. Topaketa birtuala izan zen, arratsaldeko 19:00etan. Nor bere etxetik konektatu eta Enkarterriko beste euskaldunekin elkartu ginen euskaraz disfrutatzeko. Yosu Gomezen kontaketa entzun genuen eta nahi izan genituen galdera guztiak egin genizkion; gure jakinmina guztiz ase arte.
 
Yosuk Everest Trail Lasterketan izandako esperientzia kontatuko zigun. Nepalera egindako bidaia, han igarotako lehen egunak eta hango ohitura eta hainbat bitxikeria kontatu zizkigun. Ondoren, lasterketaren sei egunak xehetasunez azaldu zizkigun: ibilbidean orientatzeko jarraibideez, kanpamenduko gora-beherez, eta batez ere, bizipen pertsonalez mintzatu zen. Galderak egin genizkion, eta patxadaz euskaldunen artean euskaraz mintzatzeko tarteaz gozatu genuen. Errepikatzeko moduko ekintza izan zen.
 










Eskerrik asko konektatu zineten lagun guztiei, eta batez ere, Yosu Gomez lagunari; plazer izan baitzen zuekin egotea.  
 
Beraz, badakizu Berbalagun, autu-mautu gehiago antolatuko ditugu, zeuk ere aukera paregabeak izan ditzazun gurekin parte hartzeko.

HURRENGORA ARTE!




2020/12/04

Enkarterriko lehenengo autu-mautua: Everest Trail Lasterketa


Abenduaren 17an, Yosu Gomezek Everest Trail lasterketan izandako esperientzia kontatuko digu, eta solasalditxoa egingo dugu horri buruz. Topaketa birtuala izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Parte-hartzeko bidali whatsapa 671 070 044 zenbakira zure izen-abizenak eta e-postarekin, eta bideo-deiaren gonbidapena bidaliko dizugu.
 
Anima zaitez eta gurekin bat egin!

 

2020/12/03

Gurasolagun pasaportea: Amalurra ipuin kontalariaren kronika






Pasa den ostiralean, azaroak 27, Gurasolagun pasaporteari ekiteko plan ederra prestatu genuen Zallan: ipuin-kontaketa. Bertan, gurasoek eta haurrek arratsalde dibertigarria igaro zuten elkarrekin ipuin ederrez gozatuz. Amalurrek gorputza eta burua astintzera gonbidatu gintuen, hainbat kanta eta txotxongiloen bidez. Guk geuk sortutako istorioak imajinatu genituen, sagutxo bihurri batekin hortzen bila ibili ginen, eta Ttartalo barazkijale bihurtu zitzaigun! Hori guztia euskaraz, familian eta giro atseginean.



MILA ESKER AMALURRARI

ETA BERTARA HURBILDU ZINETEN FAMILIA GUZTIEI!

2020/11/17

Gurasolagun pasaportea eraberritua dator!


    Orain arte Enkarterriko Berbalagunok gure eskualdeko familia euskaldunei euskaraz aritzeko aukerak eskaini dizkizuegu Gurasolagun programaren bidez.
    Horretarako, Gurasolagun Pasaportea sortu zen: Enkarterriko familiek, haurrek zein gurasoek, elkar ezagutzeko eta euskaraz hitz egiteko. Urtero, eskualdeko herri guztietatik igarotzen ginen pasaportearekin; eta gurekin batera herri guztietara bidaiatzen zuen familiak sari bikaina irabazten zuen. Aurten, aldiz, egoerak ez digu utziko denok batera Enkarterriko lurraldetatik bidaiatzen; baina gure mingainak ez ditu mututuko. Hortaz, Gurasolagun Pasaportea zuen herrira joango da, eta han udalerriko beste familiekin elkartu eta euskaraz bizitzeko aukera izango duzue.

    Hasteko, apunta itzazu, familia, azaroko eta abenduko datak:    

     Azaroaren 27an, 17:30ean, Zallako Kultur-Etxean Amalurra ipuin-kontalariaren bisita izango dugu.

  - Abenduaren 11an, 17:30ean, Karrantzako Kultur-Etxean Gabonetako apaingarriak egingo ditugu tailer dibertigarri batean.

   Gogoratu, halaber, horietan parte hartzeko euskara maila minimoa behar dela, komunikazioa beti euskara hutsez izango delako; eta ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon, edo bere bizikidea ez den beste guraso batekin.         

    Adi! Ekintzetan segurtasun-neurriak hartuko dira: derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea, distantzia mantentzea eta antolatzaileen arauak betetzea. Lekua mugatua izango da, eta familiak bizikideak izan beharko dira. Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

  


2020/11/12

Udazkeneko argazki lehiaketa


Udalerritik atera ezinik egongo gara, baina horrek ez du esan nahi ezin dugunik ezer egin. Etxetik atera, eta gure inguru zoragarriaz gozatzeko aukera dugun bitartean, zuentzako proposamena daukagu: udazkeneko argazki lehiaketa. 

Parte hartzeko, aukeratu zure udalerriko txokorik kuttunena udazkenean, garai honetan bereziki eder dagoen bazterra, oroitzapen politak ekartzen dizkizun txokoa, ederki sentiarazten zaituen paisaia; eta egiozu argazki bat. Ondoren, zergatik aukeratu duzun azaltzen duen testu laburra idatzi, eta guri bidali enkarterri@aek.eus helbidera. Mezuan, zure izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat zehaztu, mesedez. Enkarterriko produktuen saski bat irabazteko aukera izango duzu. Animatu, abenduaren 20ra arteko epea duzu.

Enkarterriko udazken koloreak ikusi nahi ditugu!

2020/11/03

Enkarterriko Berbalagunon hasiera ekitaldia. Kronika.

Udazkena heldu da eta berarekin batera ENKARTERRIKO BERBALAGUNAK berriro martxan gaude, mila ekintza elkarrekin egiteko prest!

Horrenbestez, ikasturte hasiera ospatzeko ekitaldia antolatu genuen Balmasedako Klaret Antzokian, urriaren 29an, arratsaldeko 19:00etan; arratsalde atsegina lagun artean igarotzeko asmoz. 

Aspaldiko Berbalagun batzuk eta hasiberriak garen beste batzuk elkartu ginen aurtengo berritasunez jakiteko eta giro apartaz gozatzeko. 






 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ekitaldiari hasiera Ane San Miguelek eman zion, Zallako Anitz bertso-eskolako bertsolaria. Agur zoragarria eskaini zigun eta ongi-etorriak ginela sentiarazi gintuen. Ondoren, Enkarterrin Berbalagun egitasmoa zertan datzan azaldu ziguten; hau da, Enkarterrin euskara praktikatzeko eta euskaraz bizitzeko aukerak ditugula, berbatalde batean (edo gehiagotan) parte har dezakegula, ekintza zehatzetara apunta gaitezkeela, edota online eskaintzaz goza dezakegula. Hain erraza da euskaraz bizitzea!

Azkenik, Oihan Vega artista ospetsuak EUSKAÑOLITIS bakarrizketa eskaini zigun. Klaret Antzokia barrez eta algarez bete genuen. Aspaldian ez bezala disfrutatu genuen, eta ikusle batek esan bezala: "hau zen behar genuena, barrez lehertzea".

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Beraz, badakizu, lagun, Enkarterriko Berbalagunok hainbat ekintza prestatuko ditugu denok euskaraz ondo pasatzeko; eta Berbatalde batzuk hasi dira biltzen. Laster berriak ere hasiko dira, hortaz, izena eman nahi baduzu, orain daukazu aukera.
 
 

 
 
Izan zaitez Enkarterriko Berbalagun!

2020/11/02

Enkarterriko EguneanBehin lehiaketa

7. ASTEKO IRABAZLEAK


Aste honetako saridunak Iñigo S. eta Marijo izan dira. Zorionak! 🥳 Matxako gozoki-sorta bana irabazi dute. 

Honako hau 8. astea izango dugu gure lehiaketan eta Ulibarri gazta bana lortzeko aukera izango duzue. Nola? Enkarterriko Berbalagunon EguneanBehin jokoan gure taldera batuz eta lehiatuz. 


6. ASTEKO IRABAZLEAK


Enkarterriko Berbalagunon Egunean Behin taldean lehia bizia dugu, eta oraingoan Txikerretxea izan da irabazlea. Zozketa bidez, ordea, Beñat jokalariari egokitu zaio saria. Zorionak bioi!🥳 Laugar garagardo-sorta bana irabazi dute.

7. asteko saria  Matxako etxeko gozoki-sorta bana izango da; Enkarterriko asteko irabazlearentzat bat eta zozketa bidez beste bat. 

Sari bikainak eskuratu nahi badituzu, eutsi gogor eta euskaraz lehiatu!


5. ASTEKO IRABAZLEAK


Enkarterriko Berbalagunon Egunean Behin taldean Rober izan da aste honetako onena. Aldiz, zozketa bidez, Jaione lagunari tokatu zaio. 

Saratxaga okinen gozoki-sorta bana irabazi duzue. Zorionak! 

 

6. aste honetan, Euskaraldiaren aste berezia ospatzeko, Enkarterrin ekoiztutako Laugar garagardo-sorta bana izango da saria; Enkarterriko asteko irabazlearentzat bat eta zozketa bidez beste bat. Irabazlea izan nahi baduzu, gure taldera batu zaitez, eta euskaraz lehiatu! 

4. ASTEKO IRABAZLEAK


Enkarterriko Berbalagunon Egunean Behin taldean lehia bizia dugun arren, Esti izan da berriz irabazlea. Zozketa bidez, Lau jokalariari egokitu zaio saria.  

Zorionak bioi! 🥳  Lactebal esneki-sorta bana irabazi duzue. 

Aste honetako saria  Saratxaga okinen gozoki-sorta bana izango da; Enkarterriko asteko irabazlearentzat bat eta zozketa bidez beste bat. Estiri erregina-koroa kendu nahi badiozu, eutsi gogor eta euskaraz lehiatu!

3. ASTEKO IRABAZLEAK


Enkarterriko Berbalagunon Egunean Behin taldean aste honetako onena Esti izan da . Aldiz, zozketa bidez, Ainhoa.o lagunari egokitu zaio saria.
Mundialak zarete! Zorionak! 🥳  Amalur Gazta  bana irabazi duzue.


 
Hurrengo asteko saria Enkarterrin ekoiztutako Lactebal esneki-sorta bana izango da; Enkarterriko asteko irabazlearentzat eta zozketa bidez beste bat. Irabazlea izan nahi baduzu, gure taldera batu zaitez, eta euskaraz lehiatu!
https://labur.eus/47tSu



 

 

 

 

 

2. ASTEKO IRABAZLEAK

Enkarterriko Berbalagunon Egunean Behin taldean Roberto izan da aste honetako enkarterritar onena. Zozketa bidezko irabazlea, aldiz, Carles izan da.


 

 Zorionak! 🥳  Herriko Eztia ezti-pote bana irabazi duzue.


Aste honetako saria Karrantzako Amalur Gazta bana izango da; Enkarterriko asteko irabazlearentzat eta zozketa bidez beste bat. Irabazlea izan nahi baduzu, gure taldera batu zaitez, eta euskaraz lehiatu!







1. ASTEKO IRABAZLEAK

Enkarterriko Berbalagunon Egunean Behin taldean lehenengo asteko irabazlea Jabibanko izan da. Zozketa bidezko irabazlea, berriz, Amayita izan da.
 

Zorionak bioi! 🥳  Kaitxo txokolate eta kafe sorta bana irabazi duzue.



 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Besteok jokatzen jarraitu beharko dugu saria eskuratzeko. Aste honetako saria Herriko Eztia pote bana izango da; asteko irabazlearentzat eta zozketa bidez beste bat. Udazkeneko egun nahasiak gozatzeko!


Urriaren 19tik aurrera Enkarterriko Berbalagunon artean Egunean Behin jokoan lehia izango dugu. Astero sailkapenean irabazle bat izango dugu, eta saria izango du. Aurreko edizioan partaidea ez bazinen izan, deskargatu aplikazioa Playstoretik, batu Enkarterriko taldera eta has zaitez lehiatzen!


Klik egin hurrengo loturan taldera batzeko:
https://labur.eus/47tSu

2020/09/28

 

Kaixo, Berbalagunak!

2020-2021 ikasturtearekin batera abian da berriro Enkarterriko Berbalagun egitasmoa. Horren bidez, ikasitakoa praktikan jartzeaz gain, euskaraz bizitzeko eta gozatzeko aukera paregabea izango duzu. Halaber, gurasoa bazara, familian ere euskaraz aritu ahalko zara ikasturtean zehar antolatuko ditugun Gurasolagunen pasaportearen ekintzetan parte hartuz. Eta gainera, hau guztia, dohainik!

Beraz, euskaraz praktikatu nahi baduzu eta lagun berriak egin nahi badituzu, eman izena eta izan zaitez berbalagun!

Informazioa eta izena ematea: enkarterri@aek.eus / 671 070 044 (Whatsapp).
 
Etor zaitez eta praktikatu gurekin!



2020/07/03

Berbalagun, Enkarterrin arnasa hartzeko leihoa

Euskararen periferian lan eta bizi garen euskaldun guztiontzako arnasgunea den Berbalagun egitasmotik, mila esker aurten gure ekintzetan eta berbataldeetan parte hartzeagatik. Hurrengo ikasturtean berriz hartuko dugu arnas elkarrekin.

UDA ONA IZAN!

2020/07/02

Enkarterrin Egunean Behin lehian aritzeak saria du!

       Aste honetan, hamaika astez  Enkarterriko "Egunean Behin" lehiaketan erakutsitako irmotasunagatik, irabazleak eta partaideak  saritu nahi izan ditugu. Horretarako, hainbat sari sorta prestatu ditugu eta irabazleen zein zozketa bidez suertatutako partaideen artean banatu ditugu. Banatutako sarien artean denetarik zegoen: liburuak, Aizu! aldizkarirako urtebeteko harpidetza, mahai-jolasak, karta-jolasak, Berbalaguneko loteak, etab.









ZORIONAK SARIDUNEI ETA

MILA ESKER PARTAIDE GUZTIOI!