2010/09/21

Berriro elkarrekin!

Aupa lagunak!
Uda amaitzen da, bai... baina udazkena badator eta udazkenarekin batera: BERBALAGUNAK mila ekintza elkarrekin egiteko prest!
Iaz gurekin egon zinen? Ederto! aurten ere gurekin jarraitzea espero dugu. Hori dela eta laster jarriko gara zurekin harremanetan taldeak antolatzeko.
Berria zara?, oraindik ez duzu izena eman?. Orain badaukazu izena emateko aukera, ziur gaude zuretzat talde egokiren bat egongo dela!.

Ez duzu BERBALAGUN egitasmoa ezagutzen?. Azalduko dizugu:
Zer da BERBALAGUN?
Astean behin lagunekin elkartu eta gustuko ekintzak eginez euskeraz berba egitea, horixe da gure helburua.
Lagun taldeak astean behin elkartzen dira, zaletasun, adin eta denbora librearen arabera eta talde bakoitzak erabakitzen du zer egin, noiz eta non.

Norentzat da?
Bere euskera hobetu gura duenarentzat. Edozeinek parte hartu ahal du, euskara ikasle izan edo ez, hitz egiteko gogoa baino ez da behar. Eta den-dena DOAN!
Euskaldunontzat ere bada, trebatu gura duenarekin astean behin batuz laguntza ederra ematen delako.

Non eman dezakezu izena?
Gure helbide elektronikoan: enkarterri@aek.org
Enkarterriko AEK Euskaltegian: 946 800 000-607 594 120
Enkarterriko Udal Euskaltegian: 946 670 902
Balmasedako Euskara Zerbitzuan: 946 800 000
Gordexolako Euskara Zerbitzuan: 946 798 002
Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan: 946 671 851

Anima zaitez eta atera arbela kalera! Izan berbalagun!