2019/04/12

Gurasolagunentzat diskofesta!

Gurasolagun egitasmoko azken ekintza iristear dugu: Diskofesta!



Musikaz, jolasez eta dibertsioz beteriko diskofesta egingo dugu Sodupeko plazan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.  Karpa egongo da euria egin arren, primeran pasatzeko. 

Anima zaitez eta gurekin etorri! 


2019/04/05

Buztin polimerikoa tailerraren kronika.











       Lehengo egunean, martxoaren 29an, familientzako Buztin polimerikoa tailerra egin genuen Karrantzan. Bertan, oso ondo pasatzeaz gain, familian euskaraz  aritzeko tarte polita igaro genuen gurasolagun pasaportearen ekimenaren azkenaurreko ekitaldian. Buztin polimerikoaz egindako bolak, txurruak, konoak, etab. erabiliz, oso krokodilo ederrak egin genituen Urkok eta Aitziberrek lagundurik. Hurrengoa, Diskofesta Sodupen!!!

MILA ESKER URKORI, AITZIBERRI ETA 

HARA HURBILDU ZINETEN GUZTIOI!

2019/03/22

Buztin polimerikoa tailerra

Kaixo, lagunak!
Hona hemen Gurasolagunek aurten aurkeztuko dizuen azken-aurreko ekintza paregabea. Ez galdu, plazak mugatuak dira!


2019/02/27

Beldur-haize tailerra.Kronika

Kaixo, lagunak:
Otsailak 22, Balmasedan, Beldur-haize tailerra egin genuen. Betiko moduan bikain pasatu genuen, familian euskaraz gozatzeko aukera paregabea izan genuen eta, gainera, beldur-haize ikusgarriak ekoiztu genituen!
Mila esker guztioi etortzeagatik! Hurrengora arte!