2017/12/20

"Kosmetika jangarria" tailerraren kronika














       Atzo 17 lagunok oso tarte atsegina igaro genuen Zallan burututako "kosmetika jangarria" tailerrean. Bertan, egunero etxean sortutako jaki soberakinekin azala zein ilerako hainbat tratamendu egiten ikasi genuen; limoi desodorantea, kañamo esfoliantea, arbendola olioa, platano eta aguakate maskarilla, etab. Honetaz gain, tailer hau kokatutako slow mugimendua ezagutzeko aukera bikaina izan genuen. 

ESKERRIK ASKO DAWARI
ETA HARA HURBILDU ZINETEN GUZTIOI!

2017/12/13

Mikel Uraken eta Abereh zuzenean Balmasedan!


       Zapatu honetan, abenduak 16, Mikel Uraken eta Abereh musikariak zuzenean arituko dira Balmasedako Azoka Kulturalaren egitarau barruan antolaturiko kontzertu akustikoan. Bide batez, emanaldia aprobetxatuko dute euren diskoak aurkezteko. Klaret antzokian, arratsaldeko 20:00etan. 
 
HURBILDU ETA GOZATU MUSIKAZ!

2017/12/12

Balmasedako Azoka Kulturala hasteko prest!


       Gaur, abian jarriko da  Balmasedako II. Azoka Kulturala; eta hasiera ezin hobea emateko Kirmen Uribe idazlea izango dugu gure artean bere azken liburuari buruz, Elkarrekin esnatzeko ordua, hitz egiteko. Kultur etxean, 19:00etan.

ANIMATU ETA HURBILDU EUSKAL LITERATURARI!!! 

2017/11/29

Kosmetika jangarria tailerra Zallan


       Abenduaren 12an, asteartea, barneko zein kanpoko garbitasunean eta edertasunean eragiteko hainbat tratamendu prestatzen ikasiko dugu Zallan burutuko den kosmetika jangarria tailerrean. Belar eta basa-lore jangarriak zein etxeko elementuak erabiliz kanpotik barrurantz eragiten diguten kosmetikoak prestatuko ditugu: erremolatxazko ezpain-margoa, aurpegirako maskara jangarria, ilea indartzeko elixirra, etab. Elikadura, natura-osasuna, osasunaren autokudeaketa, kosmetikarako natura zein etxeko baliabideak, etab. izango dira tailerrean jorratuko diren beste gai batzuk. Gazte Zentroan (frontoi azpian), arratsaldeko 17:00etan.


Izena emateko: enkarterri@aek.eus - 671 070 044 (Whatsapp)
 

ANIMATU ETA EKIN SORGINKERIARI EUSKARAZ!!! 

2017/11/28

Enkarterriko euskaldunon topaketaren kronika.






















        Igandean, Enkarterriko euskaldunok egun zoragarria igaro genuen Karrantzan egin genuen euskaldunon topaketan. Goizetik hasita adin eta gustu guztietarako egitarauaz disfrutatzeko aukera paregabea izan genuen: familientzako tailerrak, Dolomitas museoari bisita gidatua, kalejira musikatua, bertso-bazkaria, karaokea, etab. Eskerrik asko domekan Karrantzara hurbildu zineten guztioi eta bereziki Educarte enpresakoei, Dolomitas museoko Marta gidari, Goizeder, Iñigo, Sendoa, Gaizka eta Manu "Klapertarrak" taldeko musikariei, eta Ander eta Arkaitz bertsolariei.

AUPA ZUEK ETA GORA ENKARTERRI EUSKALDUNA!

2017/11/23

Liburu aurkezpena.


       Hil honen 27an, astelehena, Elena Fernandez euskal idazleak "Gerezi mingotsak" liburua aurkeztuko du Gordexolako liburutegian arratsaldeko 19:00etan.

HURBILDU ETA EKIN EUSKARAZ IRAKURTZEARI!

 

2017/11/15

Euskaldunon topaketa ate joka dago!




       Azaroaren 26an, igandea, Enkarterriko berbalagunok eta euskaldunok hitzordua izango dugu urtero berbalagun egitasmotik antolatzen dugun Euskaldunon topaketarekin. Aurten Karrantzako Ambasaguas auzora hurbilduko gara, autobusa doan, euskaraz ederki pasatzera. Horretarako, adin eta gustu guztietarako egun osoko egitarau zoragarria prestatu dugu:

     11:00 – Familientzako tailerrak (Ambasaguaseko plazan)

     11:00 – 3X3 saskibaloi txapelketa (Ikusi aparteko kartela)

     11:30 - Bisita gidatua Dolomitas museora.

     12:30 – kalejira musikatua.

     15:00 – Bertso-Bazkaria. Erpeak tabernan. (Ikusi aparteko kartela)
                  Arkaitz Estiballes eta Ander Ucelay
                  Indabak + Postre + Edaria, kafea eta ogia.
                  Prezioa: 15 € Txartelak salgai: Kultur etxean eta Erpeak tabernan
                  (Karrantza), enkarterri@aek.eus edo 671 070 044                             (Whatsapp).
                  Izena emateko epea: azaroaren 24ra arte.

     18:00 – Euskaraoke (Akelarre tabernan)

     AUTOBUSA DOAN!


HARTU ZURE TIKETA LEHENBAILEHEN,
OSO ONDO PASATUKO DUGU ETA!



      

2017/11/06

Berbataldeen ordutegiak

Hauek dira une honetan Enkarterrin dauden berbataldeak, horietan edo beste ordutegi batean parte hartzeko jarri gurekin harremanetan: enkarterri@aek.eus - 671 070 044 (Whatsapp)

BALMASEDA
Asteartea
19:00 SAN ROKE hotela
Ostirala
11:00 SKAMATA taberna

GALDAMES
Astelehena
19:30 BATZOKIA 

SODUPE
Ostirala
10:30 NAVARRO taberna

LA QUADRA
Ostirala
19:00 ESKOLA ZAHARRAK

ZALLA
Asteartea
19:00 DARBUKA taberna  

ARANGUREN
Ostirala
10:30 GUVE taberna

GORDEXOLA
Ostirala
20:00 IRATXO taberna 

KARRANTZA
Ostirala

18:30 Kultur-etxean


2017/10/25

Kintsukoroi. Maria Rivero & Tribu banda.


       Ostiral honetan, urriak 27, arratsaldeko 20:30ean Maria Rivero musikari balmasedarrak eta Tribu bandak "Kintsukoroi" proiektua aurkeztuko dute Balmasedako Klaret antzokian. Emanaldi berezia izango da Balmasedako musikariarentzat, bere jaioterrian joko du eta, lagunek inguraturik. Beraz, ezin duzu aukera galdu eta txartelak eskuragai dituzu jada Telekan edota Klaret antzokian. 

Tiketak salgai hemen
Prezioa: 5 €

2017/10/20

Ku-ku! tailerra Balmasedan


       Hil honen 31n eta azaroaren 7an, bi saiotan antolaturik, Ku-ku! tailerra egingo dugu Balmasedan. Tailer hau 0-3 urteko haurrak dituzten guraso edo familiako kideei zuzenduta dago, beraien seme-alaba txikitxoenekin euskaraz komunikatzen hasteko. Bertan, haur-hizkera, haur-jolasak, abestiak, etab. erabiliko dira baliabide gisa. Gainera, haurtzaindegia eskainiko da gurasoak euren saioan lasai egon daitezen. Arratsaldeko 17:30ean, Emakumearen Etxean.

Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (Whatsapp)
                          Azken eguna: Urriak 27

ANIMATU ETA EMAN IZENA AHALIK ETA LASTERREN,

PLAZAK MUGATUAK DIRA ETA!


2017/10/09

Go!azen telesailaren aurrestreinaldia Balmasedan.




        Asteburu honetan, urriak 14 eta 15, Go!azen telesailaren 1. atalaren aurrestreinaldiaz gozatzeko parada izango dugu Balmasedako Klaret antzokian, eta gainera, doan!. Larunbatean arratsaldeko 19:00etan eta domekan arratsaldeko 17:00etan.

ANIMATU ETA HURBIL ZAITEZ!

2017/10/03

Bertsolari Txapelketa Nagusia Zallan. Bi sarrera zozketan.


       Larunbat honetan, urriak 7, arratsaldeko 17:00etan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren kanporaketa jokatuko da Zallako Mimetiz pilotalekuan. Final-laurden honetan, Eneko Abasolo “Abarkas”, Jone Uria, Miren Amuriza, Odei Barroso, Oihane Perea eta Onintza Enbeita bertsolariak arituko dira. Sarrerak Darbuka tabernan egongo dira salgai eta  12€-ko prezioa izango dute, bazkideentzako 10€ eta gazteentzako 6€.

       Berbalagun egitasmotik ere parte hartu nahi dugu bertso-jai honetan eta bertan egongo gara egitasmoa eskualdeko berbalagunei aurkezten eta honi buruzko informazioa ematen. Honetaz gain, gaurtik aurrera bertso-saiorako bi txartel jarriko ditugu zozketan, hainbat galdera erraz ondo erantzuten dituzuenen artean. Parte hartu eta ekin euskarari!

Zozketan parte hartzeko klikatu hemen