2008/03/14

Sagardotegia


Zapatuan, apirilak 5, Astigarragako Rezola sagardotegirakotxangoa izango dugu 18 eta 30 urte bitartekoentzat. Irteera 18.00etan izango da, afaldu aurretik poteoa egongo da eta gero Hernanitik parranda botatzeko aukera gaueko 3rak arte gutxi gorabehera.
Prezioa: 25 €

Izena eman: Zure herriko gazte informazio zerbitzuan martxoaren 28ra arte

Antolatzailea: Enkarterriko Gazte Informazio Zerbitzuak

Anje Duhalde


Barikuan, apirilak 4, Anje Duhalde euskal kantaria izango dugu Sopuertan. Hortaz lapurtar honen kantak entzutera etor nahi duzuen guztiok Sopuertako Aterpe tabernara joan besterik ez duzue, arratsaldeko 20:00etan.

Sarrera: Doan

Gurasoentzako ikastaroa

Guraso euskaldunek zuen seme-alabekin euskaraz jolasteko aukera aparta izango duzue. Martxoaren 25,26,27 eta 28an, arratsaldeko 18:30etik 20:30era umeentzako abestiak eta jolasak ezagutzeko ikastaroa egongo da.

Izena emateko Zallako Gazte Zentrotik pasatu edo e-posta bat bidali: infogazte@zalla.org
Antolatzailea: Zallako Euskara Zerbitzua

2008/03/07

Txalaparta ikastaroa


Esan egia zenbat aldiz pentsatu duzu txalaparta jotzen ikasi nahi zenuela eta ausartu ez? Ez pentsatu gehiego eta izena eman Txalaparta oinarrizko ikastaroan.
Noiz: Martxoak 8 eta martxoak 15, 11:00etatik 13:30era
Prezioa: 3 €

Izena eman:
946671851(Ainhoa)

Antolatzailea: Mankomunitateko euskara zerbitzua

Sagardotegira!!

Eztarria lehortuta? edalontzia hutsik? ezinegona gorputzean? lasai normala da Txotx denboraldia hasi da eta gorputzak Astigarragara txango bat behar du.
Ez zigortu gehiago zeure burua eta etorri gaur bertan sagardotegira Udal Euskaltegiarekin