2013/09/18

Begirale ikastaroaren edizio berria...



Urtero bezala, begirale titulo ofiziala lortzeko ikastaroaren berri eman nahi dizugu. Enkarterriko Euskara Zerbitzuak antolatutako ikastaroa da eta saioak asteburuetan izango dira. Informazio zabaltzeko deitu 94 667 18 51 telefonora edo idatzi euskera@enkarterri.org helbidera. Izena emateko epea hilaren 21ean bukatzen da, beraz, ez ezazu birritan pentsatu eta apunta zaitez !!!

Euskararen erabileraren inguruan hausnartzeko...

 
 

"Zergatik ez?" izeneko tailer praktikoa izango da Balmasedan urrian. Gure eskualdean beste batzuetan ere antolatu izan da eta oso harrera ona izaten duen tailerra da. Euskaldunok euskararen erabilera sozialaz hausnartzeko diseinatutako tailerra da, galdera eta hausnarketarako ildoak izango dira aztergai. Parte hartzera animatzen duen saioa da, beraz, anima zaitez eta izena eman iraila bukatu baino lehen !!! Deitu Balmasedako Udaleko Euskara Zerbitzura 94 680 00 00 edo idatzi e-posta: euskera@balmaseda.net. Ez zara damutuko !!!

2013/09/17

Agur uda, Kaixo berbalagun !








Ikasturtea hasi eta betiko galderak: zer egingo dut aurten? Gimnasioan izena eman? Ingelera ikasi atzerrira bidaiatzeko? Udan hartutako kiloak galduko ditut gabonetako ospakizunak heldu baino lehenago? Baina gero eta gehiago gara urtero urtero gai berberarekin tematzen garenok: euskaraz gure kale eta tabernetan naturaltasunez egitearena, alegia. Badakizu, ikusi gaituzu, Enkarterriko herri desberdinetan biltzen gara, taberna zein kalean egoten garen taldetxoak gara. Bakoitza bere euskara mailarekin ulertzera ematen da, eta horrela, pixkanaka-pixkanaka, gero eta gehiago gara euskaraz bizitzera ausartzen garenok. Gure galdera, zuri zuzenduta dago: animatuko zara gurekin euskaraz egitera?

Izena emateko bideak:
Facebook: Enkarterriko Berbalagun
Sakelekoa: 671 07 00 44