2007/02/21

Argazkigintza digitala


otsailaren 27tik martxoaren 13ra (Astearteetan)


Argazki kamera berria duzu eta ez dakizu erabiltzen? Argazkietan begiak gorri atera zaizkizu? Etorri argazkigintza digitala ikastarora eta ikusi zure kamerak eskaintzen dizkizun baliabideak. (3 egun)
Maristas ikastetxean (Zalla) 19:15- 21:15. Plaza mugatuak!!
Prezioa: Doanik
Izena emateko: Mankomunitateko euskara Zerbitzuan 94 6671851 (Lorea/Miren)

2007/02/20

Emetik bertso kabareta



Otsailak 24, zapatua


Lasaitasuna nahiago? Hona hemen beste proposamen bat.
Bertsoak, musika, antzerkia… denetarik izango dugu gure Bertso kabareten, giro beroa eta pikantea, Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita eta Oihane Perea Bertsolariekin.
Balmasedako Emakumearen etxean, 22:00etan.
Sarrera Doan

Sagardotegira goaz!!


otsailak 24, zapatua



Zer egingo duzu asteburu honetan? Ez duzu oraindik pentsatu? Zatoz gurekin sagardotegira!!!

Afaria Astigarragako Rezola sagardotegian izango da. Afaldu eta gero Hernanira joango gara goizeko 5ak arte.

Lekua: Zallako autobus geltokian
Ordua: 17:00etan

Autobusa + menua = 15€ (Bonoak salgai Zuretxen)
Txotx Euskara taldeak antolatuta

SMS bero-beroen saridunak

AEK-ko goizeko 3. urratsa

Hona hemen SMS bero-beroen II. Lehiaketan irabazitako mezuak, hurrengo urtean guk igaro genuen San Balendin egun gozoa pasatu nahi baduzu, hasi notak hartzen, praktikatzea ezinbestekoa baita gai honetan aditu eta aritua izateko!!

IRABAZLEA: AEK-ko goizeko 3. urratseko ikasleak

Au pgotx! 3. blaunldiko mutil, Dlby Surroundko ahtsa, infrgorriak bgietn ta bibrgailua… badakzu non!

1.AKZESITA: Balmasedako lotsati bat

Hanken artean daukazun kaiolan pozik kantatuko luke nire txoritxok


2.AKZESITA : Balmasedako beste lotsati bat

Musika eta tabakoa lotuak daude, bai etxean, bai tabernetan edo kontzertuetan. Osasunerako txarra da… Hala ere zurekin desberdina da: hain ondo erretzen didazu txistua!

2007/02/15

Balmaseda


otsailak 16, barikua

17:00etan

Tailerrak eta Buruhandiak
18:00etan BalmaPoli
21:00etan Trikipoteoa
22:00etan Kontzertuak:Lurpe eta The Sinclairs
22:00etan
tabernetako mozorroen lehiaketa

otsailak 17, zapatua
Haurrentzako parkea San Juan plazan (goizez eta arratsaldez)
18:45ean inauterien hasierako txapligua
19:00etan
inauterietako mozorroen XIV lehiaketa.
20:00etan berbena”Casting” taldearen eskutik

otsailak 18, domeka
12:30ean
Euskal Herriko inauteriak (Eguzki dantza taldea)
18:30ean korrikaren aurkezpena, San Severino plazan
Kontzertua: Apurka taldea
Kulturbira antzerkia

otsailak 19, astelehena
21:30ean
Herriko umoristen XIV. erakustaldia.“Maritxu Zorrilla Memoriala”, klaret antzokian.

otsailak 20, martitzena
10:00ean Hiriko dendari eta tabernarien mozorroak.
11:00ean Inauteriko haur-kalejira
12:15ean Bermouth dantzaldia, alde zaharrean
16:30ean Ogi-tosta lehiaketaren XI. edizioa
18:00etan Berbena “sorgiñe” orkestraren eskutik.
19:00ean Inauterietako kalejira.
19:45ean Berbenaren jarraipena.21:15ean Sari banaketa

Gordexola


Otsailak 16, barikua
17:00-19:00
haur-dantzaldia Abrakadabra taldearekin (E. Eskartzaga Ikastetxean)

Otsailak 20, martitzena
Inauterietako asteartean, Karnestolendak berriz ere gure artean izango ditugu, abestiak dioen bezala “los niños que van a la escuela” antzinako ohitura jarraituz, Gordexolako kale eta auzoetatik zehar abestuko dute.

Sodupe


Otsailak 16, barikua

16:00-20:00 Makillaje tailerra Kiroldegian
16:30ean: Inauteriaren hasiera HAKKER taldearekin.
17:30ean: PATXIN ETA POTXIN taldearen saioa
19:00etan: Maskaraden desfilea zortziko taldeak animatua.
20:00etan: MOZORRO TXAPELKETA eta gau-jaia HAKKER taldearekinOtsailak 18, domeka

Otsailak 18, domeka
12: 00etan Herriko plazatik irtengo gara Karnestolendak abestera
14:00etan Bertso-bazkaria Frontoian (Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes)
17:00etan Lantzeko inauterien antzezpena herriko plazan

Zalla



Otsailak 16, barikua
20:00etan kalejira handia
20:45ean Jaiak hasteko Pregoia
21:00etan Gaujaia “Iman Berria” OrkestarekinOtsailak 17, zapatua

Otsailak 17, zapatua
12:00etan Gaztelu puzgarriak
15:00etan Konpartsen bazkaria
16:30ean “Xema magoa” polikiroldegian
17:30ean Betizu (Frontoian)

Otsailak 18, domeka
11:00etan Txistularien kalejira
13:15ean Euskal dantzen erakusketa (Ibai-Lorak taldea)
17:30ean Umeentzako ikuskizuna “Zirko Iluna” Euskadi plazan
19:30ean Mozorro desfilea
20:00etan Amuarrainaren erreketa

2007/02/02

Korrika kulturbira

KORRIKA 15


HELDU hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari. Martxoaren 22tik apirilaren 1era, Karrantzatik-Iruñera. Karrantzatik, bai, ondo entzun duzu, aurten Korrikak Enkarterri dauka abiapuntu, beraz entrenatzen hasi beharko dugu. Prest? Berotzeko, ariketa batzuk proposatzen dizkizugu:

Korrika kulturbira, otsailaren 10ean, Karrantzan

-10:30ean, Herri kirol erakusketa(Ibon Sarasolarekin)
-11:00etan, Gaztelu puzgarriak eta kale animazioa
-12:00etan txosnaren irekiera bertsolari eta trikitilariekin. Sagardoa, gazta eta intxaurrak doanik guztientzat!!
-12:40ean, Euskal dantzen erakusketa (Karrantzako dantza taldea)
-13:10ean Kontzertua Apurka taldearekin.
-13:40ean, kulturbira antzerkia