2007/03/30

eutsi! filma



Asteburu honetan Zalla Zine Antzokian, eutsi! filma ikusteko parada izango dugu. Anjel Alkain eta Asier Hormaza bi txirrindularitza zaleak dira. Haien lantokian arazo larriak dituzte, bi urte baitaramatzate greban. Egun batean, Frantziako Tourreko etapa bat ikusten ari direla, neska gazte bat (Oihana Maritorena) ezagutuko dute, handik aurrera gauzak erabat aldatuko dira.

Apirilak 1, igandea 17:00etan eta 19:30ean
Apirilak 2, astelehena 20:00etan

2007/03/28

Iruñera joateko autobusa

Hona hemen Korrika 15.eko lehenengo kilometroa, Karrantzan egon bazineten ikusteko aukera izan zenuten, baina azken kilometroa galduko duzue??
Ezta pentsatu ere, etorri gurekin igande honetan Iruñera azken kilometroan korrika egitera.

Irteera:9:30etan, Balmasedako zuhaitz loditik
(Herriz herri geldituko da)

Itzulera: 19:00etan Iruñetik.

Txartelak: 5 €
(Salgai Zallako AEKn, Zuretxe, Navarro eta Balmasedako Herriko tabernan)

Antolatzailea: Txotx Euskara Taldea

korrika 15, argazkiak

This album is powered by BubbleShare - Add to my blog

2007/03/26

film laburren emanaldia

Balmaseda, martxoak 30, barikua





Ostiral honetan hurbildu zaitez 20:00etan, Balmasedako Kultur etxera, euskaraz egindako laburmetraiak ikustera.
Sarrera: Doan

Antolatzailea: Berbetan Euskara Taldea

2007/03/21

Apurka eta Karidadeko Benta

Balmaseda, martxoak 23, barikua
Apurka eta Karidadeko Benta Klaret Antzokian 20:00etan. Abestiak ez dakizkizula oraindik?? Baina zeren zain zaude? Ostiral honetan Klaret Antzokian bi talde aparta izango ditugu, galtzen badituzu damutuko zara!!

Txartelak: 3 € (Salgai Klaret Antzokian)
Antolatzailea: Ibilaldia 07

korrikaren zain...

ZALLA


Bizikletaz ibilbide bat antolatu da herrian zehar, Ibarratik Zallako erdiguneraino. Han, Euskadi plazan, 18:00etan luncha eta musika egongo da.

Antolatzailea:Txotx Euskara taldea

SODUPE

Tailerrak eta ume berbena 18:00etan Frontoian
Babeslea: Gueñesko Udala

GORDEXOLA



19:30ean Gordexolako Kultur Etxean “Alaskatik Ushuaiara Bizikletaz” Diaporama. 2005-2006 urteetan bakardadean eginiko bidaia baten erreportajea da. Ibilbidea Amerikako kontinente guztia -22.000 km baino gehiago- bizikletaz zeharkatzea izan zen.
Bidaia egiteko erabilitako bizikleta eta tresnak ere egongo dira ikusgai. Sarrera: Doan
Diaporama ondoren, luncha egongo da guztiontzat.
Antolatzailea: Mankomunitateko Euskara Zerbitzua eta Hodoibaltza Euskara taldea

KORRIKA 15


Karrantza
Aurten Korrika Karrantzatik irtengo da, egun osoan zehar ekintza ugari egongo dira. Eguraldi txarra?? Ez, ostegunerako eguzkia iragarri dute, animatu!!

Umeen gunea – IKASTETXEAN
10:30 – 11:30 KORRIKA TXIKI
Korrika txikian parte hartu duten umeentzako batido banaketa
11:30 – 13:15
Herri kirolak 3-12 urteko umeentzat
14:30 Herri bazkaria
15:10-15:30
Euskal dantzak, Karrantzako Mendi-Haran dantza taldearen eskutik
15:10-15:30
Euskal dantzak, Karrantzako Mendi-Haran dantza taldearen eskutik
15:30 – 16:30 – TXAN MAGOA

Gazteen gunea UDALETXEKO APARKALEKUAN
12:00 – 16:15 Rokodromoa, tirolina, zubi tibetanoa, ginkana
14:00 – 15:15 – Bertso bazkaria ikastetxeko ikasleentzat:
XABIER ENBEITA eta GORKA OSTOLAZA bertsolariekin

Helduen gunea UDALETXEKO ENPARANTZAN
Kale animazioa
13:00- SAGARDOTEGI IBILTARIA: sagardoa musutruk.
14:30-Herri bazkaria
15:00-Txalaparta ekitaldia
15:30–17:10 -Dantza-plaza Erdizka Lauetan taldearekin
17:10–17:20-Hasierako ekitaldia: ume bertsolariak. Karrantzako ikastetxeko umeen eskutik.
17:20-17:25- Korrika hasierako plaka oroigarriaren azalpena
17:25 – 17:30 – Korrikaren aurkezpena:
1.hitza: Bizkaiko AEKko arduraduna: FERNAN LANDABURU
2.hitza: Korrika arduraduna: EDURNE BROUARD
17:30 – KORRIKA HASIERA

Futbol partida - Enkarterriko selekzioa/Athletik


Balmasedan, martxoak 21, eguaztena

Enkarterriko selekzioak lagunarteko partida jokatuko du Athletiken aurka, baina euskara eta Ibilaldiaren alde. Athletikek kirol materiala zozketatuko du ikusleen artean.
La Baluga futbol zelaian, 17:00etan
Txartelak: 10 € helduak/ 3 € haurrak (Salgai Ibilaldiko dendan, Ikastolan eta Carambola tabernan)
Baietz euskara irabazle!!

Antolatzailea: Ibilaldia 07

2007/03/08

korrika kulturala

Kontzertuak



Heldu korrikari! Korrika badator eta sasoian egoteko entrenatzen jarraitu behar dugu, hator gurekin ostiral honetan, martxoak 9, Artzentalesera Kinkinela eta Malestar General taldeak ikustera. 22:00etan Saloia Kultur Aretoan (Sta Cruz Auzoa).


Ea guztion artean kilometro bat erosten dugun!


Greban gaude antzezlana
Martxoak 3, larunbata, Lakrikun taldeko partaide diren Alaitz Olaizola, Idoia Uranga eta Gurutze Eizmendi aktoreek "Greban gaude" antzezlana eskainiko dute. 20:00etan, Oreka tabernan.

Sagardotegira!!


Aurrekoan sagardotegira joateko aukera galdu bazenuen, ez kezkatu ostiral honetan, martxoak 9, berrito joango gara, animatzen zara?
Afaria Usurbileko Saizar sagardotegian izango da. Autobusa 18:30ean irtengo da Balmasedako zuhaitz loditik eta herri guztietan geldituko da .
Prezioa: 27,5 € Izena emateko: Udal Euskaltegia (94 667 0902)

2007/03/06

Literatur Mintegia

Martxoaren 8an Literatur mintegia izango dugu, 09:45-11:45, Yolanda Arrieta idazlearekin, Mankomunitateko egoitzan (Aranguren). Letren Leihotik lemapean sorturiko material pedagogikoa egunez egun nola aprobetxa daitekeen azalduko da, erakusketa mintegi-tailer gisa, saio dinamiko eta praktikoen bidez, urte guztian zehar proiektuari jarraipena emateko xedez.

Izena eman Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan 94 667 1851 (Miren)

Sagardotegiko argazkiak

Dakizuen bezala pasaden astean Astigarragara joan ginen Sagardotegi batera afaltzera. Txotx Euskara Taldeak antolatzen zuen eta berrogei bat lagun elkartu ginen han sagardoa dastatzeko prest. Ea zer afaldu genuen? Ene! Baina zuek ez zarete inoiz sagardotegi batera joan, bakailao tortilla, noski!!


This album is powered by BubbleShare - Add to my blog

Sagardotegiko argazkiak

Tortilla, bakailoa, txuleta… Dena oso gozo egon zen, plater guztiak garbi utzi genituen. Emango didazu zatitxo hori?


Eta postrerako gazta eta intxaurrak (Hurrengorako David kontuz intxaurrekin, orain badakizu alergia ematen dizutela, ezta? Ondo tratatu zintuzten Hernaniko ospitalean?)


Ene, hau betekada!! Gutxienez 5 kilo hartu ditut gaur!!

Sagardotegiko argazkiak

Eta sagardotegi batean inoiz egon ez zaretenontzat, hona hemen ikastaro praktiko bat, edalontzia nola bete. Bai, bai, erraza ematen du tabernariak egiten duenean, baina norberak berea bete behar duenean, hor hasten dira komeriak!! Sagardoa gozoa egoteko gauza asko hartu behar dira kontuan: gorputzaren posizioa, nola heldu edalontziari, sagardoaren kolpea nolakoa izango den, zein distantziatara jarri… Zaila, iruditzen zaizuela? Lasai, ez da horrenbesterako, sagardoaz gozatzeko modu asko daude, eta guztiak onak!!

Gorputzaren posizioa: Amaiak sagardoa hartzen duen bitartean gorputzaren posizioa mantentzen du argazkietan ondo ateratzeko!! Argi dago emakumeok bi gauza aldi berean egin ahal dutela.

Uf!! Oso zaila da, gorputzaren posizioa, distantzia, edalontzia... lagundu ahal didazue??



Txotx taldekoentzat, berriz, ez dago arazorik, aspaldi ikasi zuten edalontzia betetzen, ez zuten izen hori alferrik jarri!

Sagardotegiko argazkiak


Baina esan dizuegun lez teknika desberdinak daude edalontzia betetzeko, hona hemen Vicky edalontzia prest kupela noiz irekiko zain.


Eta edalontziaren posizioa, distantzia eta hori guztia oso zaila iruditzen bazaizue, ahoa ireki eta listo!!