2011/01/31

badator, badator... berbalagun guztiok elkartzeko plana!!!

Gabonetako afariaz geroztik ez dugu berriro ekitaldi bateraturik egin, beraz, hona hemen gure proposamena !!! Otsailaren 19an Enkarterriko mugak igaroko ditugu hirira hurbiltzeko, Bilboko alde zaharrera zehazki. Ideia da goizeko 11etan euskal museora joatea eta bertan bisita gidatua egitea. Museotik irtetzean alde zaharreko tabernak bisitatzea da kontua, tabakoaren lege berriak eragina izan ote duen eta horrelakoak ikustera...

Museorako sarreraren prezioa 3 euroko da eta izena emateko epea otsailaren 9an bukatuko da. Garrantzitsua da izena ematea, bisita gidatua denez jende kopurua jakin behar da taldeka sartu behar garen jakiteko.

2011/01/28

Enkarterriko irakurle klubaren proposamena!

Hauxe da otsailean irakurtzeko Enkarterriko Irakurle Klubak proposatzen digun liburua:
Miren Agur Meaberen "Zazpi orduak".
Hartu liburua eta hasi irakurtzen!
Taldea martxoaren 8an arratsaldeko 19:30ean elkartuko da liburuaz mintzatzeko eta iritziak konpartitzeko. Non? Betiko lekuan: Zallako Arlekin tabernan.
Irakurle kluba talde irekia da. Parte hartzeko baldintza bakarra da proposatutako liburua irakurri izana.
Irakurtzea gustuko baduzu, anima zaitez eta etorri Enkarterriko irakurleen topaketara!

2011/01/21

Gordexola Harana Ipuin Lehiaketan parte hartu!

Lucio Beraza Kultur Etxeak martxan jarri du Gordexola Harana Ipuin Lehiaketako XXIII. edizioa.
Idaztea gustuko baduzu, gogoratu lanak urtarrilaren 28ra arte aurkeztu ahal izango direla Gordexola Udaletxean bertan.
Gaia: Librea izango da.
Oinarriak: Lehiaketak hiru partaidetasun eremu izango ditu: Euskal Herria, Enkarterri eta Gordexola. Gainera, 8 kategoria ditu, beraz, adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango dute.
Sariak: 3.500 eurotik gora banatuko dira saritan; haur kategorietako irabazleak, berriz, eskola materiala jasoko du.
Informazio gehiago: Gordexolako Kultur Etxean astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara. Tel: 946798061. kegordexola@gordexola.net.
Ikusi kartela!!

2011/01/13

...idaztea gustuko duzuenontzat...

Berriobeitiko Udalak Narrazio Erotikoen 2011ko Literatur Lehiaketa antolatu du. Edozeinek har dezake parte eta lanak euskaraz zein gazteleraz aurkez daitezke. Idatziek gehienez 15.000 karaktere izan ditzakete (hutsuneak barne). Saria 1.500 eurokoa da eta parte hartzeko epea martxoaren 31ean bukatzen da.

Informazioa zabaltzeko:
Tlf. 948 38 32 54