2018/12/11

Balmase. Gabonetako egitaraua. Ez galdu!



Hona hemen Balmasedan, gabonak direla eta ekoiztu duten egitaraua. Animatu eta ez galdu. Ekintza zoragarriak egongo dira!

2018/12/03

Serigrafia tailerra Gordexolan. Eman izena!

Kaixo, lagunak:
Gurasolagun pasaporteko 3. ekintza gertu daukagu. Animatu eta eman izena! Euskaraz eta familian ederto pasatzeko aukera izango dugu!

2018/11/28

Joskintza kreatiboa tailerra. Kronika

Kaixo, lagunak!
Aurreko ostiralean giro hobeezina izan genuen Urko eta Mariaren eskutik. Zorro paregabeak sortu genituen euren laguntzaz. Guraso zein ume, denok izan genuen arratsaldea giro euskaldun, sortzaile eta familiartekoan gozatzeko aukera.
Hona hemen horren lekuko diren hainbat argazki.
Eskerrik asko guztioi etortzeagatik!!! Eta ez ahaztu gurasolagun pasaporteak aurrera jarraitzen duela. Abenduaren 14an Gordexolan itxarongo zaituztegu!
Animo!



























2018/11/22

Galdameseko berbalagun taldearen esker onak!

Hona hemen Galdameseko berbataldeak larunbatean euskaldunon topaketan parte hartu zenutenontzat esker onak emateko prestatu duen bertsoa.
Eskerrik asko denoi!


2018/11/19

Euskaldunon topaketa 2018. KRONIKA

Kaixo, lagunak:
Azaroaren 17an, larunbata, 2018ko Euskaldunon topaketa zoragarria izan zen. Aurten Galdamesen ospatu dugu eguna. Eguraldiak ere lagundu du egun polita izaten. Goizean familientzako jolasak; eguerdian triki-poteoa La Quadrako musika taldearen eskutik; ondoren, bertso-bazkaria Angel Mari Peñagarikano eta Jesus Mari Irazu bertsolariekin; Tor mago handia ume zein helduren gozamenerako; Korrikako arropa berria ikusi eta erosteko aukera ere izan genuen desfile zoragarri baten ostean; eta bukatzeko, euskaraoke ezin hobea atzo eta gaurko abestiekin.
Eskerrik asko antolakuntzan parte hartu duzuen guztioi!
Hona hemen hainbat argazki egun paregabearen lekuko direnak.
Hainbat argazki gehiago dago, baina denak ipintzea gehiegi denez, besterik nahi baduzue jarri harremanetan.
Eskerrik asko berriro ere!