2019/05/29

Zallako mintzodromoa. Kronika



 
 

Aurreko ostegunean, maiatzaren 23an, Zallako pilotalekua euskararen mintzaleku bihurtu genuen. Oso giro atseginean, berbalagunok, AEK-ko zein Udal euskaltegiko ikasleak eta irakasleak eztabaidan aritu ginen bertan proposatutako 3 gaiei buruz. Ideiak trukatzen eta jende ezberdinarekin hizkuntza berberean mintzatzen igaro genuen arratsaldea. Euskaraz oso tarte polita pasatzeko aukera izan genuen. Horrelako bizipenen ostean, datorren urtean errepikatzeko prest egongo gara, ziur.

ESKERRIK ASKO ZUEN PARTE HARTZEAGATIK.
ONENAK ZARETE!!! 


 Horra hor argazkiak. On egin!











 


 










 

2019/05/28

Udako berbalagun. Izena emateko epea zabalik!


       
         Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin enkarterri@aek.eus postaren bidez, bidali whatsapp bat  671 070 044 telefono zenbakira edo bete fitxa hau.
...eta guztia DOHAINIK  

Izena emateko azken eguna: ekainaren 14a
 
ANIMATU ETA ASTINDU MINGAINA UDAN ERE!

2019/05/27

Kirola eta Natura. Ekaineko irteerak.



PRAKTIKATUko lagunek prest dituzte KIROLA ETA NATURA egitasmoko ekaineko ekintzak.
Hauexek dira:
  • Ekainaren 09an URKIOLATIK IPIZTERA IBILBIDE ZIRKULARRA (14km). Tartean, Santa Kruz apaiza-gerrileroren ezkutalekua bisitatuko dugu. Izena emateko azken eguna: ekainak 6.
  • Ekianaren 23an ITXINATIK ZEHARKALDIA. Atxular begitik sartu, Supelegor kobazuloa bisitatu eta Kargalekutik aterako gara. Izena emateko azken eguna: ekainak 20.
Interesa duen edonork izena eman dezake ESTEKA HONETAN.
Animatu zaitezte eta zatoz guren Kirola eta Naturaren bitartez praktikatzera!

2019/05/22

Zallako bertso Jaialdia.



       Zallako bertso-jaialdia ate joka daukagu berriro ere. Honetan Nerea Ibarzabal, Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue eta Miren Amuriza bertsolariak Zallako bertso-eskolako Ander Ucelayrekin batera arituko dira.

Maiatzak 31, arratsaldeko 19:30ean Zalla Zine-antzokian.

Prezioa: 3 €

Bertsoz bertso Enkarterri euskalduntzen!

2019/05/13

Zallako mintzodromoa

Kaixo, lagun!

Urtero bezala, udaberriarekin batera mintzodromoa dator. Aurten, maiatzaren 23an, ostegunean, izango da Zallako pilotalekuan, arratsaldeko 17:30etan. Bertan elkartuko gara euskaraz mintzatzeko eta elkarrekin egoteko.
Izena emateko bidali mezua enkarterri@aek.eus helbidera edo bidali whatsap mezu bat 671 07 00 44 zenbakira; epea maiatzaren 20an, astelehena, bukatuko da.


Animatu eta parte hartu. Zure zain egongo gara!


2019/05/10

Enkarterri ezagutuz: El Grazal

Kaixo, lagun!

Ez duzu inoiz pentsatu askotan kanpora begira bizi garela, gure inguruan dauden altxorrak ikusi gabe? Horrelakorik noizbait otu bazaizu, eta konponbidea eman nahi badiozu, hauxe duzu aukera. Hurrengo larunbatean, maiatzak 18, El Grazal mendira ibilbide gidatua izango dugu. Bertako leku esanguratsuen historia ezagutuko dugu eta mendiko giroaz gozatu.
Sodupeko La Conchita parketik abiatuko gara, goizeko 10:00etan.

Animatu eta zatoz gurekin Enkarterriko altxorrak aurkitzera!


2019/05/02

Diskofestako kronika

Kaixo, lagunok!

Aurreko ostiralean, apirilaren 26an, Sodupen diskofesta zoragarria izan genuen. Arratsaldeko giroa pizteko musikaz beteriko festa izan zen. Azken momentuko musika, betiko klasikoak eta gorputza astintzeko koreografia apartak. Gurasolagun pasaporteari amaiera emateko ospakizuna izan zen, eta hara hurbildu ziren familiek oso ondo pasatu zuten.

Mila esker ARIMAko mutilei eta hara hurbildu zineten guztioi!

Hurrengora arte!




PS: hona hemen sorpresatxo bat... (;