2017/02/24

Balmasedako mintzodromoa. Kronika.
















       Goiz zoragarria igaro genuen atzo, otsailak 23,  Balmasedan antolatu genuen IV. mintzodromoan. Bertan, hainbat lagun, Enkarterriko berbalagunok, eta euskaltegietako zein institutuko ikasleak besteak beste, mahai batzuen inguruan elkartu ginen euskaraz tarte atsegina eta dibertigarria pasatzeko asmoz. Egungo hiru gai jorratu egin ziren nork bere iritzia ematen eta mahaikideenak entzuten. Datorren urtean, berriro!


MILA ESKER PARTE HARTZEAGATIK,

ETA AUPA ZUEK!

2017/02/23

"Barreterapia familian" tailerra. Kronika






       Asteazken honetan, hainbat guraso eta ume berbalagun egitasmoak antolaturiko "barreterapia familian" tailerrean elkartu ziren familian euskaraz tarte dibertigarria igarotzeko asmoz. Bertan, Andonik gidaturik, hainbat jolasen bidez txikiek zein handiek barre handiak bota zituzten eta oso ondo pasatu zuten. 

ESKERRIK ASKO ANDONIRI ETA

HARA HURBILDU ZINETEN GUZTIOI!

2017/02/17

Kultur txangoa prest!


       Pasa den urtean bezala, martxoarekin batera, kultur txangoa egiteko unea ailegatu zaigu berbalagunoi. Aurten, martxoaren 18an egingo dugu eta Gipuzkoako Goierrira abiatuko gara Igartubeiti baserri museoa bisitatzera eta Zeraingo Otatza sagardotegian bazkari ederraz gozatzera. Hementxe duzue plana:

9:00 - Balmasedako bus geltokian.
9:15 - Zallako udaletxe ondoko bus geltokian.
9:30 - Gueñesko bus geltokian.
9:45 - Sodupeko bus geltokian.
11:00 - Igartubeiti baserriari bisita.
14:30 - Otatza sagardotegian.
19:00 - Buelta etxera.


Prezioa: 35 €. Umeek 10 €
Izena emateko: enkarterri@aek.eus, 671 070 044 (Whatsapp) edo AEK eta Udal euskaltegietan
Txartela eskuratzeko azken eguna martxoaren 2a izango da

BERAZ, ARIN IBILI ETA ESKURATU ZURE TXARTELA,

PLAZAK MUGATUAK DIRA ETA!

2017/02/15

Zallako irakurle kluba.


       Datorren asteartean, otsailak 21, arratsaldeko 18:30ean Zallako irakurle kluba bilduko da berriro Udal liburutegian. Honetan, Jon Mirande euskal idazlearen "Haur besoetakoa" liburua komentatuko dute. Liburua eskuragarri duzu jada liburutegian.


LIBURUA ESKURATU ETA 

EKIN EUSKARAZ IRAKURTZEARI!

2017/02/13

Masaje-barreterapia tailerraren kronika.






       Hilaren 9an, Sodupeko kultur etxean elkartu ginen masaje eta barreterapiaren bidez gure gaur egungo bizimoduak eragindako minei eta egonezinei aurre egiteko asmoz. 

       Saioaren hasieran, Ninak, tailerraren dinamizatzailea eta berbalaguna, buruan zein bizkarrean izaten ditugun ohiko arazoez galdetu zigun banan-banan eta arazo horiek ekiditeko aholku batzuk emateaz gain, masaje eta ariketa mota batzuk erakutsi zizkigun. Honek guztiak, oso giro atsegin eta barregarriarekin uztarturik, talde dinamika polit batean sartarazi gintuen eta oso ondo pasatu genuen.

ESKERRIK ASKO NINARI ETA
HARA HURBILDU ZINETEN GUZTIOI! 

2017/02/10

Balmasedako mintzodromoa dator!

       Otsailaren 23an, osteguna, euskararen erabilera sustatzeko eta euskara ikasten ari diren ikasleen artean jarrera aktiboa bultzatzeko helburuarekin,  Balmasedako mintzodromoaren IV. edizioa egingo dugu. Bertan, mahai batzuen inguruan, Enkarterriko euskaltegietako eta institutuko ikasleak, berbalagunak eta gainontzeko euskaldunak egungo gai batzuei buruz hizketan arituko dira giro atseginean. Euskara maite baduzu eta Enkarterrin euskaraz bizi nahi baduzu, ez galdu aukera! Goizeko 10:30ean, pilotalekuan.

Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (Whatsapp). 
                        Otsailaren 20ra arte.

ANIMA ZAITEZ!
                         

2017/02/08

"Barreterapia familian" tailerra Zallan.

     
       Hil honen 22an, asteazkena, etxeko txikiekin tarte dibertigarria igarotzeko eta barreak egiteko aukera paregabea izango dugu Zallan antolatu dugun Barreterapia tailerrean parte hartuz. Bertan, umeek zein helduek barrenean dugun umea ateratzeaz gain, familia barruko hizkuntza transmisioan eragingo dugu. Arratsaldeko 17:15ean, gazte zentroaren ondoko gelan.

Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (whatsapp)
                             
                             Otsailaren 17ra arte.



ANIMATU ETA EMAN IZENA AHALIK ETA LASTERREN,

PLAZAK MUGATUAK DIRA ETA!

2017/02/01

Masaje-barreterapia tailerra Sodupen.


       Datorren ostegunean, otsailak 9, masaje eta barreterapia uztartzen dituen tailerra egingo dugu Sodupen. Bertan, Ninak gure gorputza eta gure burua sasoian mantentzeko teknika batzuk erakutsiko dizkigu lagunen artean tarte alaia eta barregarria igarotzen dugun bitartean. Sodupeko kultur-etxean, arratsaldeko 19:00etan.

EZ GALDU AUKERA ETA HURBIL ZAITEZ!

Izena ematea: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (whatsapp)