2020/11/12

Udazkeneko argazki lehiaketa


Udalerritik atera ezinik egongo gara, baina horrek ez du esan nahi ezin dugunik ezer egin. Etxetik atera, eta gure inguru zoragarriaz gozatzeko aukera dugun bitartean, zuentzako proposamena daukagu: udazkeneko argazki lehiaketa. 

Parte hartzeko, aukeratu zure udalerriko txokorik kuttunena udazkenean, garai honetan bereziki eder dagoen bazterra, oroitzapen politak ekartzen dizkizun txokoa, ederki sentiarazten zaituen paisaia; eta egiozu argazki bat. Ondoren, zergatik aukeratu duzun azaltzen duen testu laburra idatzi, eta guri bidali enkarterri@aek.eus helbidera. Mezuan, zure izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat zehaztu, mesedez. Enkarterriko produktuen saski bat irabazteko aukera izango duzu. Animatu, abenduaren 20ra arteko epea duzu.

Enkarterriko udazken koloreak ikusi nahi ditugu!

No comments: