2020/06/04

Bolunburuko kastrora bisita gidatua.



        Hiru hilabete etxean konfinaturik egon ostean, berbalagunok kalera aterako gara berriro!

        Izan ere, ekainak 13, larunbata, goizeko 10:00etan, Bolunburuko aparkalekutik kastrora abiatuko gara. Ibilbidean zehar eta kastroan bertan Jorgek (Alboan zerbitzu turistikoak) hainbat azalpen emango dizkigu bazter honen historiaz eta kondairaz. Familian ere egiteko ibilbide aproposa da, txikitxoek bideaz disfrutatu eta primeran pasatuko dute eta.

        Esan beharrik ez dago, bizi dugun egoera dela eta, segurtasun neurri guztiak hartu beharko ditugula, baita partaiden kopuruarenak ere (20 lagun). Beraz, Enkarterriko historiaren zati txiki bat ezagutu nahi baduzu, EZ UTZI BESTE MOMENTU BATERAKO ETA EMAN IZENA AHALIK ETA LASTERREN!

Izen ematea: enkarterri@aek.eus - 671 070 044 (Whatsapp)

No comments: