2020/05/29

Gurasolagun pasaportea etxean

3. Diskofesta etxean!

 


Txitatoki Urdaibai taldeko lagunen eskutik Diskofesta mundiala egingo dugu etxean. Euskal kantu onenekin gerria astinduko dugu eta familian giro ederrean gozatuko dugu. Animatu familia gurekin dantzatzera!



2. Itzalen kolorea bideotailerra



Kilimar taldeko lagunek istorioak kontatzeko modu dibertigarria erakutsi digute: itzalekin jolastea. Gogokoen dugun kontakizuna edo guk geuk sortutako ipuina irudien bidez kontatu ahal izango dugu. Bideoan behar ditugun material, trikimailu eta jakin beharreko guztiak azaldu dizkigute. Orain gureak egitea baino ez zaigu falta. Zein ederra den, etxean, familian eta euskaraz aritzea!



1. Zirku tailerra familian!
 


Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolako lagunek etxean, familian eta euskaraz zirkua egiteko aukera paregabea eskaini digute Galtzerdiak familian tolesten tailerrean. Goza ezazue familia, eta gogoratu: zuek egindakoen bideoak nahi ditugu!



Gurasolagun pasaportea zuen etxeetara eraman nahi dugu. Bai, bai, etxetik ere bidaiatu daiteke. Elkarrekin gaudela senti dezakegu eta familian euskaraz bizi gaitezke. Horretarako hiru ekintza proposatzen dizkizuegu, zein baino zein ederragoa. Ostiralean gure sare sozialetan aurkituko dituzue eta astebetez egongo dira ikusgai. Horrela nahi adina aldiz gozatuko dituzue. Ondoren, zuen bideoak jaso nahi ditugu eta elkarrekin gaudela sentitu.


Animatu eta zatoz gurekin bidaitzera!

No comments: