2020/06/17

Bolunburuko kastrora bisita-gidatua. Kronika.



Kaixo, lagunok!

Aurreko larunbatean, Berbalagunok Bolunburuko kastrora bisita-gidatua egin genuen. Eguraldi aparta izan genuen ibilbidean zehar. Zallako Ibarra auzoan elkartu ginen 20 lagun inguru; eta gure gidariak, -Alboan enpresako Jorgek- segurtasun neurriak eta zenbait ohar eman ostean, bideari ekin genion. 







Naturan murgildurik, gure Historiako txokoak ikusi genituen, eta giro atseginean elkarrekin egon ginen. Harritzekoa da zenbat leku historiko dauden gure Enkarterri honetan! Ba al dakizue Zallan bertan historiaurreko herri baten aztarnak daudela? Bai, bai, Bolunburun antzinako multzo historiko bat dago.  















Kadagua ibarrean historiaurretik gaur arte pertsonak bizi izan dira; eta haien bizimoduari buruz asko ikasi genuen. Meatzek eta ur-errotek garrantzi handia izan dute betidanik gure lurretan, eta gure ingurua benetan aberatsa da: natura zoragarria dugu. Hori ondo zekiten gure arbasoek, eta askok landareen eta onddoen erabilera aurkitu eta erabili zuten. Horra hor Zallako sorginen fama!







Horri guztiari buruz, baita askoz gauza gehiagori buruz ere, aritu ginen gure bisitan. Primeran pasa genuen, eta askoz jakintsuago itzuli ginen etxera!

Hurrengoan ez galdu aukera eta zatoz gurekin, lagun!



No comments: