2009/09/22

Enkarterriko berbalagunak berriro martxan!

Kaixo berbalagunok!

Uda amaitu da..., baina ez kezkatu! ez zara batere aspertuko, Berbalagunok berriro martxan gaude eta aurten ere zenbait ekintza prestatuko ditugu denok euskaraz ondo pasatzeko.
Berbalagun batzuk hasi dira biltzen eta laster berriak ere hasiko dira, beraz, izena eman nahi baduzu, orain daukazu aukera.

Zein da gure helburua?
Euskaldunen sarea osatzea eta astean behin elkartzea gustuko ekintzak egiteko eta euskaraz berba egiteko.

Lagun berriak egingo dituzu eta haiekin irteerak, ikastaroak, hitzaldiak, antzerki lanak.... gozatuko dituzu.

Nork eman dezake izena?
Euskaldun zaharrek zein berriek, euskara ikasleek eta euskara ikasle ohiek eta orokorrean euskaraz mintzatu eta bizi nahi duen edonork.

Non eman dezakezu izena?
Gure helbide elektronikoan: enkarterri@aek.org

Enkarterriko AEK euskaltegian: 946 670 312
Enkarterriko Udal euskaltegian: 946 670 902

Balmasedako euskara zerbitzuan: 946 800 000

Gordexolako euskara zerbitzuan: 946 798 002

Mankomunitateko euskara zerbitzuan: 946 671 851

...eta dena DOAN! Anima zaitez eta etorri gurekin!

2009/09/21

Aisialdirako begirale ikastaroa

Enkarterriko Udal Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen duen begirale ikastaroa dagoeneko martxan da. 18 urte beteta badituzu edo 2010ean betetzen badituzu eta ume zein gazteekin lan egin nahi baduzu hemen daukazu aukera. Ikastaroa asteburuetan izango da eta bukatuz gero Eusko Jaurlaritzaren diploma ofiziala eskuratuko duzu.


Gaur amaitzen da izena emateko epea, beraz, azken aukera duzue parte hartzeko ! Beraz, interesa badaukazu deitu 94 667 18 51 telefonora !

2009/07/13

LAN ESKAINTZA

AEK-k BERBALAGUN EGITASMORAKO DINAMIZATZAILEA BEHAR DU

Lanaldi erdiz, jardunaldi osoz aritzeko aukera. 2009ko urritik hasita 2010ko ekainera arte (luzagarria), Enkarterriko Berbalagun programaren mintzapraktika taldeak, kultur ekintzak, publizitatea eta koordinazio lanak antolatu eta gauzatu beharko ditu. Berbalagun egitasmoaren helburua euskaldunei eta euskara ikasleei erabilera eta praktika guneak eskaintzea da.
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
· Euskalduna izatea.
· Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.

BALORATZEKOAK:
· Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia
· Enkarterrikoa izatea.
· EGA titulua edo baliokideak.

CURRICULUMAK JASOTZEKO:
Interesdunok bidali zeuen curriculumak IRAILAREN 4a BAINO LEHEN ondoko helbidera. praktikatu@aek.org

Erreferentzia: enkarterriko berbalagun

ARGIBIDE GEHIAGO:
618 57 44 66

2009/06/25

Sexua, ze sua!!!

Aurtengo ikasturteko amaiera bero beroa izango da!.

Ekainaren 26an, arratsaldeko 19:00etan Balmasedako Kultur Etxean jostailu erotikoei buruzko hitzaldia eta ipuin erotikoak azalduko ditu Bego Gomezek.

Berbalagunok adi adi egongo gara ea zerbait ikasten dugun....

Anima zaitez eta etorri!


2009/06/12

Kafea hartzera gonbidatzen zaitugu!

Berbakafea Balmasedan.

Zer da Berbakafea?
Berbakafea World cafe izeneko ekitaldian onarritzen da eta bere helburua pil-pilean dauden gaiei buruz mintzatzea da.

Mintzamena lasaia eta kafea lotuko dugu larunbat goizean, ondoren bertsolariak arituko dira eta pintxoak dastatzeko aukera ere izango dugu.

Dena doan!

Non eta Noiz?
Ekainaren 20an, larunbatean, Balmasedako Udaletxeko aterpean.
Goizeko 11:00etatik 14:00etara.

Etorriko zara? Gonbidatuta zaude!!
Hori bai, aldez aurretik izena eman behar duzu plaza mugatuak dira eta!

Izena eman:
- Balmasedako Euskara Zerbitzua: Gorane : 946 800 000

- Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua: Lorea / Amaia 946 671 851

Antolatzaileak: Balmasedako Udaleko Euskara Zerbitzua, Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua, Alonsotegiko Udala eta Berbalagun

Mintzagaiak proposatu nahi baduzu, orain daukazu aukera. Bidalguzu mezua hona: enkarterri@aek.org

2009/06/09

Igandean Gorbeiara goaz!

Enkarterriko Berbalagunok oso ausartak gara eta aurtengo lehen mendi irteera nora eta Gorbeiara!. Han toki eta paisaia eder eta zirraragarriak ikusiko ditugu, kobazuloak, basoak, baserriak, errekak, artaldeak...

Igandean, ekainaren 14an, goiz goizean Gorbeialdera abiatuko gara eta gurutzea bisitatu ondoren, indarrak berritzeko hamaiketako ederra egingo dugu gure paisaia hunkigarri honetan.

Gainera eguraldi ederra izango dugu igandean, beraz, prestatu bokata eta ez ahaztu argazki kamera!

Anima zaitez, oso ondo pasatuko dugu eta!

Gogoratu izena eman behar dela taldea antolatzeko. Bidali mezua enkarterri@aek.org

2009/06/04

Haur hizkera. Ikastaroa

Gordexolako Udalak haurrekin hitz egiten hasteko ikastarotxoa antolatu du.
Ikastaroa, ekainaren 4an, 18:00etatik- 20:00etara izango da, Gordexolako Kultur Etxean.
Ikastaroan haur-hizkera, jolasak, abestiak, onomatopeiak, haurren esaerak eta abar landuko dira, gainera haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
Anima zaitez!

"Zelan hitz egin arrakastaz jendaurrean"

Jendaurrean hitz egin behar duzunean totelka, eta dardarka egiten duzu? Jendaurrean gorritu gabe hitz egitea ez dela posible uste duzu?

Andoni Egaña bertsolariak aholkuak eta trikimailuak azalduko dizkigu jendaurrean arrakastaz hitz egiteko. Lortuko dugu?

Ekainaren 4an, arratsaldeko 18:30ean Zallako Kultur Etxean!
Ez galdu aukera!
ekaina kulturala

2009/05/22

Bertso jaialdia Zallan!

Datorren ostiralean, maiatzak 29, bertso jaialdia izango dugu 20:00etan, Zalla Zine Antzokian.

Aurten ere punta-puntako bertsolariak izango ditugu gure artean: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Unai Iturriaga eta Amets Arzallus, eta gainera Zallako Bertso Eskolako Jon Martinez eta Aitor Urrutia.

Gai jartzailea Unai Elizasu izango da.

Berbalagunontzat gonbidapenak ditugu, beraz, ez dago galtzerik!!

Zure sarrera doan lortzeko bidalguzu izena betiko helbidera: enkarterri@aek.org eta listo!

Anima zaitez!

2009/05/20

Sendabelarrak eta preparauak ikastaroa


Sendabelarrak ezagutu eta zelan ibili ezagutzeko aukera bikaina!

Ikastaroa ekainean izango da, baina izena emateko epea maiatzaren 20tik-29ra.

Plaza mugatuak dira, beraz, adi ibili!. Color del texto
Izena eman: 94 667 18 51 (Lorea/Amaia)

Ikastaroa NON eta NOIZ: Sodupeko Ikastola zaharrean, ekainaren 9,10,16 eta 17an.

Antolatzailea: Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua.

2009/05/15

Berbalagunak irratian!

Irratia gustoko duzu? Parte hartuko zenuke irrati gazte eta berri batean?
Orain badaukazu aukera!

Balmasedako Begi FMek irratsaio euskalduna martxan jartzeko aukera ematen die Berbalagun guztiei!. Musika, albisteak, kirola, hizkimizkiak.... zuk nahi duzuna ondo pasatzeko eta euskaraz!

Anima zaitez eta zure ahotsa lau haizeetara zabaldu!!

Izena emateko, mezua hona: enkarterri@aek.org

2009/05/12

Bertso bazkaria


Bertsozale guztiok, anima zaitezte larunbat honetan maiatzak 16, plan itzela daukagu eta!
Artzentalesko Amalur ostatuan Zallako bertso eskolak Bertso bazkaria antolatu du.
Bertan, Xabier Arriaga "Txiplas", Arkaitz Estiballez eta Fredi Payarekin gozatzeko aukera izango dugu.
Bonoak salgai daude Zuretxe tabernan eta Amalurra jatetxean
Anima zaitezte!!


2009/03/31

Ongi etorri, Korrika!


Korrika aurrera doa eta datorren ostiralean Enkarterrin egongo da, parte hartuko duzu ezta?.
Hemen daukazu informazio guztia.
Beraz, atera zaitez etxetik eta egin korrika euskararen alde!.
Goizean......ikastetxe eta ikastoletako txikitxoek lekukoa eramango dute herrian zehar.
Korrika Txikia herriz herri:
Apirilak 2:
Sodupe: 11:00etan
Apirilak 3:
Sopuerta: 9:30etan. 10:30etan: Jaia, animazioa, dantza...
Balmaseda: 11:00etan
Alonsotegi: 14:30etan
Zalla: 15:00etan
Artzentales: 15:00etan
Korrikaren zain...... ez dakizu zer egin? hemen dauzkazu proposamen batzuk:
La Herrera:
Apirilak 3: 21:00etan: Afaria. Zubiondo jatetxean. 10 €.

(Bonoak salgai: Balmasedako Herriko eta Eguzkin eta Zallako Zuetxen)
Sopuerta:
Apirilak 1, Auzoetxean, 20:00etan: “Bidaia intimoak” dokumentalaren proiekzioa.
Apirilak 3: 21:00etan: Triki-poteoa. Merkadillon.
Apirilak 3: 22:00etan: Afaria. Garape jatetxean, 20 €.(izena eman: Garape jatetxea).

Azkenean..... heldu da! Badator korrika!
Eta zure herrira, zer ordutan helduko da?
Alonsotegi:22:21
Sodupe:23:20
Gueñes: 23:46
Zalla:23:59
Balmaseda:00:51
Sopuerta:01:54


2009/03/25

Euskal zinea Gordexolan


Enpresan produkzioaren erdia Poloniara darama planta berri batera...

Gaurko ogia biharko gosea...


Galtzen diren borroka bakarrak bertan behera uzten direnak dira.....eutsi! filma.





Martxoaren 26an, 19:30ean Gordexolako Kultur Aretoan
Dohainik.

Antolatzaileak: Hodoibaltza Euskara Elkartea eta Gordexolako Udala.

2009/03/17

Enkarterriko Berbalagun prentsan

Martxoaren 5ean Hemendik Enkarterrik, Deia egunkariko gehigarriak, Enkarterriko Berbalagunari buruzko erreportaia argiratu zuen.
Bertan Berbalagun egitasmoaren berri emateaz gain, Enkarterrin burutu ditugun ekitaldi batzuk aipatzen ditu eta horrekin batera zenbait argazki agertzen dira.

2009/02/18

Mozorroa jantzi!

Inauteriak heltzear daudela aprobetxatuz Enkarterriko berbalagunok bilduko gara jaiak ondo hasteko.

Non eta noiz geratuko gara?
Zallako Itzala tabernan, ostiralean, otsailak 20, arratsaldeko 7:30ean.

Gero Zallan ospatuko den kalejiran parte hartuko dugu, beraz ez ahaztu mozorroa!.

Anima zaitez, mozorroa jantzi eta etorri gurekin!.
Inauteriko argazkiak ikusi nahi?

2009/02/12

"Korrika kulturala Enkarterrin"


Korrika kulturala martxan jarri da Enkarterrin.
Hasteko, Balmasedan otsailaren 13an protagonistak gazteenak izango dira “Txorro Morro” taldeak eskainiko duen berbena zoragarrian . 17:30ean, San Juan Plazan.
Ondoren, musikaz gozatzeko kontzertu ikaragarria “Kauta” taldearekin. 20:30ean, Klaret Anzokian.
Igandean, otsailaren 15ean, Sodupen 17:30ean denok Kalejirara! eta 18:30ean umeentzako berbena “Txorro Morro” taldearekin, Herriko Plazan.
Joan zaitez!

2009/02/10

Euskal Museora goaz!


Datorren larunbatean, otsailaren 14an, Enkarterriko Berbalagunok badugu planik!!
Bilboko Euskal Museora joango gara, bertan goizeko 11:00etan bisitaldi gidatua egingo dugu, eta gero zerbait hartuko dugu elkarrekin.
Museoan eskultura, armarriak, balearen arrantzako tresnak, baserrietako tresneria, arropa, keramika, armak, ... gure historia birpasatuko dugu.
Bisita gidatua egingo dugunez jakin behar dugu lehenago zenbat izango garen, beraz, etorri nahi baduzu bidali mezua: enkarterri@aek.org , edo deitu: 946 670 312 ( Estibaliz).
Prezioa: 4 €.
Bidaia trenean agingo dugu.
Anima zaitez!

2009/02/06

Berotu sakelekoa!

"SMS Bero-Beroen IV. Lehiaketa” heldu da.
Otsailaren 12ra arte baduzu aukera zure mezua bidaltzeko eta sari zoragarriak irabazteko!
SMS bero-beroak eta maitasunezkoak bidali 688 625 538 telefonora.
Kontuan hartuko da:
- Adierazkortasuna eta umore ona.
Baldintzak hauexek dira:
- Euskarazko mezua
- 160 karaktere asko jota
- Ez da irudirik onartuko
Sariak:
1. saria: 2 pertsonentzako afaria eta ordu bateko spa zirkuitua.
2. saria: 50 € euskarazko produktuetan.
3. saria: 30 € euskarazko produktuetan.
Antolatzaileak: Alonsotegi eta Balmasedako Euskara Zerbitzuak. Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua.

Korrika 16. omenaldia ekitaldia

Larunbatean, otsailak 7, arratsaldeko 7etan estreinatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian Korrika 16ren omenduak protagonistatzat dituen dokumentala.

Protagonistak euskaraz bizi nahi dugunon herrira etorritako lau pertsona dira. Korrika 16ren omenaldi beroa merezi duten milaka eta milaka lagunen ordezkari gisa hartutakoak.

Mixele, Rami, Jesus Mari eta Tereixa. Lau pertsona ezezagun, aktore izan barik eta zinemaren munduarekin inolako loturarik eduki gabe, prest agertu dira Korrika 16ri ekarpen eder hau egiteko.

Hamaika dira euren modura euskarara hurbildu direnak eta euskaldun asko eta asko lau pertsona hauen bizitzetan identifikatuta sentituko dira, beraiek euskaraz bizi nahi dugunon herrira egindako ibilbidea milaka lagunek egin dutenaren antzekoa izango baita ziur aski.

Bidaia intimoak, Jon Maiak zuzendutako eta Orio Produkzioak ekoiztetxeak Korrika 16rentzat egindako dokumentala da.

Sarrerak bost euroko balio sinbolikoa du.

Esan ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira etorri direnei!

2009/01/28

Dantza egin dezagun!

Otsailaren 5ean, Gordexolan, aukera paregabea izango dugu dantza egiten hasteko edo dantzari amorratua bazara zure "estiloa" hobetzeko.

Soka-dantza, jota, porrusalda, balsa, mazurka, txotisa, pasodoblea, polka.... protagonistak izango dira eta honetaz gain, ariketa erritmiko eta koreografikoak. Eta gainera doan!!. Baina adi ibili, dantzariak 15 pertsona besterik ez dira izango.

Norentzat da tailerra?: Dantza gogoko duten gazte eta helduentzat (12 urtetik gorakoak).

Helburuak: Era errez, argi eta jostagarrian dantza tradizionalaren errepertorioko aukerak erakustea, dantzarekin lehen kontaktua izatea eta zaletuak ikastean hastea.

Izena emateko: Gordexolako kultur etxean ( Tel.: 946 798 061), urtarrilaren 30era arte.

Partehartzaileei kamiseta eta CD didaktikoa emango zaie.

Antolatzaileak: AIKO Kultur Elkartea, BBK eta Gordexolako Udala.

2008/12/04

Enkarterrik ere, Euskaraz Bai!, esango du.


Abenduaren 13an BECera joango gara, hantxe kontseiluak 10.urteurreneko ekitaldi nagusia ospatuko da.

Ekitaldia 18:00etatik aurrera izango da eta nahiz eta dohainik izan, sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dira . Horretarako http://www.nierebanoa.com/ -n sartu edota 902 820 240 telefonora deitu.

Euskarak behar zaitu, eman pauso bat harago!
"Pausu bat harago" bideoa ikusi nahi duzu??

2008/12/02

Abenduko agenda

Hil honetan Enkarterrin ez dago aspertzeko modurik.
Ezetz sinestu??. Ikusi gure Agenda eta badakizu, Enkarterrin ere Euskaraz bizi!.



2008/11/14

MIKEL MARKEZ + SEIREN kontzerturako 4 sarrera opari!

Balmasedan azaroaren 21ean, gaueko 21:00etan, kontzertu ikaragarri Balmasedan!...

...eta saridunak dira........ Carla Maria Moreira eta Bittor Hernandez !!

Zorionak eta mila esker parte hartzeagatik!!

Eta zu, kontzertura joango zara? Konta iezaguzu....



MIKEL MARKEZ
Hogei urteko ibilbidea zaila da disko batean laburbiltzea. Kantariak abesti onak egitea gustuko izateaz gain, kanten artean entzulearen gogokoenak aukeratzen jakin behar du. Mikel Markezek, ordea, bi dohain hauek agertzen ditu Klaret Antzokian aurkeztuko duen bilduma diskoan. Soka-akorde berrituen indarrez, dotorezia eta sakontasun harrigarria erantsi dizkie antzinako grabazio
entzutetsuei. Eboluzio miresgarri baten lekuko izango dira zure begiak.



SEIREN
Gazte talde kementsu bezain arrakastatsua da Seiren talde bizkaitarra. Iazko Durangoko Azokan salduenetarikoa izateaz gain, irratietako ohiko doinu bilakatu da beraien estreinako lana, “Pertsona baten bila” . Eguneroko paisaiak eta antzinako bizipenak gogoan dituen unibertso hurbil eta zintzoa aurkeztea da beraien ospearen gakoa. Beraien oinarri goxoa, pop estiloaz baliatzen da sentimenak eta desioak irudikatzeko, betiere zeltar doinu zertzeladaren
laguntzaz. Freskotasuna lau haizeetara Klaret Antzokiko aretoan.

Aurtengo kanpainaren aurkezpena

Enkarterriko aurkezpena!!
Kaixo berbalagunok! Azaroaren 6an, Enkarterriko Berbalagun egitasmoaren aurkezpena egin genuen, jendez gainezka egon zen eta zenbait partaide berri lortu genuen.

Baina oraindik garaiz da, izena emateko epea zabalik dago eta!!!

Anima zaitez eta euskaraz bizi!!






Aurkezpenaren argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.







2008/10/17

2008-2009ko kanpaina hasi da!!!




Kaixo lagunok!
Hemen gaituzue berriro Berbalagunen inguruan zehazki eta, euskararen inguruan orohar, Enkarterrin gertatuko edo gertatu diren gora-beheren berri emateko prest.

Hurrengo astean etxeetako buzoietan banatutako eskuorrien bitartez Berbalagun egitasmoan izena emateko eta parte hartzeko aukera izango dugu herritar guztiok. Hauetan azaltzen den fitxa bete eta ondoren azaltzen diren lekuetan entregatzea besterik ez da egin behar.

Non:
Enkarterriko AEK euskaltegian
Enkarterriko Udal euskaltegian
Balmasedako euskara zerbitzuan
Gordexolako euskara zerbitzuan
Mankomunitateko euskara zerbitzuan

Telefonoz edo email-ez izena emateko:
Telefonoa: 946 670 312
enkarterri@aek.org

2008/07/11

BERBALAGUN EGITASMORAKO DINAMIZATZAILEA BEHAR DUGU


Lanaldi erdiz, 2008ko urritik hasita 2009ko ekainera arte (luzagarria), Enkarterriko Berbalagun programaren mintzapraktika taldeak, kultur ekintzak, publizitatea eta koordinazio lanak antolatu eta gauzatu beharko ditu. Berbalagun egitasmoaren helburua euskaldunei eta euskara ikasleei erabilera eta praktika guneak eskaintzea da.


EZINBESTEKO BALDINTZAK:
· Euskalduna izatea.
· Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.

BALORATZEKOAK:
· EGA titulua edo baliokideak.
· Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia
· Enkarterrikoa izatea.



CURRICULUMAK JASOTZEKO:
Interesdunok bidali zeuen curriculumak IRAILAREN 12a BAINO LEHEN ondoko helbideetara. Gutun azalean BERBALAGUN idatzita agertu behar da.

Balmasedako Euskara Zerbitzua
San Severino plaza 1,
48.800 Balmaseda

Mankomunitateko Euskara Zerbitzua
La Inmaculada auzoa, 1548.850 Aranguren - Zalla

E-postaz bidaliz gero: edorta-l@aek.org
Erreferentzia: enkarterriko berbalagun


ARGIBIDE GEHIAGO:
618 57 44 66

2008/06/30

Karrantzako euskal Jaia




Uztailak 12, zapatua

08:00_ MARTXA Karrantza Mendi Taldearekin.
11:00_ Pregoia, buruhandiak, biribilketa, azoka tradizionala, zizelka erakustaldia, umeentzako tailerrak, marmitaKo lehiaketa,…
12:30_ Herri Kirolak :
Soka tira
Zaku lasterketa
Ardatz baten gainean gurdiari buelta eman
14:30_ MARMITAKO leihaketa.
16:30_Mus eta Briska.
17:00_ Erromeria PATXI eta KONPANIAren eskutik.
19:00_ Ipuin kontalaria eta betiko jolasak. Umeentzako.
19:30_ Larrain Dantza
20:00_ Nagusientzako Joko tradizionalak.
21:30_ Erromeria OIHERGI taldearen esku.

ANTOLATZAILEA: Euskal Folklore MENDI-HARANA Kultur Elkartea

2008/06/26

La Quadrako jaiak

Ekainak 27, ostirala

18:00.- Txupinazoa eta jaien hasiera

18:00.- Umeentzako GAZTELU PUZGARRIAK

20:00.- odoloste eta txistorra jana.

20:30.- Sodupeko MENDI ONA abesbatzarekin Kontzertua

21:00.- Herriko trontzalari lehiaketa

23:30.- Errumba Kontzertua NARAINA Katalunyako taldearekin eta gero dantzaldia LUHARTZ taldearekin






Ekainak 28,Larunbata

13:00.- Umeentzako marrazki txapelketa.

13:30.- Umeentzako “Futbolin” lehiaketa (bikoteka eta 16 urte arte)

13.30.- Poteo eta tapeo

18:00.- Umeentzako jolasak: BURDIN MENDI taldearekin “ALTXORRAREN BILA”

18:30.- Helduentzako “FUTBOLIN” lehiaketa (bikoteka eta 17 urtetik gora)

Izen ematea: 5€/bikoteka

Sariak: 70€/50€/30€

19:00.- Jai herrikoia “La Quadrako trikitilari eta albokarien taldearekin” eta “KATXARRADA” perkusio taldearekin

19:30.- Euskal Herriko dantzak EGUZKI BARRI (La Quadra) eta GAZTEDI (Santutxu) dantza taldeekin

21:00.- Tortila txapelketa. (aurkezpena)

Sariak: 30€/20€/15€

23:30.- Dantzaldia TRIKIZIO taldearekin

01:00.- Kontzertua GOSE taldearekin eta gero jarraituko du dantzaldiak TRIKIZIO taldearekin

05:00.- Baratzuri sopa






Ekainak 29, Igandea


12:00.- Tiragoma txapelketa eta erakusketa

13:00.- Aperitibo gozoa

13:00.- Bolo txapelketa

Izen ematea: 3€

Sariak: 30€/20€/15€

13:30.- Pintxo dastaketa

14:30.- Herriko pultzo lehiaketa

Saria: Euskal produktu saski bat

19:00.- PIRRITX eta PORROTXekin jai zoragarria

20:00.- Txokolatada eta ongi etorria Saharatik etortzen diren umeei

Jaien amaiera HARITZETA La Quadrako taldearekin

Euskal jaia


Ekainak 29, Gordexola


10:00etan Ohi bezala oinez igoko gara San Kosmera
11:00-13:00 Bertoko Trikitilariak taldeak giroa alaituko du.
13:00etan Meza
14:00etan Herri Bazkaria
16:00etan Ipuin Kontalariak
Arratsaldean Mirlimirloke taldearen musika emanaldia
19:00etan Molinar plazara jaitsiko gara
20:00etan txokolate jana

Egun osoan jolasak eta herri kirol txapelketak egongo dira (uztaiak, sokatira, tiragomak, txingak, goma xingolak, igela toka, paluak eta soka)

2008/06/23

kirol abentura


Mendebala 2008

Urtero lez Kantauriar itsasertzeko musika bilgunea den Fok Jaialdia ospatuko da asteburu honetan, ekainak 27 eta 28, Sopuertako enparantzan. Kontzertuak 22:00etatik aurrera izango dira eta bai kanpatzeko lekua bai sarrera dohainik izango da.

ostegun kulturala


2008/06/19

Enkarterriko Kafe Antzokia

Datorren asteazkenean, ekainak 25, 19:30ean Sodupeko Kultur etxean bilera bat egongo da, Kafe Antzokiaren proiektuaren inguruan egon diren azken albisteak (txarrak) azaltzeko.

Beno, batzuek zertxobait dakizuenez emango dugu hemen azalpentxo labur bat egoera nola dagoen:

Proiektu teknikoa zeharo garatu da eta Antzokia egiteko obra-baimena lortu da Udaletxea.
Baina, honen ondorioz, aurrekontu zehatza egitean, sekulako desbideraketa topatu dugu.
Honek kolokan jartzen du hasieratik proiektu honekin geneukan diseinua: auto-finantziazioa, alegia.

Arangurengo jaiak 2008


Uda hastear dagoela herriko jaietako trena martxan jarri da eta lehenengo geltokia Arangurenen izango du.

EKAINAK 20, OSTIRALA
19:00 Txupinazoa eta jaien hasiera.
19:30 Frontenis txapelketaren finalak.
21:30 DELITO Y MEDIO taldearen kontzertua.
22:30 MALESTAR GENERAL bertako taldearen kontzertua.
23:30 Frontenis txapelketaren sari banaketa.
23:30 Berbena DRINDOTS taldearekin.
1:00 Berbenaren jarraipena LISKER taldearen eskutik.

EKAINAK 21, LARUNBATA
12:00 Birziklatutako jostailuren salmenta Argentinako proiektu baterako. ‘Irekitak Munduari’ misio taldearen eskutik.
12:30 Tortilla txapelketa. Opariak partaide guztientzako (Izen-ematea 3 €).
13:00 Dantza-alardea Zallako ‘Ibai-Lorak’ taldearekin eta ‘Artzentalesko Dantza Taldearekin.
14:30 Bazkari herrikoia plazan.
18:00 Futbito txapelketaren finalak.
20:00 Abasolo eta bere animalien showa.
22:00 NEUROTIKA taldearen kontzertua.
23:00 Futbito txapelketaren sari banaketa.
23:30 THE LOCOS taldearen kontzertua.
1:00 Berbena KRESALA taldearekin.

EKAINAK 22, IGANDEA
8:00 Izen-ematea ehizarako txakurren lehiaketarako
8:30 Ehizarako txakurren lehiaketaren hasiera futbol zelaian.
12:00 ‘Aranguren Mikologi Elkartea’ren perretxiko erakusketa.
13:00 Zenbait artikuluren erakusketa eta salmenta Argentinaren mesedetan ‘Entzutekoak’ elkartearen eskutik.
13:30 Umeentzako ikuskizuna plazan.
14:15 Perretxiko dastapena.
17:00 Haur jolasak eliza aurrean. Partaideek opariak jasoko dituzte.
17:30 Briska eta mus txapelketak Centro Socialen.
18:30 Txalupa jaitsiera.
20:00 Zaldi-probak La Llana taberna aurrean.

EKAINAK 23, ASTELEHENA
12:30 Umeentzako filma hiltegi zaharrean.
17:00 ‘Magic’ kartetako lehiaketa La Naranja Mecánica bideokluban.
20:00 Umeentzako mozorro lehiaketa.
20:15 Txokolatada.
20:30 Dantzatzekoak enparantzan LOS PALMERAS taldearekin.
22:30 Donibane sua eta su artifizialak.
23:00 Dantzatzekoen jarraipena.

EKAINAK 24 (JON DEUNA)
12:00 Gaztelu puzgarriak.
16:30 Aparra enparantzan.
18:30 Jon Deunaren meza, “Juanito” gogoratuz, Zallako “Laino Eresi” korala parte hartuz.
20:00 Eskupilota festibala Arangurengo Gazte Zarrak pilotariekin.

Jai Batzordeak egitaraua aldatzeko eskubidea bereganatzen du.

2008/06/18

Kardala dokumentala


KARDALA dokumentalaren proiekzioa eta egilearekin mahai-ingurua izango dugu Balmasedako Kultur Etxean
Eguna: ekainak 19
Ordua: 18:30
Euskal arrantzale zaharrek diotenez, KARDALA olatua lehertzen hasten denean, honen gandorrari itsasoak ematen dion bultzada edo oldarra da. Gure arrantzaleek eta beren itsasontziek, mendeetan zehar, olatuek lehertzean sortzen duten oldarra jasan eta pairatu behar izan dute. Arrantzaleen emazteek antzeko indarra behar dute egunero, beren familiak aurrera ateratzeko.
Dokumentala bizkaieraz izango da: era honetan kostaldeko hizkera gerturatuko dugu Balmaseda aldera eta bizkaieraz gozatzeko aukera aparta izango dugu. Itsasoari buruzko pelikula da baina arrantzaleen emazteen ikuspuntutik. Sarri, ia ia beti, itsasoari buruz berba egin denean, gizonen ikuspuntutik berba egin izan da eta albo batera laga izan dira euren familiak.

.-CANAL+ ek ekoiztutako lana denez azpitituluak ditu gaztelaniaz. Etnografiaren inguruko eta bestelako zinemaldietan hainbat sari lortu ditu lanak.

2008/06/16

Sari banaketa



Eneko villota margoak
Ziortza Kamiruaga Asteburu pasa
Jose Gutierrez Asteburu pasa
Elias Urkixo Afaria
Raquel Gutierrez Afaria
Eneritz Zulueta DVDa
Izaskun Camiñas DVDa
Miren García kasetea
Arkaitz Simon Mp3
Roberto Blanco Mp3
Xabier Pajares Mp3
Ailande Gauna Mp3
Zuriñe Hurtado Mahai-jokoa
Vicky Gutierrez Mahai-jokoa
Josune Nieto Mahai-jokoa
Alina Ivan Enescu Mahai-jokoa
Marga Fernandez Mahai-jokoa
Jon Martinez Mahai-jokoa
Iñigo Santa Coloma Mahai-jokoa
Iker Plagaro Mahai-jokoa
Iratxe Maruri Mahai-jokoa

Berbalagun festa 08-06-14

BubbleShare: Share photos - Find great Clip Art Images.

2008/06/13

araba euskaraz

Domekan, ekainak 15 , Araba euskaraz ospatuko da Bastidan. Balmasedatik Bastidara joateko autobusa doan izango dugu.

Irteera: 09:00etan tanatoriotik
Itzulera: 20:00etan Balmasedan

Izena eman: euskara zerbitzuan eta zubi zaharra ikastolan


Antolatzailea: Balmasedako euskara zerbitzua

2008/06/10

harri-zulatzaileak


Ostegunean, ekainak 12, Zallako AEK euskaltegian "Harrizulatzaileak: meatzari herriaren hatsa. Galdutako nortasunaren bila" Trapagarango Basetxe Gaztetxeak egindako dokumentalaren proiekzioa izango dugu arratsaldeko 19:00etan. Ondoren hitzaldia egongo da kirol honen nondik norakoak ezagutzeko.

2008/06/09

bertso trama

Ostiralean bertso trama antolatu genuen Zallan, Akelarre taberna gainezka egon zen, ez da harritzekoa MacFly eta Doc herrira etortzen ziren lehenengo aldia baitzen. Hemen dituzue argazkiak!!

BubbleShare: Share photos - Find great Clip Art Images.

2008/06/06

Berbalagun festa




Ekainaren 14ean, zapatuan, berbalagun festa ospatuko dugu Balmasedan. Aurten festa ikaragarria izango da, inoiz baino gehiago. Goizean hasiko gara herriari sua ematen trikipoteo ikaragarri batekin. Bazkaria, bertsolariak, Apurka taldea, Gartzen taldea... eta jakina Euskararen gidabaimena jokoaren sariak banatuko ditugu!!

2008/06/03

Enkarterriko bertso txapelketa

BubbleShare: Share photos - Find great Clip Art Images.
Dakizuen lez barikuan Enkarterriko bertsolari txapelketa antolatu zen Sodupen. Hirugarren urtea Enkarterrin txapelketa egiten zela eta lehenengoa seikotea osatzen zela. Zoriontzekoa benetan bai bertsolarien lana bai ikusleen erantzuna, aretoa bete egin baitzen.
Egoera desberdinei aurre egin behar izan zioten gure sei bertsolarik; pintball-ean jolastu, pintadak garbitu, euskara ikasi…ez zen lan samurra izan, baina ederto aritu ziren. Hala ere, betiko lez, txapela eta txapeldun bakarra egon behar. Oraingoan Txapela Barakaldora joan da, ZORIONAK MIKEL!

Klikatu hemen txapelketaren bideo gehiago ikusteko.
Txapelketako argazkiak

2008/06/02

bertso sagardoa

Aurten ez zarela sagardotegira joan? Edalontziari ere nola heldu ahaztu zaizula? Ez kezkatu sagardoa dastatzeko beste aukera bat emango dizugu bariku honetan, ekainak 6, Zallako Akelarre tabernan. Eta eztarria bustitzen duzun bitartean Zalla eta Natxituako eskolako bertsolariak entzun ahalko dituzu. Oraingoan; Arrutia anaiak (Aitor eta Imanol), Jon Martinez, Ander Elortegi eta Xabier Enbeita.
Etorri 20:00etatik aurrera Txotx oihukatzera!!
Antolatzailea: Txotx euskara taldea