2008/06/18

Kardala dokumentala


KARDALA dokumentalaren proiekzioa eta egilearekin mahai-ingurua izango dugu Balmasedako Kultur Etxean
Eguna: ekainak 19
Ordua: 18:30
Euskal arrantzale zaharrek diotenez, KARDALA olatua lehertzen hasten denean, honen gandorrari itsasoak ematen dion bultzada edo oldarra da. Gure arrantzaleek eta beren itsasontziek, mendeetan zehar, olatuek lehertzean sortzen duten oldarra jasan eta pairatu behar izan dute. Arrantzaleen emazteek antzeko indarra behar dute egunero, beren familiak aurrera ateratzeko.
Dokumentala bizkaieraz izango da: era honetan kostaldeko hizkera gerturatuko dugu Balmaseda aldera eta bizkaieraz gozatzeko aukera aparta izango dugu. Itsasoari buruzko pelikula da baina arrantzaleen emazteen ikuspuntutik. Sarri, ia ia beti, itsasoari buruz berba egin denean, gizonen ikuspuntutik berba egin izan da eta albo batera laga izan dira euren familiak.

.-CANAL+ ek ekoiztutako lana denez azpitituluak ditu gaztelaniaz. Etnografiaren inguruko eta bestelako zinemaldietan hainbat sari lortu ditu lanak.

No comments: