2009/02/06

Korrika 16. omenaldia ekitaldia

Larunbatean, otsailak 7, arratsaldeko 7etan estreinatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian Korrika 16ren omenduak protagonistatzat dituen dokumentala.

Protagonistak euskaraz bizi nahi dugunon herrira etorritako lau pertsona dira. Korrika 16ren omenaldi beroa merezi duten milaka eta milaka lagunen ordezkari gisa hartutakoak.

Mixele, Rami, Jesus Mari eta Tereixa. Lau pertsona ezezagun, aktore izan barik eta zinemaren munduarekin inolako loturarik eduki gabe, prest agertu dira Korrika 16ri ekarpen eder hau egiteko.

Hamaika dira euren modura euskarara hurbildu direnak eta euskaldun asko eta asko lau pertsona hauen bizitzetan identifikatuta sentituko dira, beraiek euskaraz bizi nahi dugunon herrira egindako ibilbidea milaka lagunek egin dutenaren antzekoa izango baita ziur aski.

Bidaia intimoak, Jon Maiak zuzendutako eta Orio Produkzioak ekoiztetxeak Korrika 16rentzat egindako dokumentala da.

Sarrerak bost euroko balio sinbolikoa du.

Esan ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira etorri direnei!

No comments: