Aurreko urtaroetan bezala, udaberrian ere Enkarterriko Berbalagunok Udaberriko argazki lehiaketa martxan izan dugu, eta orain, lehiaketako argazkirik onena aukeratzeko momentua heldu zaigu.
Oraingoan kategoria bakarra izango dugu lehian, ikusi argazki eta testu guztiak eta bozkatu gehien gustatu zaizuna, maiatzaren 31a baino lehen >>> BOZKATU HEMEN
1. Argazkia
Baliteke Eretza mendia Enkarterriko Mariren etxea izatea...
2. Argazkia
Nire herrian paseatzen, paisaiak ederrak ikusten.
3. Argazkia
Argazki hau aukeratu dut, tximeletak poztasuna trasmititzen didalako, horretaz aparte tximeletak ikustea esan nahi du udaberria heltzen dela eta hori oso pozgarri da niretzat. Asko gustatzen zaidalako.
4. Argazkia
Txoritxo hau, baretasuna eta bakea helarazten dit. Eta udaberria heltzen denean oztasuna sentitzen dut, txori hauek ikusten ditudalako.
5. Argazkia
Argazki hau aukeratu du, udaberrian animali txikiak, janari edo beste animali batzuk hartzen dituzte. Orduan, udaberria gustatzen zait animaliak zer nolako bizimodua daukaten ikusteko.
6. Argazkia
Udaberriko izpiek argitzen digute bidea, adarretik sigi-saga eginez, itzalen jolasa sortuz. Maite dugu gure lurra berde ilunez jantzia.
7. Argazkia
Lurra dugu udaberriko fruituak emateko prest, eta loreak gorri kolore bortitzez.
8. Argazkia
Balmasedako bide batetik paseatzen ari nintzela, ubarroi eder batekin topo egin nuen!
9. Argazkia
“Udaberri berrian hau da behar dudan guztia”
10. Argazkia
Marko eder honetan ikus daiteke Eretza mendia Txabarritik (Sodupe) udaberrian, bertako baserritarrei esker. Haiek zaintzen dituzte larrosak kaletarrok ikusmiraz goza dezagun.
11. Argazkia
🌸🌸Arrosen usaina, Udaberriko usaina 🌸🌸
12. ArgazkiaMendian larre artean ikusten da loretxo bat...
13. Argazkia
Udaberriak dakarren irudimena, arrautzak ala loreak? Norberaren eskura...
14. Argazkia
Hodeien itxurak ulertu nahian.
15. Argazkia
Udaberriko kolore biziak.
16. Argazkia
Gallarraga larrosaz inguraturik.
17. Argazkia
"Udaberrian, milaka berde kolore"
18. Argazkia
Kalabazin kalabazan, kalabazin txiki bat gordexolan atera da.
19. Argazkia
Basamortuko lore polit handiak, ongi etorri berria!
Horixe da dena. Mila esker parte hartzaile guztiei eta zorte on!
3 comments:
10. argazkia ezin da ikusi. Pena da, polita da eta lan handia hartu nuen kableak eta teilatuak saihesteko.
Konpondu dugula uste dugu. Mila esker abisatzeagatik, eta barkatu eragozpenak.
Mila esker
Post a Comment