2021/05/13

Gurasolagun pasaportea Artzentalesen

 

Kaixo, familia!

Gurasolagun Pasaportearen hurrengo ekintza jolasak familian euskaraz izango da. Erritmoekin eta soinuekin jolastuko gara, dantzan egingo dugu, eta familian elkarrekin egiteko jolasak ikasiko ditugu. Tailerra Artzentaleseko Traslaviña auzoko frontoian izango da, maiatzaren 28an, ostiralean. 45 minutuko 3 txanda izango ditugu aukeran: 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan. Nahi duzuen txandan apuntatu ahal zarete.

Tailerrean erabiliko den euskara erraza izango da; eta 3 - 9 urte bitarteko haurren familientzat gomendatuta dago. Hala ere, familiako beste kideren batek etortzeko asmoa badu (anaia-arreba nagusiagoak edo gazteagoak, adibidez), jar zaitezte gurekin harremanetan.

Leku kopurua mugatua izango da, eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea maiatzaren 25a baino lehen. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

Antolatzen ditugun ekintza guztietan, segurtasun neurriak bermatuta daude, eta era berean COVID19rako protokoloa aplikatzen dugu. Hortaz, derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea, distantzia mantentzea eta antolatzaileen arauak betetzea. 

Zeren zain zaude, familia? Eman izena eta euskaraz bizi!

No comments: