2011/06/29
2011/06/17
Donibane Gaua Galdamesen !!!
Ekainaren 23an gaueko 22.30ean udako solstizioa ospatuko da Galdamesen. Bertara hurbiltzen direnak ordubete iraungo duen "Ametsetan: Galdamesko Donibane Gaua" emankizunaz gozatu ahal izango dute. Ikuskizunak 7 agerraldi izango ditu eta bertan gure mitologiako pertsonaiarik ospetsuenak aurkituko ditugu: akerrak, lamiak, sorginak, Mari... Eta antzezpenaren ostean txokolatada !!! Ez galdu gau magikoaz gozatzeko aukera !!!
2011/06/16
Gordexolako IV. Euskal Jaia
Ekainaren 26an, igandea, Gordexolako Argizka Emakumeen Elkarteak antolatuta eta Udalak lagundutako IV. Euskal Jaia ospatuko da. Aurtengo nobedadea Euskal Ezkontzako protagonistek zilarrezko ezteiak ospatuko dituztela izango da.--> Txistulariek kalejira girotuko dute eta eguerdiko hamabietan hasiera emango zaio Euskal Ezkontzari.
--> Zeremonia bukatuta bertsolariak arituko dira.
--> Horren ostean, festa San Kosme zelaietara mugituko da, bertan antolatuko baita herri bazkari jendetsua.
--> Arratsaldean umeentzako ipuin kontalaria eta Hodoibaltza Euskara Elkarteak antolatutako haur jolasak egongo dira.
--> Seietan euskal erromeria.
--> Zortzietan Molinar plazarako jaitsiera eta ezkonberriei agurra.
2011/06/15
24an afaria!
Azken afaria egin genuenetik sei hilabete igaro dira, beraz, ez duzu uste Enkarterriko Berbalagunok elkartzeko ordua dela?? Hala uste baduzu, ez izan zalantzarik eta eman izena ekainaren 24an ospatuko dugun afari mundialan parte hartzeko!Hitzordua: 20:30ean elkartuko gara poteoan ibiltzeko eta 22:00etan Balmasedako Igerilekuetako jatetxean afalduko dugu.
Prezioa: 20 €
Menua: Konfirmatu gabe, zehazten dugunean esango dizuegu.
Izena eman: Beharrezkoa da 20a baino lehen izena ematea. enkarterri@aek.org
Anima zaitezte!
2011/06/10
AEKrekin euskararen bide naturalak ezagutu!
Urtero bezala, AEK-k bere udako eskaintza prestatu du; ikastaroak, barnetegi arruntak, familia barnetegiak... Baina naturarekin harreman estua izan nahi baduzu, aukera bereziak badituzu.Urepeleko barnetegian, euskara eskolez gain, inguruko mendietara txangoak egiteko aukera eskaintzen du.
Barnetegi ibiltarietan, bizikletaz eta oinez, ez dago eskola ordurik mintzapraktikara bideratuta daudelako , baina arduradunak irakasleak direnez edozein zalantza argitzeko prest dauzkazu.
Animatu eta ezagutu eskararen bide naturalenak!
info +
2011/06/01
2011/05/31
Jaioberriei euskaraz !!!
Gordexolako Euskara Zerbitzuak Eman giltza- ¡háblale, escúchale! kanpainarekin bat egin du. Ume jaioberriak eta 1-6 urte bitarteko umeak dituzten familiei euskararen transmisioa sustatzeko materiala helaraziko die Udalak. Gurasoek diptikoa, KU-KU liburuxka eta CD bat jasoko dute non oinarrizko euskarazko hitzak, esamoldeak eta abestiak batzen diren. Informazioa zabaltzeko: hemen
2011/05/30
Euskal ezkontza !!!

Ekainaren 18an Balmasedan ospatuko den Euskal Ezkontzarako dena prest !!!
Egitaraua:
11.00 Txalaparta San Severinon. Kalejira S. Juan plazaraino (senargaiaren koadrila).
12.00 Emaztegaiarekin bat egitea eta hamaiketakoa S. Juan plazan.
12.30 Kalejira S. Severino enparantzaraino, denok elkarrekin.
13.00 Ezkontza zibila eta erlijiosoa. Aurrezku, jota, arin-arin. Taldeko argazkia.
13.45 Trikipoteo.
15.00 Bertsolaria. Kantabazkaria. Nagusiak 9 euro, txikiak 3 euro. Bonoak ekainaren 3tik salgai Carambolan, Eguzkin eta Herriko Tabernan.
15.30 Bazkaldu eta gero txikientzako tailerrak egongo dira.
18.00 Sokatira.
19.00 Euskal Erromeria.
2011/05/23
2011/05/18
Ibilaldira joateko autobusa !!!
Aurtengo Ibilaldia, askok jadanik jakingo duzuen moduan, maiatzaren 29an izango da Ondarroan. Giro euskaldunean egun atsegina pasatzeko aukera ederra da eta Balmasedako Zubi-Zaharra Ikastolak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak jai honetarara joateko autobusak jarriko dituzte !!! Balmasedakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte eserlekua izateko eta kanpotarrek 6. Autobusa goizeko 9etan aterako da herritik eta itzulera 20.00etan izatea aurreikusten da. Izena emateko azken eguna maiatzaren 23an izango da. Ez galdu aukera !!!
2011/05/12
Enkarterri, bertsoz bertso!
Urtero legez, aurten ere punta-puntako bertsolariak Zallako Zine Antzokian datorren ostiralean, maiatzak 20, 20:00etan.Aurten Maialen Lujanbio (2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna), Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Arkaitz Estiballes eta Zallako Bertso Eskolako Arrate Zubigarayren bertsoekin gozatzeko aukera izango dugu.
Berbalagunentzat gonbidapenak ditugu!. Zurea lortzeko bidalguzu mezua (enkarterri@aek.org) maiatzaren 18a baino lehen!.
Anima zaitez!
2011/05/09
Jon Sarasua Balmasedan !!!
2011/05/03
Herri Urratsera joateko autobusa doan !!!

Igande honetan, maiatzak 8, Iparraldeko ikastolen jaia ospatuko da Senperen eta Balmasedako Euskara Zerbitzuak doako autobusa jarri du !!! Balmasedatik goizeko 9etan aterako da autobusa (tanatoriotik) eta 20.00etarako bueltan izango gara. Izena emateko tokiak, ondoko bi hauek: Zubi Zaharra Ikastola eta Euskara Zerbitzua (udaletxeko 1. pisuan). Izena emateko epea gaur, maiatzak 3, bukatzen da, beraz, ez lokartu eta eman izena !!!
2011/04/14
2011/04/08
Apirilak 15: jantzi euskalakari zapatilak eta zatoz korrikara !!!
Datorren ostiralean, hilak 15, Korrika gure eskualdetik igaroko da. Bakoitzak ahal dituen kilometroak egin ondoren indarrak berreskuratzeko aukera izango dugu. Gure proposamena Balmasedako ekintzetan parte hartzea da, planak honakoak dira:
19.00etan "Euskal ezkontza 1011" aurkezpena eta argazki proiekzioa, kultur etxean.
20.00etan Triki-poteoa herrian zehar
22.00etan PAELLADA kultur etxeko patioan. Bonoak : 10 euro nagusiak eta 5 euro umeak. Bonoak eskuratzeko: Dantza lokalean, Herriko Tabernan, Eguzkin eta Caranbolan.
Beraz, joango gara berbalagunak elkarrekin paella afaltzera???
2011/04/06
2011/03/28
Euskalakarion topaketa!
Korrika badator eta martxan jartzeko ordua da!
Berotzen hasteko ostiral honetan Enkarterriko Euskalakarion topaketa izango dugu, adi egon!
Zer: Bertso afaria, Jon Martinez eta Aitor Arrutia bertsolariekin.
Noiz: Apirilak 1, ostirala, 21:30ean.
Non: La Herrerako Zubiondo Jatetxean.
Prezioa: 15 €
Izena eman: AEK Euskaltegian. 946670312 / 605395679 - enkarterri@aek.org
2011/03/22
Berbatxotxeko argazki lehiaketa !!!
Larunbateko ajea gaindituko genuen guztiok dagoeneko, ezta? Egunak gauza ugari egiteko tartea eskaini zigun: poteoan ibiltzeko, txotx egiteko, koadrilan abesteko, beste eskualdeko berbalagunak ezagutzeko... eta bebai... argazkiak ateratzeko, noski !!!!!!! Beraz, hauxe da gure proposamena: aukeratu larunbatean atera zenituen argazki dotoreenak eta parte hartu AEKko Mintzapraktika Zerbitzuak antolatu duen lehiaketan !!! Argazkiak helbide honetara bidali: praktikatu@aek.org (banan-banan). Argazkiak bidaltzeko epea astelehenean, hilak 28, bukatuko da. Animatu eta parte hartu !!!
2011/03/18
Iulian Iantzi Balmasedan !!!

Iulian Estatu Batuetan jaio eta hazi zen eta 7 urteetara arte ingeleraz eta euskaraz besterik ez zen mintzatzen... Bere familiarekin Euskal Herrira bueltatu zenean erdara ikasi behar izan zuen... ez al zen ba nahikoa euskara menperatzearekin? Iantzik euskararekin duen harremanaz hitz egingo digu hilaren 24an Balmasedako Kultur Etxean, 17.00etan.
Antolatzailea: Balmasedako Euskara Zerbitzua
2011/03/15
Kopla idatzi sariketa
Parte hartzaileak: AEKko euskaltegietako taldeak zein praktika egitasmoetako taldeak.
Egin beharrekoa: 6 koplaz osatutako bertsoaldi bat idatzi. Doinua: ama begira zazu, ikusi nuenean)
Gaia: Euskalakari baten eguna
Azken eguna: apirilak 1
Bidaltzeko helbidea: prentsa@aek.org
Epailea: Bertsozale Elkartea
Saria: irabazten duen taldeak afari edo bazkari bat sagardotegi batean, bi bertsolarirekin.
Sariduna Korrikaren amaieran jakinaraziko da.
OHARRA: Bertsoaldia idaztea eta bidaltzearekin aski da baina bertsolaritzan doinua ere ezinbesteko osagaia denez, koplak abestera animatu nahi zaituztegu; beraz, telefono batekin edo kamera arrunt batekin zuek kantatutako bertsoaldia grabatu eta bidal dezakezue; bideoz iristen diren bertsoaldiek puntu gehigarri bat izanen dute.
Subscribe to:
Posts (Atom)



