2011/05/18

Ibilaldira joateko autobusa !!!

Aurtengo Ibilaldia, askok jadanik jakingo duzuen moduan, maiatzaren 29an izango da Ondarroan. Giro euskaldunean egun atsegina pasatzeko aukera ederra da eta Balmasedako Zubi-Zaharra Ikastolak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak jai honetarara joateko autobusak jarriko dituzte !!! Balmasedakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte eserlekua izateko eta kanpotarrek 6. Autobusa goizeko 9etan aterako da herritik eta itzulera 20.00etan izatea aurreikusten da. Izena emateko azken eguna maiatzaren 23an izango da. Ez galdu aukera !!!

2 comments:

Juantxu said...

Zallan egingo al du geldialdirik?

enkarterriko berbalagun said...

Ez,bakarrik Balmasedan!