2009/05/22

Bertso jaialdia Zallan!

Datorren ostiralean, maiatzak 29, bertso jaialdia izango dugu 20:00etan, Zalla Zine Antzokian.

Aurten ere punta-puntako bertsolariak izango ditugu gure artean: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Unai Iturriaga eta Amets Arzallus, eta gainera Zallako Bertso Eskolako Jon Martinez eta Aitor Urrutia.

Gai jartzailea Unai Elizasu izango da.

Berbalagunontzat gonbidapenak ditugu, beraz, ez dago galtzerik!!

Zure sarrera doan lortzeko bidalguzu izena betiko helbidera: enkarterri@aek.org eta listo!

Anima zaitez!

2009/05/20

Sendabelarrak eta preparauak ikastaroa


Sendabelarrak ezagutu eta zelan ibili ezagutzeko aukera bikaina!

Ikastaroa ekainean izango da, baina izena emateko epea maiatzaren 20tik-29ra.

Plaza mugatuak dira, beraz, adi ibili!. Color del texto
Izena eman: 94 667 18 51 (Lorea/Amaia)

Ikastaroa NON eta NOIZ: Sodupeko Ikastola zaharrean, ekainaren 9,10,16 eta 17an.

Antolatzailea: Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua.

2009/05/15

Berbalagunak irratian!

Irratia gustoko duzu? Parte hartuko zenuke irrati gazte eta berri batean?
Orain badaukazu aukera!

Balmasedako Begi FMek irratsaio euskalduna martxan jartzeko aukera ematen die Berbalagun guztiei!. Musika, albisteak, kirola, hizkimizkiak.... zuk nahi duzuna ondo pasatzeko eta euskaraz!

Anima zaitez eta zure ahotsa lau haizeetara zabaldu!!

Izena emateko, mezua hona: enkarterri@aek.org

2009/05/12

Bertso bazkaria


Bertsozale guztiok, anima zaitezte larunbat honetan maiatzak 16, plan itzela daukagu eta!
Artzentalesko Amalur ostatuan Zallako bertso eskolak Bertso bazkaria antolatu du.
Bertan, Xabier Arriaga "Txiplas", Arkaitz Estiballez eta Fredi Payarekin gozatzeko aukera izango dugu.
Bonoak salgai daude Zuretxe tabernan eta Amalurra jatetxean
Anima zaitezte!!


2009/03/31

Ongi etorri, Korrika!


Korrika aurrera doa eta datorren ostiralean Enkarterrin egongo da, parte hartuko duzu ezta?.
Hemen daukazu informazio guztia.
Beraz, atera zaitez etxetik eta egin korrika euskararen alde!.
Goizean......ikastetxe eta ikastoletako txikitxoek lekukoa eramango dute herrian zehar.
Korrika Txikia herriz herri:
Apirilak 2:
Sodupe: 11:00etan
Apirilak 3:
Sopuerta: 9:30etan. 10:30etan: Jaia, animazioa, dantza...
Balmaseda: 11:00etan
Alonsotegi: 14:30etan
Zalla: 15:00etan
Artzentales: 15:00etan
Korrikaren zain...... ez dakizu zer egin? hemen dauzkazu proposamen batzuk:
La Herrera:
Apirilak 3: 21:00etan: Afaria. Zubiondo jatetxean. 10 €.

(Bonoak salgai: Balmasedako Herriko eta Eguzkin eta Zallako Zuetxen)
Sopuerta:
Apirilak 1, Auzoetxean, 20:00etan: “Bidaia intimoak” dokumentalaren proiekzioa.
Apirilak 3: 21:00etan: Triki-poteoa. Merkadillon.
Apirilak 3: 22:00etan: Afaria. Garape jatetxean, 20 €.(izena eman: Garape jatetxea).

Azkenean..... heldu da! Badator korrika!
Eta zure herrira, zer ordutan helduko da?
Alonsotegi:22:21
Sodupe:23:20
Gueñes: 23:46
Zalla:23:59
Balmaseda:00:51
Sopuerta:01:54


2009/03/25

Euskal zinea Gordexolan


Enpresan produkzioaren erdia Poloniara darama planta berri batera...

Gaurko ogia biharko gosea...


Galtzen diren borroka bakarrak bertan behera uzten direnak dira.....eutsi! filma.





Martxoaren 26an, 19:30ean Gordexolako Kultur Aretoan
Dohainik.

Antolatzaileak: Hodoibaltza Euskara Elkartea eta Gordexolako Udala.

2009/03/17

Enkarterriko Berbalagun prentsan

Martxoaren 5ean Hemendik Enkarterrik, Deia egunkariko gehigarriak, Enkarterriko Berbalagunari buruzko erreportaia argiratu zuen.
Bertan Berbalagun egitasmoaren berri emateaz gain, Enkarterrin burutu ditugun ekitaldi batzuk aipatzen ditu eta horrekin batera zenbait argazki agertzen dira.

2009/02/18

Mozorroa jantzi!

Inauteriak heltzear daudela aprobetxatuz Enkarterriko berbalagunok bilduko gara jaiak ondo hasteko.

Non eta noiz geratuko gara?
Zallako Itzala tabernan, ostiralean, otsailak 20, arratsaldeko 7:30ean.

Gero Zallan ospatuko den kalejiran parte hartuko dugu, beraz ez ahaztu mozorroa!.

Anima zaitez, mozorroa jantzi eta etorri gurekin!.
Inauteriko argazkiak ikusi nahi?

2009/02/12

"Korrika kulturala Enkarterrin"


Korrika kulturala martxan jarri da Enkarterrin.
Hasteko, Balmasedan otsailaren 13an protagonistak gazteenak izango dira “Txorro Morro” taldeak eskainiko duen berbena zoragarrian . 17:30ean, San Juan Plazan.
Ondoren, musikaz gozatzeko kontzertu ikaragarria “Kauta” taldearekin. 20:30ean, Klaret Anzokian.
Igandean, otsailaren 15ean, Sodupen 17:30ean denok Kalejirara! eta 18:30ean umeentzako berbena “Txorro Morro” taldearekin, Herriko Plazan.
Joan zaitez!

2009/02/10

Euskal Museora goaz!


Datorren larunbatean, otsailaren 14an, Enkarterriko Berbalagunok badugu planik!!
Bilboko Euskal Museora joango gara, bertan goizeko 11:00etan bisitaldi gidatua egingo dugu, eta gero zerbait hartuko dugu elkarrekin.
Museoan eskultura, armarriak, balearen arrantzako tresnak, baserrietako tresneria, arropa, keramika, armak, ... gure historia birpasatuko dugu.
Bisita gidatua egingo dugunez jakin behar dugu lehenago zenbat izango garen, beraz, etorri nahi baduzu bidali mezua: enkarterri@aek.org , edo deitu: 946 670 312 ( Estibaliz).
Prezioa: 4 €.
Bidaia trenean agingo dugu.
Anima zaitez!

2009/02/06

Berotu sakelekoa!

"SMS Bero-Beroen IV. Lehiaketa” heldu da.
Otsailaren 12ra arte baduzu aukera zure mezua bidaltzeko eta sari zoragarriak irabazteko!
SMS bero-beroak eta maitasunezkoak bidali 688 625 538 telefonora.
Kontuan hartuko da:
- Adierazkortasuna eta umore ona.
Baldintzak hauexek dira:
- Euskarazko mezua
- 160 karaktere asko jota
- Ez da irudirik onartuko
Sariak:
1. saria: 2 pertsonentzako afaria eta ordu bateko spa zirkuitua.
2. saria: 50 € euskarazko produktuetan.
3. saria: 30 € euskarazko produktuetan.
Antolatzaileak: Alonsotegi eta Balmasedako Euskara Zerbitzuak. Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua.

Korrika 16. omenaldia ekitaldia

Larunbatean, otsailak 7, arratsaldeko 7etan estreinatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian Korrika 16ren omenduak protagonistatzat dituen dokumentala.

Protagonistak euskaraz bizi nahi dugunon herrira etorritako lau pertsona dira. Korrika 16ren omenaldi beroa merezi duten milaka eta milaka lagunen ordezkari gisa hartutakoak.

Mixele, Rami, Jesus Mari eta Tereixa. Lau pertsona ezezagun, aktore izan barik eta zinemaren munduarekin inolako loturarik eduki gabe, prest agertu dira Korrika 16ri ekarpen eder hau egiteko.

Hamaika dira euren modura euskarara hurbildu direnak eta euskaldun asko eta asko lau pertsona hauen bizitzetan identifikatuta sentituko dira, beraiek euskaraz bizi nahi dugunon herrira egindako ibilbidea milaka lagunek egin dutenaren antzekoa izango baita ziur aski.

Bidaia intimoak, Jon Maiak zuzendutako eta Orio Produkzioak ekoiztetxeak Korrika 16rentzat egindako dokumentala da.

Sarrerak bost euroko balio sinbolikoa du.

Esan ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira etorri direnei!

2009/01/28

Dantza egin dezagun!

Otsailaren 5ean, Gordexolan, aukera paregabea izango dugu dantza egiten hasteko edo dantzari amorratua bazara zure "estiloa" hobetzeko.

Soka-dantza, jota, porrusalda, balsa, mazurka, txotisa, pasodoblea, polka.... protagonistak izango dira eta honetaz gain, ariketa erritmiko eta koreografikoak. Eta gainera doan!!. Baina adi ibili, dantzariak 15 pertsona besterik ez dira izango.

Norentzat da tailerra?: Dantza gogoko duten gazte eta helduentzat (12 urtetik gorakoak).

Helburuak: Era errez, argi eta jostagarrian dantza tradizionalaren errepertorioko aukerak erakustea, dantzarekin lehen kontaktua izatea eta zaletuak ikastean hastea.

Izena emateko: Gordexolako kultur etxean ( Tel.: 946 798 061), urtarrilaren 30era arte.

Partehartzaileei kamiseta eta CD didaktikoa emango zaie.

Antolatzaileak: AIKO Kultur Elkartea, BBK eta Gordexolako Udala.

2008/12/04

Enkarterrik ere, Euskaraz Bai!, esango du.


Abenduaren 13an BECera joango gara, hantxe kontseiluak 10.urteurreneko ekitaldi nagusia ospatuko da.

Ekitaldia 18:00etatik aurrera izango da eta nahiz eta dohainik izan, sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dira . Horretarako http://www.nierebanoa.com/ -n sartu edota 902 820 240 telefonora deitu.

Euskarak behar zaitu, eman pauso bat harago!
"Pausu bat harago" bideoa ikusi nahi duzu??

2008/12/02

Abenduko agenda

Hil honetan Enkarterrin ez dago aspertzeko modurik.
Ezetz sinestu??. Ikusi gure Agenda eta badakizu, Enkarterrin ere Euskaraz bizi!.



2008/11/14

MIKEL MARKEZ + SEIREN kontzerturako 4 sarrera opari!

Balmasedan azaroaren 21ean, gaueko 21:00etan, kontzertu ikaragarri Balmasedan!...

...eta saridunak dira........ Carla Maria Moreira eta Bittor Hernandez !!

Zorionak eta mila esker parte hartzeagatik!!

Eta zu, kontzertura joango zara? Konta iezaguzu....



MIKEL MARKEZ
Hogei urteko ibilbidea zaila da disko batean laburbiltzea. Kantariak abesti onak egitea gustuko izateaz gain, kanten artean entzulearen gogokoenak aukeratzen jakin behar du. Mikel Markezek, ordea, bi dohain hauek agertzen ditu Klaret Antzokian aurkeztuko duen bilduma diskoan. Soka-akorde berrituen indarrez, dotorezia eta sakontasun harrigarria erantsi dizkie antzinako grabazio
entzutetsuei. Eboluzio miresgarri baten lekuko izango dira zure begiak.



SEIREN
Gazte talde kementsu bezain arrakastatsua da Seiren talde bizkaitarra. Iazko Durangoko Azokan salduenetarikoa izateaz gain, irratietako ohiko doinu bilakatu da beraien estreinako lana, “Pertsona baten bila” . Eguneroko paisaiak eta antzinako bizipenak gogoan dituen unibertso hurbil eta zintzoa aurkeztea da beraien ospearen gakoa. Beraien oinarri goxoa, pop estiloaz baliatzen da sentimenak eta desioak irudikatzeko, betiere zeltar doinu zertzeladaren
laguntzaz. Freskotasuna lau haizeetara Klaret Antzokiko aretoan.

Aurtengo kanpainaren aurkezpena

Enkarterriko aurkezpena!!
Kaixo berbalagunok! Azaroaren 6an, Enkarterriko Berbalagun egitasmoaren aurkezpena egin genuen, jendez gainezka egon zen eta zenbait partaide berri lortu genuen.

Baina oraindik garaiz da, izena emateko epea zabalik dago eta!!!

Anima zaitez eta euskaraz bizi!!






Aurkezpenaren argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.







2008/10/17

2008-2009ko kanpaina hasi da!!!




Kaixo lagunok!
Hemen gaituzue berriro Berbalagunen inguruan zehazki eta, euskararen inguruan orohar, Enkarterrin gertatuko edo gertatu diren gora-beheren berri emateko prest.

Hurrengo astean etxeetako buzoietan banatutako eskuorrien bitartez Berbalagun egitasmoan izena emateko eta parte hartzeko aukera izango dugu herritar guztiok. Hauetan azaltzen den fitxa bete eta ondoren azaltzen diren lekuetan entregatzea besterik ez da egin behar.

Non:
Enkarterriko AEK euskaltegian
Enkarterriko Udal euskaltegian
Balmasedako euskara zerbitzuan
Gordexolako euskara zerbitzuan
Mankomunitateko euskara zerbitzuan

Telefonoz edo email-ez izena emateko:
Telefonoa: 946 670 312
enkarterri@aek.org