Aurreko ostiralean, martxoak 5ean, Turtziozko Kultur-Etxean euskaraz
aritzeko aukera paregabea izan genuen Gurasolagun tailerrean. Bertan,
Frida Kahlo artistaren ibilbidea ezagutzeaz gain, haren antzera
margotzeko aukera ere izan genuen. Oihalezko poltsa batzuk estanpatu,
eta feltrozko loreekin apaindu genituen; gure diseinu propioak eginez
edota ereduak jarraituz. Ehunentzako margo bereziak erabili genituen,
eta feltroa hainbat modutan maneiatzen ikasi genuen, horrela lore
ezberdinak sortzea lortu genuen.
Sormena eta lagun giroa izan ziren nagusi, eta parte hartzaileok primeran pasatu genuen. Artista hutsak gara!
Hurrengoan zuek ikusi nahi zaituztegu, familia.
Gurekin etorri eta euskaraz familian gozatu!
No comments:
Post a Comment