2010/01/29

Otsaila, maiteminduen hilabetea

Urtarrileko aldapak otsailari eman dio paso eta horrekin batera SMS beroen lehiaketa gurekin dugu berriro ere.
V. edizio honetan amodioa ulertzeko era guztiek lekua izango dute, betiko legez. Baldintza bakarrak: euskaraz izatea, 160 karaktere baino gehiago ez izatea eta irudirik ez eranstea.
Gogoratu !!! Zure maitaleari mezua bidaltzen diozunean, aldi berean guri ere bidali ahal diguzula, ondoko zenbakira: 688 696 655. Horrela, zure azukre koxkorra kontent izateaz gain
lehiaketan parte hartuko duzu!!!
Eta sariak...??? Bai noski !!!
- 2 pertsonentzako afaria eta ordu beteko spa zirkuitoa
- 50 euro euskarazko produktuetan
- 30 euro euskarazko produktuetan

3 comments:

Anonymous said...

maiteminduta ez gaudenok zer?

Anonymous said...

Kaixo!

Lehiaketa bukatuta, jarriko dituzue sms irabazleak (edota guztiak)?

BIZI EUSKARAZ!

xa said...

Bai,gure asmoa da mezuak hemen jartzea. Adi egon!!