Ohar honen bitartez Euskal Herria bere eskola hezkuntza eragileak, datorren asteartean ,maiatzak 13 , burutuko duen dinamikaren berri ematea da.
Hezkuntza Sistema Nazionala Euskal Herriaren eskubidea da. Baieztapen honetatik gaur egunean Euskal Herriak bizi duen egoera arterako jauzia, ordea, handia da. Euskal Herriak atzeraezinak bilakatu diren urratsak eman ditu bide honetan eta hezkuntza komunitateak bere prestutasun zein konbentzimendu osoarekin aurre egin dio erronka ugariri ( ikastolen sorrera, 80.hamarkadako mugimendu pedagogikoaren loraldia, eskola publiko euskaldun berriaren aldeko masa soziala, ikasle mugimenduaren sorrera, Euskal Curriculuma,...)
Euskal Herriak bere eskolaren iritziz, unea da emaniko urrats guztiak norabide berberean kokatu eta herri honen eskubidea den Hezkuntza Sistema Nazionala egituratzea zein antolatzearen harira hezkuntza mugimendu indartsua artikulatzeko.
Horrexegatik zuk dinamikaren honen parteidea sentitzea nahi dugu datorren asteartean Zallako Kultur etxean jarrita egongo den erakusketara joaten 17:00etatik aurrera edo hezkuntza tailerrean parte hartzen 19:00etan. Guzti hau erakargarri izango delakoan eta han egongo zarelakoan, jaso besarkada bat.
No comments:
Post a Comment