2008/04/17

Dultzainero eguna

Domekan, apirilaren 20an, Dultzainero eguna ospatuko da Gordexolan. Goiz osoan, Molinar plazan ekitaldi hauek izango ditugu:
  • Artisautza eta baserriko nekazaritzako elikagaien erakusketa eta salmenta.
  • Euskal dantzen alardea Enkarterriko eskualdeko dantza-taldeen eskutik.
  • Tradiziozko tresnen erakusketa eta salmenta.
  • Enkarterriko Eremu Geografikoaren turistentzako informazio-gunea.

Egitaraua:
10:00- Harrera
10:30- Kalejira
11:30- Hamaiketakoa
12:00- Meza
12:30-13:30- Dultzaineroak
13:30- Tabernajira
15:00- Dultzaineroen bazkaria

No comments: