Joko honek euskararen erabilera bultzatzea du xede eta aldi berean euskaldunei elkar ezagutzeko aukera gehiago ematea. Horrekin batera, euskaldunen hizkuntza ohituren aldaketa bultzatu nahi dugu, Enkarterrin ere euskaraz bizi ahal dela erakutsiz.
Ideia Balmasedan jaio zen, Ekintza gazte taldeak antolatu zuen joko hau lehenengoz, haien artean euskararen presentzia areagotzeko. Jokoak oso harrera ona izan zuen, baina jarraipen eza zela eta bertan behera geratu zen. Orduan pentsatu zen jokoa Enkarterri mailan antolatu ahal zela, jarraipena eta parte hartzea handituz.

Zelan Jolasten da?
Jokalari bakoitzari, euro baten truke, 12 puntuko gida baimena banatuko zaio. Puntuak mantentzeko era bakarra jolasten ari diren lagunekin euskaraz mintzatzea da. Jokoak irauten duen bitartean derrigorrezkoa izango da gidabaimena aldean eramatea.
Zelan jakin nork jolasten duen eta nork ez?
Gida baimenarekin batera txapa borobil bat banatuko zaie jokalariei, horrela jolaskideak identifikatzea posible izango da.
Gida baimenarekin batera txapa borobil bat banatuko zaie jokalariei, horrela jolaskideak identifikatzea posible izango da.
Zergatik galdu ahal dira puntuak?
Euskaraz ez hitz egiteagatik: puntu bat
Txapa edo gidabaimena gainean ez eramateagatik: puntu bat
Nork kendu ahal ditu puntuak?
Jolasten ari den edonork, kendu ahal ditu puntuak, baldin eta txapa eramaten duen. Horregatik, jokoan parte hartzen duenak, txapa egunero eraman beharko du.
Gidabaimena aldean eramaten ez duenari puntu bat kenduko zaio, beraz jokalari batek euskaraz egiten ez badu eta gainera ez badu gidabaimena aldean eramaten bi puntu galduko lituzke. Aldi berean puntuak kendu nahi dituen pertsonak bestearen gidabaimenean bere zenbakia idatziko du.
Nola kendu puntuak?
Momentuan: Jolaskideari gidabaimena eskatu, puntua kendu eta zure zenbakia idatzi.
Salaketa jarriz telefonoz
Momentuan: Jolaskideari gidabaimena eskatu, puntua kendu eta zure zenbakia idatzi.
Salaketa jarriz telefonoz
(946 670 312)
e- postaz ( enkarterri@aek.org)
Puntuak berreskuratu
Puntuak berreskuratzeko bi bide daude:
- Eskualdean egiten diren euskarazko ekintza gehienetan parte hartuz. Ekintza bakoitzeko puntu bat.
- Jolaskide berriak aurkituz. Partaide bakoitzeko puntu bat.
Irabazleak
Puntu gehien dituzten pertsonek irabaziko dute , berdinketa egonez gero, jolaskideei kendutako puntu kopurua kontuan hartuko da. Zenbat eta puntu gehiago kendu hobeto.
Inork ezingo ditu 12 puntu baino gehiago eduki.
Sariak
Asteburu pasak, afariak, telebistak, DVDak...
Izena eman:
94 66703 12
enkarterri@aek.org
Epeak:
Izena eman: Otsailaren 18tik 29ra
Jokoaren hasiera: Martxoaren 3a
Jokoaren bukaera: Ekainaren 6a
Izena emateko epe gehiago:
apirilaren 14tik 18ra (jokoa 8 punturekin hasiko da)
maiatzaren 5etik 9ra (jokoa 6 punturekin hasiko da)

No comments:
Post a Comment