2016/11/07

Bertso-poteoa Zallan


       Bariku honetan, azaroak 11, Zallako bertso eskolak  bertso-poteo mundiala antolatu du Zallan. Arratsaldeko 20:00etan Zuretxe tabernan hasiko dira bertsotan Zallako bertso eskolako zein Mungiako TAKET bertso eskolako bertsolariak. Bertsoz bertso eta potez pote Zallako kaleetatik igaroko dugu arratsaldea.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

2016/10/26

Balmasedan ostiralak euskaraz!


        Edozein hizkuntzaren biziraupenerako, eta euskara ez da salbuespena,  oso garrantzitsua da hiztun komunitatearen giza harremanetan eta aisialdian hizkuntza txertatzea. Hori dela eta, Berbalagun egitasmotik gure aisialdian euskarak dagokion lekua izan dezan, Balmasedan ostiralak euskaraz ekimena martxan jarriko dugu. Asmo honekin, berbalagun talde bat osatu nahi dugu ostiral arratsaldean gure aisialdiaz euskaraz disfrutatzeko eta euskaldunak, ikasleak eta berbalagunok euskara inguruan bildu ahal izateko.

Lehenengo hitzordua: azaroak 4, arratsaldeko 19:30ean 
                                   La Bodega tabernan.

ANIMATU ETA HURBIL ZAITEZ!

2016/10/17

Erronk@rterri martxan!



INFORMAZIO OROKORRA:



1.- HELBURUA:

Enkarterrietako 12 urtetik gorako euskaldunei eta ia-euskaldunei (gazteei nagusiki) sare sozialetan eta interneten euskara erabiltzeko aukerak ezagutaraztea.

2.- IZEN EMATEA:

Taldean edo bakarka eman daiteke izena. Taldea osatuz gero, lau kidekoa izanbeharko du gehienez.

Izena emateko, ondorengo datuak bidali beharko dituzue erronkarterri@gmail.com helbidera edo WhatsApp bidez 673.322.038 zenbakira.

       - Taldekideen izen abizenak:
       - Taldekideen adina:
       - Ikastetxe, Gazte-leku edo euskaltegiaren izena:
       - Harremanetarako bidea (mugikorra edo helbide elektronikoa):

3.- KRONOGRAMA:

Ondorengo epeetan emango dugu proben berri:

                   PROBAK               EPEA (aste eta erdi)

                        1.                        Urriaren 17tik 26ra.
                        2.                        Urriaren 27tik azaroaren 4ra.
                        3.                        Azaroaren 7tik 16ra
                        4.                        Azaroaren 17tik 25ra.

Azaroaren 25a izango da (hau barne), proba guztiak aurkezteko azken epea.

4.- SARIAK:

  • ABENDUAREN 2an emango dugu talde irabazlearen berri.
  • Saria: Multi abentura ekintza izango da.
   

   1. PROBA: 

  • “Zure herrialdea ezagutzen duzu?” jolasean partidatxo bat proposatzen dizuegu, bakarka nahiz taldeka, nahi duzuen moduan.
  • Behin hori dena eginda, puntuazioaren “pantailazo” bat bidali behar diguzue, ordenagailuko “Imp pant” tekla erabilita.
    
                       Erantzunak erronkarterri@gmail.com helbidera edo
                    WhatsApp bidez 673.322.038 zenbakira bidali MESEDEZ.

2016/10/13

Berbalagun aurkezpena


       Urriaren 20an, osteguna, Berbalagun egitasmoa zer den eta zertan datzan jendeari ezagutarazteko aurkezpen publikoa egingo dugu Sodupen. Bertan, musikaz eta konpainia onenaz  disfrutatzeaz gain, euskaraz hitz egiteko aukera paregabea izango dugu. Sodupeko plazan, 19:30ean.

ANIMATU ETA HURBIL ZAITEZ!

2016/10/10

Bertso afari parte hartzailea Balmasedan.


       Ostiral honetan, urriak 14, ikasturte berriari ongi etorria emateko Zallako Bertso eskolak ekitaldi polita antolatu du Balmasedan. Arratsaldean bertsoei ekingo diete 20:00etan Herriko tabernatik abiatuko den bertso-poteoan. Egarria asetu ostean, Arla txokora abiatuko dira Bertso afari parte hartzaileaz disfrutatzera. Bertan, bertsoak entzuteaz gain, bertso-saioaren parte izango zara eta zure irudimena erakutsi ahalko duzu bertsogintzan murgilduz.

Prezioa: 5 €
Izena emateko: 674 084 567 (13ra arte)

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Irakurle kluba abian!



       Hil honen 27an, osteguna, martxan jarriko da berriro Zallako irakurle kluba euskaraz. Kurtso honetako lehendabiziko saioan Julen Belamuno idazlearen "Gaueko Zaintzailea" liburua komentatuko dugu. Zure alea dagoeneko liburutegian topa dezakezu. Zallako liburutegian, 18:30ean.
 
LIBURUA ESKURATU, IRAKURRI ETA PARTE HARTU!
 
 

2016/09/22

Praktikatu eta Bizi!


Kaixo lagunok,

Oporraldiaz gozatu ostean, Enkarterrin berbalagun egitasmoa berriro martxan jartzeko unea heldu zaigu. Aurten Praktikatu eta Bizi lelopean ongi etorria emango diegu ikasturte berriari eta guregana hurbilduko zareten lagun guztiei. Espero dugu elkarrekin oso ikasturte oparoa izatea eta ondo pasatzea.  Ez pentsatu gehiago, zure herrian edo eskualdean  euskaraz Praktikatu eta Bizi nahi baldin baduzu, eman izena

Kontaktua: 671.070.044 (Whatsapp)

2016/06/30

Oporretara goaz!!!


       Udarekin batera atsedena hartzeko unea heldu da ikasturtean zehar berbalagunean gogor eta tinko aritu garenontzat. Alabaina, honek ez du esan nahi euskarak atsedena hartuko duenik, eta udan ere, gure hizkuntzaz berba egiten jarraituko dugu berdin berdin. 

       Eskerrik asko gurekin hainbat momentu zoragarri igarotzeagatik eta oso uda polita izan! Irailean elkar ikusiko dugu berriro.

Enkarterriko berbalagun.

2016/06/20

Berbalagunok laztanterapia tailerrean.




      Pasa den asteazkenean, ekainak 15, gorputzean geneuzkan tentsio eta korapilo guztiak askatzeko aukera paregabea izan genuen  Sodupeko  laztanterapia tailerrean. Konfidantza jolasak, masajeak eta beste teknika batzuen bidez oso erlajaturik atera ginen handik. Honetaz gain, oso ondo pasatu genuen eta barre handiak egin genituen.


ESKERRIK ASKO IRATXERI ETA
HARA HURBILDU ZINETEN GUZTIOI!!!

2016/06/14

Zallan, gazteok plazara!


       Larunbatean gazteok hitzordua daukagu Zallan ospatuko den Gazte Egunean. Goizetik gauera ekintza aunitz izango ditugu egunaz gozatzeko: futbitxiki txapelketa, poteo musiktuak, herri bazkaria, kontzertuak, etab.

ANIMATU ETA ATERA PLAZARA!

2016/06/13

Balmasedako euskal ezkontza.


       Larunbat honetan, ekainak 18, Euskal ezkontza ospatuko da Balmasedan. Antolatzaileek egun osoko egitaraua prestatu dute guztiontzako ekintzaz beterik: ezkontza, trikipoteoa, kanta bazkaria, haurren bazkaria, tailerrak, jolasak, musika, etab. Beraz, ez dago aitzakirik huts egiteko.... 

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

Bonoak salgai: Bodegan, Musutxun, Lekuonan, herriko tabernan eta dantzetako lokalean. 9 € (3 € haurrentzat)

2016/06/08

Berbalagun afaria bero-bero...


      Uda ate joka daukagu, eta honekin batera Enkarterriko berbalagun taldeetan edota egitasmoak antolatutako ekintzetan parte hartu dugunon azken topaketa egiteko unea heldu da. Hori dela eta, ekainaren 24an, ostirala, berbalagunok afari ederra egingo dugu Balmasedan ikasturte zoragarri honi agurra emateko. Giro atseginean afari gozoaz disfrutatzeaz gain eskualdeko berbalagunok, ikasleok eta gainontzeko euskaldunok elkar ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.


ANIMATU ETA PRAKTIKATU GUREKIN!


Prezioa: 15 €
Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (20ra arte) 

2016/06/06

Gure Hizkuntza, Gure Elikadura, Gure Mundua


    Ekainaren 19an, Urduñako merkatuan, Berbalagun taldeen topaketaren bigarren edizioa antolatu dugu VSF-Herrien Bidezko Elikadura elkarteak eta AEKren Praktika Zerbitzuak, Urduñako hainbat eragile sozial eta udaletxearen laguntzarekin. 
Urduñara hurbilduko diren guztiek, elikadura burujabetza helburu duten bertoko esperientziak ezagutu eta jai giroan euskaraz bizitzeko aukera izango dute; gosari agroekologikoa, Urduñatik eta merkatutik bisita gidatua, gertuko ekoizleen eskutik bertoko produktuak...eta ostean, bazkaria.
 
Izena emateko, bidali mezua enkarterri@aek.eus helbidera edo whatsappa telefono honetara: 671 070 044
 
Izena emateko azken eguna ekainaren 10a

2016/06/03

Laztanterapia tailerra Sodupen.


      Hil honen 15ean, asteazkena, ikasturte osoan zehar, eta batez ere, azterketen garaian metatutako nekezia, estresa eta estutasuna kentzeko aukera paregabea izango dugu Sodupeko kultur etxean egingo dugun laztanterapia tailerrean. Bertan, taldean arituko gara teknika batzuk erabiltzen, gorputza eta burua erlaxatzeko asmoz. Beraz, ez pentsatu birritan eta eman izena ahalik eta lasterren, plazak mugatuak dira eta.

Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 tlfnora (Whatsapp ere badaukagu)

2016/05/30

Zallako mintzodromoa, berriro arrakastatsua!!!








       Pasa den ostegunean, maiatzak 26, Zallako pilotalekua mintzaleku bihurtu genuen Enkarterriko berbalgunok. Oso giro atseginean, 40 lagun inguru eztabaidan aritu ginen bertan proposatutako gai batzuei buruz. Ideia ezberdinak trukatzen eta jende ezberdinarekin hizkuntza berberean mintzatzen igaro genuen arratsaldea. Euskaraz oso tarte polita pasatzeko aukera izan genuen eta datorren urtean errepikatzeko prest amaitutzat eman genuen saioa.

ESKERRIK ASKO ZUEN PARTE HARTZEAGATIK.
GORA ZUEK!!!

2016/05/24

Udan ere, berbataldeak martxan!


       Uda ate joka daukagu eta honekin batera oporrez eta aisialdiaz disfrutatzeko unea heldu da. Berbalagun egitasmoak zure aisialdiaren zati bat izan nahi du uda honetan, eta igerilekuetan, terrazetan, mendian edota herriko jaietan euskaraz jarduteko aukera eman nahi dizu Enkarterrin sortuko diren udako berbataldeetan parte hartuz. Hori dela eta, urtean zehar berbatalde batean egon bazara edo denbora ezagatik berbalagunean aritu ezin izan bazara, udan ere #lotsarikgabe, praktikatu gurekin! 
 
Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (Ekainaren 13a arte)

2016/05/17

Irakurle kluba.


       Maiatzaren 24ean, asteartea, ikasturteko azken irakurle kluba egingo dugu Zallako Liburutegian. Unai Elorriagaren "Londres Kartoizkoa da" liburua komentatuko dugu, arratsaldeko 18.30ean, liburutegiko aretoan. Liburua eskuratzeko liburutegira jo baino ez duzu egin behar.

ANIMATU ETA EKIN EUSKARAZ IRAKURTZEARI!!!