2019/09/30
2019/09/16
Enkarterriko berbalagunean izena emateko kanpaina abian!
Oporrak igarota, Enkarterriko berbalagun egitasmoak bueltan da jada. Euskaraz praktikatu eta lagun berriak egin nahi badituzu, hurbildu guregana eta izan zaitez berbalagun!
Izena ematea: enkarterri@aek.eus - 671 070 044 (Whatsapp)
2019/06/28
Oporretan gaude!
Elkarrekin ikasturtea eman ostean, ondo merezitako atsedena
hartzeko unea heldu da... Oso momentu atseginak eta
dibertigarriak bizi izan ditugu aurten ere, baina ez ahaztu euskaraz praktikatzeko edozein momentua ona dela; hondartzan, herriko
jaietan, edo elkartuko garen edozein tokitan.
ONDO PASA UDAN
ETA IRAILERA ARTE!
2019/06/26
Ikasturte amaierako jaia. Kronika.
Aurreko ostegunean, ekainaren 20an, ikasturteari agur esateko elkartu ginen berbalagunok, Zallan.
Giro
itzela sortu zen bertso poteoan eta herriko kaleak euskaraz piztu
genituen. Hitz eta pitz aritu ginen! Bertsoaldi batetik bestera zozketa
apartak izan genituen, eta eguraldiak lagundu zuen arren, hainbatek
euritakoa eraman zuen etxera. Kar, kar, kar!
Mila
esker hurbildu zineten guztioi, primeran pasatu genuen; eta batez ere,
Zallako Anitz bertso eskolako bertsolariei: zuek bai apartak!
Hurrengo ikasturtean elkartuko gara eta mingaina astintzen jarraituko dugu.
GORA GU ETA GUTARRAK!
2019/06/13
Gurasolagun pasaporteko saridunak.
Aste honetan Gurasolagun pasaporteko saria banatu dugu. Ikasturte osoan zehar antolatutako Gurasolagunen ekintzetan familia askok parte hartu du, baina ekintza guzti-guztietara joan den familia bakarra izan dugu aurten. Poz-pozik jaso dute merezitako saria eta hurrengo ikasturtean berriz parte hartzeko prest daude.
Familian euskaraz aritzeak bere saria duelako, jarraitu mingaina astintzen.
MILA ESKER PARTAIDE GUZTIOI
ETA
HURRENGORA ARTE!
Ikasturte amaierako jaia!
Uda dator eta berarekin batera ikasturte honi agur esateko garaia ere.
Ekintzez betetako urtea izan dugu: jende berria ezagutu dugu, aurreko urteetako lagunekin elkartu gara eta Enkarterriko kaleak euskaraz busti ditugu.
Horri guztiari bukaera borobila emateko azken jai bat antolatu dugu. Bertan bertsoak, musika, lagun giroa, zozketak eta hainbat sorpresa egongo dira. Zallan elkartuko gara hurrengo ostegunean, ekainak 20, arratsaldeko 19:30ean, Darbuka tabernan.

ZATOZ JAI GIROAZ GOZATZERA!
2019/06/07
El Grazalera irteera berria
Euria zela-eta, maiatzaren 18an antolatutako mendi-irteera bertan behera geratu zen. Beraz, hilabete honetan berriz elkartuko gara Enkarterriko biotopo babestua ezagutzeko. Oraingoan, ekainaren 16an, igandean lotuko gara, Sodupen. La Conchita parkean bildu eta handik El Grazalera abiatuko gara.
Anima zaitez eta Enkarterri ezagut ezazu!
2019/06/04
Autodefentsa tailerra Zallan.
Ikasturte honi agurrik onena emateko hainbat ekitaldi prestatu ditugu ekainean zehar. Horietako bat autodefentsa ikastaroa da, uda honetako parranda eta jaietan seguruago sentitzeko eta espero ez duzun egoera arriskutsu bati erantzuten ikasteko. Bertan hainbat teknika eta gomendio ikusiko ditugu, betiere, gure segurtasunari lehentasuna ematen.
Ekainak 13, Zallako pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan.
Izena emateko: enkarterri@aek.eus - 671 070 044 (Whatsapp).
Ekainaren 11ra arte.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
2019/05/31
2019/05/29
Zallako mintzodromoa. Kronika
Aurreko
ostegunean, maiatzaren 23an, Zallako pilotalekua euskararen
mintzaleku bihurtu genuen. Oso giro atseginean, berbalagunok, AEK-ko
zein Udal euskaltegiko ikasleak eta irakasleak eztabaidan aritu ginen
bertan proposatutako 3 gaiei buruz. Ideiak trukatzen eta jende
ezberdinarekin hizkuntza berberean mintzatzen igaro genuen
arratsaldea. Euskaraz oso tarte polita pasatzeko aukera izan genuen.
Horrelako bizipenen ostean, datorren urtean errepikatzeko prest
egongo gara, ziur.
ESKERRIK
ASKO ZUEN PARTE HARTZEAGATIK.
ONENAK
ZARETE!!!
Horra hor argazkiak. On egin!
2019/05/28
Udako berbalagun. Izena emateko epea zabalik!
Ikasturtea
amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten
dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten
dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin enkarterri@aek.eus postaren bidez, bidali whatsapp bat 671 070 044 telefono zenbakira edo bete fitxa hau.
...eta guztia DOHAINIK
Izena emateko azken eguna: ekainaren 14a
Izena emateko azken eguna: ekainaren 14a
ANIMATU ETA ASTINDU MINGAINA UDAN ERE!
2019/05/27
Kirola eta Natura. Ekaineko irteerak.
Hauexek dira:
- Ekainaren 09an URKIOLATIK IPIZTERA IBILBIDE ZIRKULARRA (14km). Tartean, Santa Kruz apaiza-gerrileroren ezkutalekua bisitatuko dugu. Izena emateko azken eguna: ekainak 6.
- Ekianaren 23an ITXINATIK ZEHARKALDIA. Atxular begitik sartu, Supelegor kobazuloa bisitatu eta Kargalekutik aterako gara. Izena emateko azken eguna: ekainak 20.
Animatu zaitezte eta zatoz guren Kirola eta Naturaren bitartez praktikatzera!
2019/05/22
Zallako bertso Jaialdia.
Zallako
bertso-jaialdia ate joka daukagu berriro ere. Honetan Nerea Ibarzabal,
Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue eta Miren Amuriza bertsolariak Zallako
bertso-eskolako Ander Ucelayrekin batera arituko dira.
Maiatzak 31, arratsaldeko 19:30ean Zalla Zine-antzokian.
Prezioa: 3 €
Bertsoz bertso Enkarterri euskalduntzen!
Maiatzak 31, arratsaldeko 19:30ean Zalla Zine-antzokian.
Prezioa: 3 €
Bertsoz bertso Enkarterri euskalduntzen!
2019/05/13
Zallako mintzodromoa
Kaixo, lagun!
Urtero bezala, udaberriarekin batera mintzodromoa dator. Aurten, maiatzaren 23an, ostegunean, izango da Zallako pilotalekuan, arratsaldeko 17:30etan. Bertan elkartuko gara euskaraz mintzatzeko eta elkarrekin egoteko.
Izena emateko bidali mezua enkarterri@aek.eus helbidera edo bidali whatsap mezu bat 671 07 00 44 zenbakira; epea maiatzaren 20an, astelehena, bukatuko da.
Animatu eta parte hartu. Zure zain egongo gara!

2019/05/10
Enkarterri ezagutuz: El Grazal
Kaixo, lagun!
Ez duzu inoiz pentsatu askotan kanpora begira bizi garela, gure inguruan dauden altxorrak ikusi gabe? Horrelakorik noizbait otu bazaizu, eta konponbidea eman nahi badiozu, hauxe duzu aukera. Hurrengo larunbatean, maiatzak 18, El Grazal mendira ibilbide gidatua izango dugu. Bertako leku esanguratsuen historia ezagutuko dugu eta mendiko giroaz gozatu.
Sodupeko La Conchita parketik abiatuko gara, goizeko 10:00etan.

Animatu eta zatoz gurekin Enkarterriko altxorrak aurkitzera!
2019/05/03
2019/05/02
Diskofestako kronika
Kaixo, lagunok!
PS: hona hemen sorpresatxo bat... (;
Aurreko ostiralean, apirilaren 26an, Sodupen diskofesta zoragarria izan genuen. Arratsaldeko giroa pizteko musikaz beteriko festa izan zen. Azken momentuko musika, betiko klasikoak eta gorputza astintzeko koreografia apartak. Gurasolagun pasaporteari amaiera emateko ospakizuna izan zen, eta hara hurbildu ziren familiek oso ondo pasatu zuten.
Mila esker ARIMAko mutilei eta hara hurbildu zineten guztioi!
PS: hona hemen sorpresatxo bat... (;
2019/04/12
Gurasolagunentzat diskofesta!
Gurasolagun egitasmoko azken ekintza iristear dugu: Diskofesta!
Musikaz, jolasez eta dibertsioz beteriko diskofesta egingo
dugu Sodupeko plazan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Karpa egongo da euria egin arren, primeran pasatzeko.
Anima zaitez eta gurekin etorri!
2019/04/05
Buztin polimerikoa tailerraren kronika.
Lehengo egunean, martxoaren 29an, familientzako Buztin polimerikoa tailerra egin genuen Karrantzan. Bertan, oso ondo pasatzeaz gain, familian euskaraz aritzeko tarte polita igaro genuen gurasolagun pasaportearen ekimenaren azkenaurreko ekitaldian. Buztin polimerikoaz egindako bolak, txurruak, konoak, etab. erabiliz, oso krokodilo ederrak egin genituen Urkok eta Aitziberrek lagundurik. Hurrengoa, Diskofesta Sodupen!!!
MILA ESKER URKORI, AITZIBERRI ETA
HARA HURBILDU ZINETEN GUZTIOI!
Subscribe to:
Posts (Atom)