2016/09/30
2016/09/22
Praktikatu eta Bizi!
Kaixo lagunok,
Oporraldiaz gozatu ostean, Enkarterrin berbalagun egitasmoa berriro martxan jartzeko unea heldu zaigu. Aurten Praktikatu eta Bizi lelopean ongi etorria emango diegu ikasturte berriari eta guregana hurbilduko zareten lagun guztiei. Espero dugu elkarrekin oso ikasturte oparoa izatea eta ondo pasatzea. Ez pentsatu gehiago, zure herrian edo eskualdean euskaraz Praktikatu eta Bizi nahi baldin baduzu, eman izena
Kontaktua: 671.070.044 (Whatsapp)
2016/06/30
Oporretara goaz!!!
Udarekin batera atsedena hartzeko unea heldu da ikasturtean zehar berbalagunean gogor eta tinko aritu garenontzat. Alabaina, honek ez du esan nahi euskarak atsedena hartuko duenik, eta udan ere, gure hizkuntzaz berba egiten jarraituko dugu berdin berdin.
Eskerrik asko gurekin hainbat momentu zoragarri igarotzeagatik eta oso uda polita izan! Irailean elkar ikusiko dugu berriro.
Enkarterriko berbalagun.
2016/06/20
Berbalagunok laztanterapia tailerrean.
Pasa den asteazkenean, ekainak 15, gorputzean geneuzkan tentsio eta korapilo guztiak askatzeko aukera paregabea izan genuen Sodupeko laztanterapia tailerrean. Konfidantza jolasak, masajeak eta beste teknika batzuen bidez oso erlajaturik atera ginen handik. Honetaz gain, oso ondo pasatu genuen eta barre handiak egin genituen.
ESKERRIK ASKO IRATXERI ETA
HARA HURBILDU ZINETEN GUZTIOI!!!
2016/06/14
Zallan, gazteok plazara!
Larunbatean gazteok hitzordua daukagu Zallan ospatuko den Gazte Egunean. Goizetik gauera ekintza aunitz izango ditugu egunaz gozatzeko: futbitxiki txapelketa, poteo musiktuak, herri bazkaria, kontzertuak, etab.
ANIMATU ETA ATERA PLAZARA!
2016/06/13
Balmasedako euskal ezkontza.
Larunbat honetan, ekainak 18, Euskal ezkontza ospatuko da Balmasedan. Antolatzaileek egun osoko egitaraua prestatu dute guztiontzako ekintzaz beterik: ezkontza, trikipoteoa, kanta bazkaria, haurren bazkaria, tailerrak, jolasak, musika, etab. Beraz, ez dago aitzakirik huts egiteko....
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!
Bonoak salgai: Bodegan, Musutxun, Lekuonan, herriko tabernan eta dantzetako lokalean. 9 € (3 € haurrentzat)
2016/06/08
Berbalagun afaria bero-bero...
Uda ate joka daukagu, eta honekin batera Enkarterriko berbalagun taldeetan edota egitasmoak antolatutako ekintzetan parte hartu dugunon azken topaketa egiteko unea heldu da. Hori dela eta, ekainaren 24an, ostirala, berbalagunok afari ederra egingo dugu Balmasedan ikasturte zoragarri honi agurra emateko. Giro atseginean afari gozoaz disfrutatzeaz gain eskualdeko berbalagunok, ikasleok eta gainontzeko euskaldunok elkar ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.
ANIMATU ETA PRAKTIKATU GUREKIN!
Prezioa: 15 €
Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (20ra arte)
2016/06/06
Gure Hizkuntza, Gure Elikadura, Gure Mundua
Ekainaren 19an, Urduñako merkatuan, Berbalagun taldeen topaketaren bigarren edizioa
antolatu dugu VSF-Herrien Bidezko Elikadura elkarteak eta AEKren
Praktika Zerbitzuak, Urduñako hainbat eragile sozial eta udaletxearen
laguntzarekin.
Urduñara
hurbilduko diren guztiek, elikadura burujabetza
helburu duten bertoko esperientziak ezagutu eta jai giroan euskaraz
bizitzeko aukera izango dute; gosari agroekologikoa, Urduñatik eta merkatutik bisita
gidatua, gertuko ekoizleen eskutik bertoko produktuak...eta ostean, bazkaria.
Izena emateko, bidali mezua enkarterri@aek.eus helbidera edo whatsappa telefono honetara: 671 070 044
Izena emateko azken eguna ekainaren 10a
2016/06/03
Laztanterapia tailerra Sodupen.
Hil honen 15ean, asteazkena, ikasturte osoan zehar, eta batez ere, azterketen garaian metatutako nekezia, estresa eta estutasuna kentzeko aukera paregabea izango dugu Sodupeko kultur etxean egingo dugun laztanterapia tailerrean. Bertan, taldean arituko gara teknika batzuk erabiltzen, gorputza eta burua erlaxatzeko asmoz. Beraz, ez pentsatu birritan eta eman izena ahalik eta lasterren, plazak mugatuak dira eta.
Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 tlfnora (Whatsapp ere badaukagu)
2016/05/31
2016/05/30
Zallako mintzodromoa, berriro arrakastatsua!!!
Pasa den ostegunean, maiatzak 26, Zallako pilotalekua mintzaleku bihurtu genuen Enkarterriko berbalgunok. Oso giro atseginean, 40 lagun inguru eztabaidan aritu ginen bertan proposatutako gai batzuei buruz. Ideia ezberdinak trukatzen eta jende ezberdinarekin hizkuntza berberean mintzatzen igaro genuen arratsaldea. Euskaraz oso tarte polita pasatzeko aukera izan genuen eta datorren urtean errepikatzeko prest amaitutzat eman genuen saioa.
ESKERRIK ASKO ZUEN PARTE HARTZEAGATIK.
GORA ZUEK!!!
2016/05/24
Udan ere, berbataldeak martxan!
Uda ate joka daukagu eta honekin batera oporrez eta aisialdiaz disfrutatzeko unea heldu da. Berbalagun egitasmoak zure aisialdiaren zati bat izan nahi du uda honetan, eta igerilekuetan, terrazetan, mendian edota herriko jaietan euskaraz jarduteko aukera eman nahi dizu Enkarterrin sortuko diren udako berbataldeetan parte hartuz. Hori dela eta, urtean zehar berbatalde batean
egon bazara edo denbora ezagatik berbalagunean aritu ezin izan bazara,
udan ere #lotsarikgabe, praktikatu gurekin!
2016/05/17
Irakurle kluba.
Maiatzaren 24ean, asteartea, ikasturteko azken irakurle kluba egingo dugu
Zallako Liburutegian. Unai Elorriagaren "Londres Kartoizkoa da" liburua
komentatuko dugu, arratsaldeko 18.30ean, liburutegiko aretoan. Liburua eskuratzeko liburutegira jo baino ez duzu egin behar.
ANIMATU ETA EKIN EUSKARAZ IRAKURTZEARI!!!
2016/05/16
Badator Zallako mintzodromoa!
Urtero bezala, aurten ere, hitzordua izango dugu euskaldunok maiatzaren 26an, arratsaldeko 17:30ean, Zallako pilotalekuan egingo den mintzodromoarekin. Lagunon artean, giro erlaxatu eta atseginean egungo gai batzuei buruz hitz egingo dugu mahai batzuen inguruan. Gainera, kafea eta pasta gozoak ere bertan egongo dira gure dastamenerako. Plan hoberik ba al da?
ANIMATU ETA #lotsarikgabe EKIN MINTZARI!!!
Izena emateko: Enkarterriko euskaltegietan, enkarterri@aek.org, edo
671 070 044 tlfnoa (azken eguna maiatzaren 23a)
2016/05/13
Ibilaldirako autobusa Balmasedatik.
Hil honen 29an, dagigun! lelopean, Ibilaldia 2016 ospatuko da Durangon. Hori dela eta, Zubi Zaharra kastolak eta Balmasedako Udaleko Euskara Zerbitzuak autobusa jarriko dute Bizkaiko ikastolen jai honetara hurbiltzeko. Autobusa 9:30ean aterako da Balmasedatik eta arratsaldeko 20:00etarako bueltan egongo da berriro. Izena emateko Zubi Zaharra ikastolatik pasatu baino ez duzu egin behar maiatzaren 23a baino lehen. Prezioa: 4€.
ANIMATU ETA EMAN IZENA AHALIK ETA LASTERREN,
PLAZAK MUGATUAK DIRA ETA!
Bertso jaialdia Zallan.
Hurrengo ostiralean, maiatzak 20, bertsozaleek hitzordua izango dute Zallan egingo den bertso jaialdian. Bertan, Etxahun Lekue, Julio Soto, Ander Elortegi, Oihana Bartra eta Beñat Amezaga zallatarra bertsotan arituko dira Jon Martinezek jarritako gaiei buruz. Bertsolaritza gustuko baduzu eta momentu dibertigarriak pasatu nahi badituzu, ezin izango duzu parada galdu. Zine-antzokian, arratsaldeko 20:00etan. Prezioa: 3€.
HURBIL ZAITEZ
ETA GOZATU BERTSOEZ!
2016/05/12
"Eskulanak familian" tailerra Sodupen. Kronika
Asteartean "Eskulanak familian" tailerra egin genuen Sodupen. Bertan, umeak eta gurasoak euskaraz aritu ziren, hozkailuan oharrak uzteko oso iman politak egiten zituzten bitartean. Eguzkia, ortzadarra, pailazoak, loreak, animalien aurpegiak, lumak, etab. izan ziren imanak apaintzeko marrazkirik aukeratuenak. Familian tarte polita igaro ostean, bai txikiak bai handiak poz-pozik abiatu ziren etxera bere hozkailurako apaingarriekin.
ESKERRIK ASKO MACARENARI ETA
TAILERREAN PARTE HARTU ZENUTEN GUZTIOI!!!
2016/05/11
Karrantzako bertso afaria. Kronika.
Pasa den larunbatean, maiatzak 7, bertso afari ederraz gozatzeko aukera izan genuen Karrantzan hango berbalagunei esker. Arratsaldetik euskara eta euskal musikaren doinuak nagusi izan ziren Ambasaguas auzoan. Bertan, Roberto eta Miren musikariek lagunduta giro euskaldunean murgildu ginen egin genuen trikipoteoan. Egarria asetu ondoren, Casa Felisa jatetxera abiatu ginen. Hor, afari ederraz gozatu ostean, Jone Uria eta Ander Elortegi bertsolariak Ekaitzek proposatutako gaiez aritu ziren bertsotan. Gau mundiala aurreko egunean Karrantzan bizi izan genuena!
ESKERRIK ASKO MIRENI, ROBERTORI, JONERI, ANDERRI, ETA BATEZ ERE, HAU GUZTIA AURRERA ERAMAN DUTEN GUZTIEI, KARRANTZAKO BERBALAGUNEI!!!
2016/05/05
Bizkaiko bertsolari txapelketaren VI. kanporaketa.
Bertsolaritza gustuko baduzu, zapatu honetan, maiatzak 7, bertsoez gozatzeko parada ederra izango duzu Sodupen egingo den Bizkaiko bertsolari txapelketaren kanporaketan. Bertan Axier Goñi, Eneko Arrate, Jon Larrabide, Josu Landeta, Peio Arondo eta Txaber Ormazabal bertsolariak lehian arituko dira hurrengo fasera sailkatu nahian. Sodupeko kultur-etxean, arratsaldeko 17:30ean.
GOZATU BERTSOEZ,
HURBIL ZAITEZ!
2016/05/04
"Oporretan ere #lotsarikgabe" selfie lehiaketaren sari banaketa.
Aurreko egunean Galdameseko berbalagunek "Oporretan ere #lotsarikgabe" selfie lehiaketaren saria jaso zuten.
ZORIONAK ARACELI, KARMELE, IRANTZU, TXEMA ETA DIEGORI.
ONENAK ZARETE!!!
Subscribe to:
Posts (Atom)














