2015/11/18

Mendi irteera. Kronika






 
       Pasa den larunbatean berbalagunok Kolitza mendira igo ginen. Goiz goizean, laino artean, Balmasedatik abiatu ginen gogoz, goiz ederra igarotzeko prest. Igoera apur bat gogorra izan arren, tontorreraino ailegatzea lortu genuen. Han paisaia zoragarriaz disfrutatzeaz gain itzelezko hamaiketakoa hartu genuen eta indarrak berreskuratu genituen jaitsierari ekiteko. Oso egun polita igaro genuen mendian eta euskaraz. 

ESKERRIK ASKO GUREKIN ETORRI ZINETEN
GUZTIOI ETA HURRENGORA ARTE! 

 

2015/11/17

Irakurle kluba


       Hil honen 24an, asteartea, Zallako irakurle kluba berriro elkartuko da Xabier Etxaniz idazlearen "Sirena-hotsak" liburuari buruz hitz egiteko. Liburua eskuratzeko Zallako liburutegira baino ez duzu jo behar eta hor maileguan har dezakezu. Zallako udal liburutegian, 18:30ean.

LIBURUA ESKURATU ETA 
IRAKURZALETASUNAZ GOZATU!

2015/11/16

Sukaldaritza tailerra. Plater dibertigarriak

       Azaroaren 27an, ostirala, gurasoek eta umeek elkarrekin tarte zoragarria igarotzeko aukera izango dute plater dibertigarriak prestatzen. Anana, banana, ogia, hegaluzea eta beste askoz osagarri gehiago konbinatuz izugarrizko plater politak prestatuko ditugu. Gainera, platerak prestatzeaz gain dastatzeko ere aukera izango dugu. Arratsaldeko 5:00etan, Gazte txokoan.

Izena emateko: enkarterri@aek.org edo 671 070 044 (24ra arte)

IZENA EMAN AHALIK ETA LASTERREN
PLAZAK MUGATUAK DIRA ETA!

 

2015/11/04

Mendi irteera


       Hil honen 14an, larunbatean, berbalagunok mendira joango gara. Goiz-goizean Balmasedako Foru plazatik abiatuko gara Kolitza mendirantz. Paisaia ederrak, konpainia ezin hobea eta euskara lagun izango dugu ibilbide osoan zehar. Beraz, agenda hartu eta 14a gorriz markatu mendiarekin eta euskararekin hitzordua daukagu eta.

ANIMATU ETA ETORRI GUREKIN GOIZA PASATZERA!!!


2015/10/22

Baga, biga, higa


       Hil honen 30ean, ostirala, gaueko 21:00etan Baga, biga, higa hitzaldi-kontzertua ikusteko abagune paregabea izango dugu Balmasedan. Bertan, Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariak hizlari eta kantari izango ditugu azken hamarkadatan euskal musikak egindako ibilbidea kontatzeko. Gainera, berbalaguna bazara txartelak dohainik eskuratzeko aukera izango duzu.

Ez galdu parada eta 30ean hurbil zaitez  Klaret antzokira.

2015/10/19

Berbalagun aurkezpena. Kronika






       Pasa den ostiralean, urriak 16, Berbalagun aurkezpena egin genuen Balmasedan. Bertan, Leirek, Zallako bertso eskolako bertsolaria, ongi etorria eman ostean, Karmelek eta Arkaitzek, Enkarterriko berbalagunak, azken urteotan egitasmoan egindako ibilbidearen berri eman ziguten euren esperientziak eta bizipenak kontatzen. Hitzordua aprobetzatuz, taldeko selfieak egin genituen, eta giro ezin hobean luntxa dastatu genuen saioari amaiera gozoa emateko. 

ESKERRIK ASKO HARA HURBILDU ZINETEN  GUZTIOI!

2015/10/08

Berbalagun aurkezpena

       Urriaren 16an, ostirala, ikasturte honetan Berbalagun egitasmoari hasiera ona emateko Berbalagun aurkezpena antolatu dugu Balmasedan.  Bertan Zallako bertso eskolakoek ongi etorria eman ostean Enkarterriko zein kanpoko berbalagunon esperientziak eta bizipenak entzuteko aukera izango dugu. Amaitzeko, taldeko selfiea egingo dugu eta luntx gozoa dastatuko dugu. Arratsaldeko 18:00etan, Balmasedako kultur etxean.

ANIMATU ETA HURBIL ZAITEZ!

2015/09/22

#lotsarikgabe praktikatu gurekin!


Kaixo berbalagunok,

       Udazkena heltzear dago eta honekin batera Enkarterrin berbalagun egitasmoa berriro martxan jartzeko unea heldu da. Pasa den urtean asko izan zineten gurekin #lotsarikgabe berbataldeetan parte hartu zenutenak. Aurten, lagun berriak erakartzea helburutzat hartu dugu ahalik eta bizilagun gehiengana helduz. Xede hau lortzeko eskualdeko lagun, elkarte zein eragile guztien laguntza eta ekarpenak  beharrezkoak dira. Hori dela eta, #lotsarikgabe zuengana jotzen dugu, zuen parte hartzea ezinbestekoa da eta.

2015/06/30

Oporretara goaz!!!

       Uda iritsi da eta honekin batera ondo merezitako oporrak hartzeko unea ere heldu zaigu ikasturtean zehar berbalagunean aritu garen guztioi. Hala ere, euskarak ez du oporrik hartuko, eta udan ere, euskaraz mintzatzen jarraituko dugu leku guztietan; hondartzan, mendian, herrietako jaietan,....

Oso opor politak izan eta irailean berriz elkartuko gara.

Enkarterriko berbalagun.

2015/06/17

Berbalagunon afaria.

       Uda ate joka dago eta honekin batera atseden hartzeko unea ere heldu da. Baina udazkenera arte esan aurretik, berbataldeetan zein urtean zehar antolatu diren ekitaldietan parte hartu duzuen lagun guztiak biltzea proposatu nahi dizuegu.

        Ikasturteko azken topaketa honetarako afari bat antolatzea pentsatu dugu eta hitzordua jarri dugu jada: ekainak 26, ostirala, Zallan. Beraz, eguna agendan apuntatu eta eman izena eman!!!

Izena emateko: enkarterri@aek.org - 671 070 044 (Whatsappen bidez ere!)
Prezioa: 20€

2015/06/04

"Azukrea: goxo oso mingotsa" tailerra. Kronika





       Atzo "Azukrea: goxo oso mingotsa" tailer teoriko-praktikoa egin genuen Balmasedan. Bertan egunerokortasunean erreparatzen ez diegun azukreari buruzko hainbat kontu ezagutzeko aukera izan genuen. 

       "Mugarik gabeko albaitariak" GKEko lagunek azukrearen eta burtsa, esklabutza, lobbia eta menpekotasuna terminoen arteko harremana erakutsi eta hauen kontra aritzeko burutzen ari diren priektuen berri eman ziguten. Oso ideia interesgarriak plazaratu ziren saioan sortutako solasaldian eta denok azukre inguruko garrantziaz jabetu ahal izan ginen.


ESKERRIK ASKO VSF-KO LAGUNEI (JANIRE ETA ENEKO)  ETA HARA 

HURBILDU ZINETEN GUZTIOI.



2015/05/28

Sukaldaritza tailerra Sodupen. Kronika





       Pasa den asteartean, maiatzak 26, sukaldaritza familian tailerra egin genuen Sodupeko kultur etxean. Bertan, gurasoek eta umeek pintxo eta postre gozoak prestatzeko aukera ederra izan zuten. Pintxoak eta postreak prestatzeaz gain dastatzeko parada ere izan genuen; ummmm...... ze gozo!!!
Hurrengoan ez utzi aukera pasatzen.

ESKERRIK ASKO HARA HURBILDU ZINETEN GUZTIEI!

Euskal eskola publikoaren jaia

       Ekainaren 7an, igandea, Elgoibarrek Balmasedari hartuko dio lekukoa eta Euskal eskola publikoaren jaia antolatuko dute herri gipuzkoar honetan. Hori dela eta, Balmasedako Udalak autobusa antolatu du hara hurbiltzeko eta urtero egiten den jai honetaz disfrutatzeko. Autobusa goizeko 9:30ean bus geltokitik abiatuko da Elgoibarrerantz. Prezioa: 2 Euro.

Izena emateko: Mendiako AMPAn (Buzoian) edo Euskara Zerbitzuan (euskera@balmaseda.net /  946 800 000

ANIMATU ETA ETOR ZAITEZ GUREKIN!

2015/05/27

"Azukrea:goxo oso mingotsa" tailerra

       
       Ekainaren 3an, asteazkena, Elikadura burujabetzari buruzko "Azukrea: goxo oso mingotsa" tailerra egingo dugu Balmasedan. Tailer teoriko-praktiko honetan azukreari buruzko jatorriaz eta guregana ailegatu arte egiten duen ibilbideaz ezagutzeaz gain modu aktiboan parte hartzeko parada izango duzue bertan planteatuko diren dinamiketan. Emakumearen etxean, arratsaldeko 18:30ean.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

2015/05/26

Zallako mintzodromoa. Kronika






       Maiatzaren 21ean, osteguna, Zallako mintzodromoa egin genuen frontoian. Bertan berbalagunok eta AEK zein Udal euskaltegietako ikasleak eta irakasleak iritzi eta ideia ezberdinetako eztabaidetan #lotsarikgabe aritu ginen giro paregabean. Honetaz gain, aipatzekoa da Zuriñek egin zuen lana saioa bideratzen.

Eskerrik asko Zuriñeri eta hara hurbildu zineten guztioi. Onenak zarete!
 

2015/05/20

Enkarterriko txokorik gogokoenaren irabazlea daukagu!

       Oso txoko politak daude Enkarterrin eta zuek "Zein da Enkarterriko zure txokorik gogokoena?" argazki lehiaketara bidali dituzuen artean hau da epaimahian bozka gehien jaso duena: Iratxoen etxea.

       Sopuertan dagoen baso magiko batean kokatzen da etxe misteriotsu hau. Ez da inor bizi; edo, hori da Iratxoek sinestarazi nahi digutena?


        Iratxoen etxea

       Sopuertako haritz baso batean etxe bat dago. Etxe hau galduta dago zuhaitzen artean. Inor ez da bizi eta han egoten naizen guztietan iratxo bat agertuko dela  pentsatzen dut.Leku lasaia da eta  batzuetan orkatzak ikus daitezke.


 Zorionak irabazleari!