2015/02/02
2015/01/29
Bete Zalla euskaraz!
Zallako bazter guztiak euskaraz bete nahi ditugulako, euskaldunei eta euskara ikasten ari direnei euren herrian esparru berriak eman nahi dizkiegulako
eta halako askoz arrazoi gehiago irabazteko daukagulako, gaur euskararen erabileran aurrerapauso txiki bat dena etorkizunean euskararen normalizazioan lorpen handien bihurtu ahal da.
Hori dela eta, Berbalagun egitasmotik aurrerapausu txiki hori gurekin ematera animatu nahi zaituztegu, bihar Zallan euskaraz bizi ahal izateko. Euskaldunok euskara ikasten ari direnei lagunduz, euskaldunon arteko harremanak sendotuz eta, batez ere, gure ingurukoekiko harremanetan hizkuntz-ohiturak aldatuz lortuko dugu euskaldun guztion ametsa: euskaraz bizitzea.
Izan zaitez berbalagun!
Telefono. 671 070 044
e-posta: enkarterri@aek.org
2015/01/21
Gurasolagun aurkezpena eta "Familian euskaraz jolasean" tailerra
Transmisioak ezinbesteko garrantzia du hizkuntza baten biziraupenerako, eta euskara ez da salbuespena. Zentzu honetan, gurasoen zein familiako kideen inplikazioa oso garrantzitsua da etxeko hizkuntz-ohituretan eragina zuzena dutelako. Jolasen bidez, haurrek zenbait gaitasun eta trebezia garatzeaz gain, familian hizkuntz-ohiturak ezartzen dira eta euren euskararekiko motibazioa, ezagutza eta erabilera areagotzen da.
Hori dela eta, aurten, euskara kalean praktikatzeko Berbalagun egitasmoaren barruan, Gurasolagun programa ere eskaintzeko asmoa daukagu Balmasedan, gogoa duten gurasoek astean behin elkartu eta ordubetez euskaraz egiteko aukera izan dezaten.
Ekimen honi hasiera emateko gure herrian guraso eta seme-alabentzako umeen kantak eta jolasak ikasteko "Familian euskaraz jolasean" tailerra antolatu dugu. Beraz, zure haurrekin euskaraz jolasten eta abesten tarte polit bat igaro nahi baduzu, hil honen 30ean, ostirala, aukera paregabea izango duzu Balmasedan antolatuko dugun familientzako tailerrean. Emakumearen etxean, arratsaldeko 17:15ean.
Eman izena ahalik eta lasterren, plazak mugatuak dira eta!
Izena emateko: enkarterri@aek.org edo deitu 671 070 044ra (28ra arte)
2015/01/20
Lagun txikiak euskaraz zapatuetan
Hilerik behin, zapatuan, etxeko txikitxoekin oso tarte polita igaro nahi baldin baduzue, hona hemen aukera paregabea Balmasedako Udalak eskaintzen diguna. Larunbat honetan, urtarrilak 24, ekitaldiei hasiera emango diegu Monda Lironda pailazoekin. Arratsaldeko 17:30ean, kultur etxean.
Animatu eta parte hartu!
2014/12/16
Enkarterriko euskaldunon topaketa. Kronika.
Aurreko igandean, abenduak 14, Enkarterriko euskaldunon topaketa egin genuen Gordexola. Euria lagun, egun zoragarria pasatu genuen han bildu ginen euskaldun guztiok. Goizetik mota guztietako ekitaldiak egon ziren egun osoan zehar: familientzako tailerrak, kantujira, bazkaria, Korrika arropa desfilea..., eta eguna amaitzeko sari potoloak banatu genituen Berbabingoaren irabazleen artean.
Eskerrik asko Maiteri, Nafarroa kanta taldeari, Hodoibaltza euskara elkarteari eta hara hurbildu zineten guztioi!!!
2014/12/02
Enkarterriko euskaldunon topaketa.
Bazkarirako txartelak salgai: 15 €
Skamatan (Balmaseda), Zure etxen (Zalla), Navarron (Sodupe) eta Gordexolako Kultur etxean.
2014/11/28
2014/11/25
Enkarterriko azken euskaldunzaharraren hitzak
«…ba, emeti,
Karrantzati gora, ta berantza, berantza, berantza… Se au dana ise san
euskaldune. Ba, Gordejuelako etxaldea' danak, ba, dires: Iñarritu,
Arzuria, Aretxederra… guria da Isuskiza… Lekubarri… Danak euskaldunek.
Baserrik danak euskaldunek. O sea, Gordejuelan aurreko denporetan danak
euskaldunek. Ta gero asi sen galduten da galduten… Galdu san bai. Galdu
senean asi sian emen minak eta, bearren eta… Altos Hornos eta. Jendea
etorri san kanpoti. Danak erdera ta… ala… Ya lastimea da galdu deitela
euskerea, ain polite…»
Engrasi Etxebarria, 1997
2014/11/10
Familian Euskaraz jolasean. Kronika.
Pasa den larunbatean, azaroak 8, "Familia Euskaraz jolasean" tailerra egin genuen Sodupeko Kultur etxean. Bertan hogeita hiru gurasok eta umek antzinako jolasez eta abestiez disfrutatzeko aukera izan zuten. Oso tarte polita igaro genuen jolasean eta kantutan.
Eskerrik asko Soniari eta bertara hurbildu zineten guztioi!
2014/10/31
2014/10/30
Familian Euskaraz jolasean
Zure haurrekin euskaraz jolastu eta abestu nahi eta ezin? Euskal jolasak eta kantak ikasi nahi? Ba, azaroaren 8an, larunbata, zure seme-albekin antzinako jolasak eta kantak ikasteko aukera izango duzu Sodupen antolatuko dugun "Familian Euskaraz jolasean" tailerrean. Ez galdu aukera eta etor zaitez umeekin ondo pasatzera. Kultur Etxean 11:00etan.
Izena emateko: enkarterri@aek.org edo deitu 671 070 044ra (Azaroaren 5era arte)
2014/10/24
Berbalagunon topaketa
Urriaren 30ean, osteguna, ikasturte hasiera ona emateko Berbalagunon topaketa antolatuko dugu Zallan. Bertan Enkarterriko bertsolariek ongietorria eman ostean Barry Manley irlandarrak "Irish in Euskal Herria" bakarrizketa eskainiko digu. Ez ahaztu, hil honen 30ean plan ezin hobea daukazu berbalagunon topaketan. Arratsaldeko 19:00etan, Zure Etxe tabernan (lehen Ñam Ñam zena)
ANIMATU ETA #lotsarikgabe HURBIL ZAITEZ
ANIMATU ETA #lotsarikgabe HURBIL ZAITEZ
2014/10/10
Enkarterriko Berbalaguneko prentsaurrekoa, #lotsarikgabe
Atzo, urriak 9, ikasturte berriari hasiera emateko Enkarterrin Berbalagun egitasmoa sustatzen dugun eragile guztiok prentsaurreko bat egin genuen. Agerpen publiko honetan kurtso berriaren erronken eta eginkizunen berri eman genuen. Prentsaurrekoan Alvaro Parrok (Balmasedako alkatea), Esther Lasak (Enkarterriko Mankomunitateko presidentea), Miren Solabarrietak (Balmasedako Euskara teknikaria), Lorea Otxoak (Enkarterriko Mankomunitateko Euskara teknikaria), Esti Irabienek (Enkarterriko AEK-ko zuzendaria), Sergio Foruriak (Enkarterriko Udal euskaltegiko zuzendaria) eta Roberto Blancok (Enkarterriko Berbalaguneko dinamizatzailea) parte hartu genuen.
Programaren berri emateaz gainera, izena emateko deialdia egin genuen.
Izena emateko: enkarterri@aek.org - 671 070 044
Eskerrik asko hara hurbildu zineten guztioi!!!
2014/09/24
#lotsarikgabe praktikatu gurekin!
Kaixo berbalagunok,
Udazkenarekin batera Enkarterrin berbalagun egitasmoa berriro martxan jartzeko unea heldu da. Aurten #lotsarikgabe lemapeko kanpainarekin hasiera eman diogu ikasturte berriari. Pasa den urtean, inoiz baino leku gehiagotara ailegatu ginen; honetan Enkarterriko herri eta auzo guztietara heltzea jarri dugu helburu. Helmuga honetara iristeko lagun, elkarte zein eragile guztien ekarpenak beharrezkotzat jotzen ditugu; hori dela eta, #lotsarikgabe zuengana jotzen dugu, zuen parte hartzea erabat beharrezkoa da eta.
2014/07/02
Oporrak!!
Elkarrekin ikasturtea eman ostean, ondo merezitako oporrak
hartzeko unea heldu da... Baina, ez ahaztu euskaraz praktikatzeko edozein momentua ona dela; hondartzan, herriko
jaietan, edo elkartuko garen edozein tokitan.
Ondo pasa eta irailean berriz elkartuko gara!
2014/06/13
Afaria Balmasedan!
Aurten nahiz eta Udako Berbalaguna martxan den, egitasmoaren ohiko programazioak atseden hartzeko unea heldu da. Gero arte esateko momentua heldu da beraz. Baina oporrak hartu
aurretik berbataldeetan parte hartu duzuen berbalagun guztiak biltzea
proposatzen dizuegu.
2014/06/11
Berbalagun taldeen topaketak
Ekainaren 22an Urduñako San Juan merkatuan Berbalagunen Topaketa ospatuko da.
Bertan euskaraz bizi nahi duten lagunak elikadura burujabetza eraikitzen
dabilen herri batekin topatuko dira. Horretarako VSF eta Berbalagun taldeek,
Urduñako eragile sozial eta udaletxearekin batera ekintzez beteriko eguna
antolatu dugu.
Gosari agroekologikoa, Urduñatik eta merkatutik bisita
gidatua, gertuko ekoizleen eskutik bertoko
txakolin eta gazta dastaketa, taloak egiteko tailerra...
Bazkaria: Taloak, entsalada,
postrea, edaria eta kafea
Urduñara
hurbiltzen diren Berbalagun taldeek eta euskaldun orok, elikadura burujabetza
helburu duten bertoko esperientziak ezagutzeko eta aldi beren jai giroan euskaraz
bizitzekoa aukera izango dute.
Anima zaitezte!!!
Autobus
bat antolatuko da eta egun osorako txartela 10 eurotan salduko da. Informazio
gehiagorako zuen Berbalagun Taldearen koordinatzailearekin edo VSF-rekin jarri
zaitezte kontaktuan.
VSF: proiektuak@vsf.org.es / 695 478 735 /
94 496 11 75
2014/06/03
Udako berbalaguna!
Aurten, udan ere euskara praktikatzen jarraitzeko
aukera zabaldu dugu. Eman izena zure herriko euskaltegian, euskara
zerbitzuan edo bete fitxa hau Azken eguna, ekainaren 20a.
2014/05/30
2014/05/29
Zallako Mintzodromoaren kronika!
Oraingoan Mintzodromoa, maiatzaren 22an, Zallako Frontoian burutu genuen. Bertan 45 pertsona inguru elkartu ginen, euskaltegietako zein hizkuntza eskolako ikasleak, berbalagunak... Zallako Bertso Eskolako gaztetxoak ere, bertso bat botatzera animatu ziren.
Otsailean Balmasedan erabilitako metodologia jarraituz, jai ereduei buruz, euskara ikasteko laguntzen inguruan eta Enkarterriko langabeziaz mintzatu ginen, kafetxoa hartzen genuen bitartean.
Beste behin ere, Enkarterriko euskaldunak elkar ezagutzeko eta elkarrekin euskara praktikatzeko aukera ezin hobea izan da!
Subscribe to:
Posts (Atom)


.jpg)











