2014/05/13

Mintzodromoa Zallara dator!!!


Datorren astean, Maiatzak 22, Mintzodromoa izango dugu Zallan. 18:00etan frontoian hasiko da, bertan kafetxoa hartzen dugun bitartean, hiru gaien inguruan aritzeko aukera izango dugu. Dagoeneko asko izan dira ekintza honetan parte hartzeko izena eman dutenek. Euskara praktikatzeko aukera ezin hobea!
*Oraindik garaiz zabiltza izena emateko, Maiatzak 22 baino lehen.

2014/04/29

Balmasedan euskaraz jolasean!!


Oporrak hartu aurretik, Balmasedako Emakumearen Etxean familian euskaraz jolasean  ibili ginen. Honetarako, Enkarterriko herri ezberdinetako familiak gerturatu ziren, kanten eta jolasen bitartez goiza oso azkar pasa zen.
Giro ezin hobean, Gurasolagun talde bat sortzeko lehen urratsak eman ziren. Beraz, euskalduna bazara eta familian euskarazko planak egin nahi badituzu, hemen duzu aukera paregabea. Izena emateko jar zaitez gurekin harremanetan!!

2014/03/28

Desentxufatuak antzezlana Zallan!


Rockero zaharren modura, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak, lan arrakastatsuenekin bilduma bat osatu dute: Desentxufatuak. Segitzen dute euskararekin umorea egiten, euskaldunberri zaharrak ez direlako inoiz hiltzen. 

Apirilaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan, Zallako Antzokian antzezlana ikusteko aukera izango dugu, anima zaitez!
*Sarrera doan

 

2014/03/26

Sodupen eta Balmasedan familientzako ikastaroak!

Familian euskaraz gozatzeko aukera paregabearekin gatoz... Urtxintxa Eskola eta Aek-ren eskutik, euskaraz jolasean aritzeko ordu eta erdiko bi saio izango ditugu Enkarterrin. Bat Sodupen eta bestea Balmasedan. Saio hauen helburu nagusia, familian bertan eta familien arteko euskarazko harremana indartzea bada ere, primeran pasatzeko aukera ere bada! 

Sodupen: Apirilak 11, ostirala, 17:30etan Kultur Etxean.
Balmasedan: Apirilak 12, larunbata, 11:00etan Emakumearen Etxean. 

APIRILAK 5, izena emateko azken eguna.
enkarterri@aek.org / 671 07 00 44

2014/03/07

Balmasedako Mintzodromoaren kronika


Otsailaren 26ko goizean, Enkarterriko Berbalagunek Mintzodromoa antolatu zuen Balmasedako polikiroldegian. Hori zela eta, Euskaltegietako eta Hizkuntza Eskolako ikasleak, institutuko gazteen klase bat, Berbalagunek... batu ginen eta ia 55 lagunen artean giro ederra sortu genuen.

Bertan, aldatzen joaten ziren 6 pertsonen taldeetan, komunikatzeko era berrien inguruan, euskarari buruz eta gaur egungo elikadura ohiturez mintzatu ginen gosaritxoa hartzen genuen bitartean.

Enkarterriko euskaldunak ezagutzeko eta haiekin euskara praktikatzeko aukera paregabea izan zen. Parte hartu genuenok oso pozik eta errepikatzeko gogoekin atera ginen, beraz, maiatzean Zallan arratsaldez egingo den Mintzodromoan elkar ikusiko dugu!

2014/02/17

Mintzodromoa Balmasedara dator!!


Datorren astean, Otsailak 26, Mintzodromoa izango dugu Balmasedan. 10:30etan kiroldegian hasiko da, bertan kafetxoa hartzen dugun bitartean, hiru gaien inguruan aritzeko aukera izango dugu. Dagoeneko asko izan dira ekintza honetan parte hartzeko izena eman dutenek. Euskara praktikatzeko aukera ezin hobea!
Oraindik garaiz zabiltza izena emateko, Otsailak 20 baino lehen.

2014/02/07

Berbataldea Karrantzan!!


Gaur, arratsaldeko 19:00etan Karrantzako berbataldea elkartzen hasiko da, La Parada Tabernan (Ambasaguasen). Hau izango da herri honetan sortu den lehenengo taldea, eta Enkarterrin dugun hamaikagarren taldea. Apurka-apurka bagoaz Enkarterriko bazter guztiak euskalduntzen. 

Zeu oraindik talderik ez baduzu topatu, garaiz zabiltza! Informazio gehiagorako 671 07 00 44 telefonora deitu. 

2014/02/03

Agate Deuna Balmasedan


Azkeneko urteetan bezala, larunbatean Nafarroa Kantu Taldeakoekin, Balmasedako kaleak jai giro paregabeaz busti genituen. Euria eta hotza ahaztu, eta herriko bazter guztietara joan ginen.
Agate Deunako ohiko kantak abesteaz gain, Balmasedan klasiko bihurtzen hasi den "Negu eskean" ere kantatu genuen, gaua sartu arte...Kar,kar!
Ospakizun honek, oso harrera ona izateaz gain, urtez urte gero eta jende gehiago batzen du. Dena dela, aurten hurbiltzea ezinezkoa izan baduzu, oraindik garaiz zaude asteartean joateko!

Otsaileko agenda!


2014/01/29

Larunbatean badaukagu plana!!

  
Otsailaren lehena, Balmasedako kaleak euskaraz beteko ditugu Nafarroa Kantu Taldeko lagunekin.
Arratsaldeko 18:00etan San Juan plazan hasiko den kalejiran, kantatzeaz gain, euskaraz hitz egiteko aukera ere izango duzu.  Posible izanez gero, parte hartzaileei euskal jantziarekin joatea eskatzen zaie, bestela zapia eta txapelarekin... Beraz badakizu, larunbaterako planik ez badaukazu, anima zaitez!!

2013/12/04

Enkarterriko euskaldunon II jaiaren kronika


Igandean berriro ere, eskualde honen euskaldunok euskarari zuzendutako egun oso batez disfrutatzeko aukera izan genuen. Oraingoan Artzentales izan da ospakizuna burutzeko aukeratu genuen herria.

Lehenengo ordutik, bazebilen jendea gora eta behera prestatzeko falta zenari azken ukituak ematen. Haurrentzako tailerrean, asko izan ziren parte hartu zutenak.  Baina jai giroa berandutxoago hasi zen, hamaiketakoarekin batera. Putxera usaina jada airean zegoela, jendea kantatzen eta mokadutxoarekin hasi zenenean.
Hamaiketakoarekin egunerako indarrak hartu ostean, poteoa hasi zen. Poteatzen genuen bitartean Amalurrarako bidean, paseoa eman genuen Artzentalesko paisai ederrez disfrutatzen.
Baina bageneukan bazkaria zain... entsaladako, babarrun goxo-goxoak piparrekin eta arroz esnea. Bapo bapo jarri ginen bazkariarekin...kar, kar!!
Kafea hartzen ari ginen bitartean Aitor Arrutia eta Ander Elortegiren bertsoekin eta Galder Perezen bakarrizketaz gozatzeko aukera eduki genuen.
Azkenik, etxera joan aurretik, sarreren zozketa eta berbalaguneko bideoa ikusi genuen. Eta eguna hasi zen bezalaxe bukatu genuen abesten.





2013/11/19

Badator euskaldunon jaia!!


Artzentalesen ospatuko dugun jaialdiaren bigarrengo edizioa, prest daukagu! Familientzako tailerrak, bertsoak, musika, bazkari goxoa eta antzezlana izango dira egunaz disfrutatzeko eskaintzen dizuegun plan itzela.

Bihartik aurrera bazkariaren bonoak salgai egongo dira 10€tan. Balmasedan (Skamatan), Zallan (Itzalan), Sodupen (Navarron), Sopuertan (La kaffen) eta Artzentalesen (Kultur Etxean). Azaroak 28 bonoa erosteko azken eguna. Informazio gehiagorako 671 070 044 zenbakira deitu.

Ez dago arrazoirik abenduaren 1ean Artzentalesera ez urbiltzeko.
Aukera aprobetxatu, eta lehenbailehen zure bonoa eskuratu!!

2013/11/06

Abenduaren 1ean Enkarterriko euskaldunon jaia!!


Iaz Sopuertan pasa genuen egun polita gogora ekarrita, aurten ere Enkarterriko euskaldunok euskararen eguna ospatuko dugu. 
Egun handia ospatzeko, Abenduaren 1a aukeratu dugu. Beraz, utzi zuen agendetan tartetxo bat euskararentzat, eta eguna erreserbatu.

Bertan haurrentzako tailerrak, musika, bazkaria, ikuskizuna...eta hainbat sorpresa izango dugu.

2013/11/05

Berbalagun zabaltzen!!

Hilabete honetan Enkarterriko herri gehienetatik ibili gara berbalagun zer den zabaltzen. Ziurrenik zuk ere ikusi gaituzula aurkezpenak egiten, kartelak inkatzen, eskoletan esku-orriak banatzen...

Honekin batera, Sodupen ere elkartu ginen ikasturte berriari hasiera ofiziala emateko. Giro aparta lortu genuen Beñat Amezaga eta Aitor Arrutia bertsolariei esker. Eta bideoa ikusterakoan sorpresa batzuk egon ziren...kar, kar!
Azkenean aste hauetan egindako guztia fruituak ematen hasi da, asko izan baitira egitasmoari lotu direnak, zeuk ere parte hartzeko prest?


2013/10/10

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi!



Ikasturte berriari merezi duen harrera egiteko, hara zelako bideoa estreinatzen dugun!

Soinu eta irudi ederrak sortutako giro atsegina aprobetxatuz, berbalagun eta gurasolagunen testigantzak jasotzen ditu. Horrela, berbalagun zer eta zertarako den azaltzeaz gain, beraientzat egitasmoak zer nolako ekarpena suposatu zuen ere islatzen du.


Beraz, denbora tartetxo bat atera bideoa ikusteko, agian leku eta aurpegiren bat ezaguna egingo zaizue...kar,kar!

2013/09/18

Begirale ikastaroaren edizio berria...



Urtero bezala, begirale titulo ofiziala lortzeko ikastaroaren berri eman nahi dizugu. Enkarterriko Euskara Zerbitzuak antolatutako ikastaroa da eta saioak asteburuetan izango dira. Informazio zabaltzeko deitu 94 667 18 51 telefonora edo idatzi euskera@enkarterri.org helbidera. Izena emateko epea hilaren 21ean bukatzen da, beraz, ez ezazu birritan pentsatu eta apunta zaitez !!!