2018/11/19

Euskaldunon topaketa 2018. KRONIKA

Kaixo, lagunak:
Azaroaren 17an, larunbata, 2018ko Euskaldunon topaketa zoragarria izan zen. Aurten Galdamesen ospatu dugu eguna. Eguraldiak ere lagundu du egun polita izaten. Goizean familientzako jolasak; eguerdian triki-poteoa La Quadrako musika taldearen eskutik; ondoren, bertso-bazkaria Angel Mari Peñagarikano eta Jesus Mari Irazu bertsolariekin; Tor mago handia ume zein helduren gozamenerako; Korrikako arropa berria ikusi eta erosteko aukera ere izan genuen desfile zoragarri baten ostean; eta bukatzeko, euskaraoke ezin hobea atzo eta gaurko abestiekin.
Eskerrik asko antolakuntzan parte hartu duzuen guztioi!
Hona hemen hainbat argazki egun paregabearen lekuko direnak.
Hainbat argazki gehiago dago, baina denak ipintzea gehiegi denez, besterik nahi baduzue jarri harremanetan.
Eskerrik asko berriro ere!






















Gurasolagun pasaportea. 1go ekintzaren KRONIKA

Kaixo, lagunak:
Azaroaren 9an Gurasolagun pasaportea martxan jarri zen berriro ere. Lehenengo geldialdia Zallako kultur etxean egin zuen txotxongilo antzezlan zoragarria aurkeztuz. Rosa Martinezen eskutik txotxongiloek, Mikelek eta beste hainbatek, istorio ikaragarri polita kontatu ziguten. Istorioak, soinuak, dantzak eta abestiak izan ziren nagusi. Familian gozatzeko giro paregabea izan genuen. Horren testigantza dakarte hurrengo argazkiek, espero dugu denok disfrutatu izana eta hurrengoetara ere animatzea!
Eskerrik asko guztioi parte-hartzeagatik!
















2018/11/14

Gurasolagun pasaportea. 2.ekintza!

Etorri eta gozatu arratsalde zoragarria familian. Joskintza beste ikuspuntu batetik landua, heldu zein haurrek disfrutatu eta dibertitzeko.
Eman izena lehenbailehen, plaza kopurua mugatua da eta!

Euskaldunon topaketa Galdamesen. Bertso bazkaria

Larunbatean, azaroak 17, jai egun zoragarria antolatu dugu Galdamesen. Denak zaudete gonbidatuta. Familia giro atseginaz gozatuko dugu, bertsolari bikainek eskainiko dizkigute bertsorik onenak, magia edukiko dugu, korrikako arroparen desfile ikusgarria eta abesteko aukera ere izango duzue.
Animatu eta etorri! Ez zarete damutuko!

2018/11/09

Euskaldunon Topaketa 2018!!!!

Animatu eta etorri giro euskalduneko egun zoragarria igarotzera! Sorpresak, opariak, bertsolariak, jokoak...eta hainbat gauza gehiagoz disfrutatuko duzue!!!!

2018/09/18

Enkarterriko berbalagunok mingainari ekiteko prest!


       Ikasturte hasierarekin batera Berbalagun taldeak datoz bueltan. Euskara praktikatu edo euskaraz bizi nahi baduzu, #Zatozgurekin eta izan zaitez Berbalaguna!

Izena ematea: enkarterri@aek.eus - 671 070 044 (Whatsapp)

2018/06/29

Atsedenalditxoa hartzeko unea da!


       Zuekin oso ikasturte polita igaro ostean, atsedena hartzeko unea heldu zaigu. Oso momentu atseginak eta dibertigarriak bizi izan ditugu aurten ere, eta horiekin geratuko gara urtearen balorazioa egiterakoan.

MILA ESKER GUZTIOI, UDA POLITA IZAN

ETA IRAILERA ARTE!

2018/06/25

Gurasolagunen pasaportea. Sari banaketa.



       Ikasturtea amaitzear dago eta honekin batera kurtso osoko fruituak hartzeko garaia dator. Gurasolagunen pasaportea ekimenean ere sariak jasotzeko unea heldu zaigu eta ekintza guztietan parte hartu zuten familiek sari ederrak  jaso dituzte. Haurrek udan disfrutatzeko liburuak eta jolasak jaso dituzte, eta gurasoentzat umeen poz aurpegia saririk politena izan zen.

MILA ESKER PARTAIDE GUZTIEI,

ETA AUPA ZUEK!

2018/06/12

Familientzako perkusio tailerraren kronika.










       Dan-dan, ranplanplan, rapetaplan eta rataplan aritu ginen aurreko ostiralean Turtziozen egin genuen perkusio tailerrean. Arkaitz maisuaren eskutik  djembe izeneko danbor afrikarra jotzen ikasi genuen eta hainbat erritmo eta melodia modu arrakastatsuan osatzea lortu genuen. Aurtengo gurasolagunen pasaporteak ezin izan zuen amaiera hoberik izan. Aupa familiak!

ESKERRIK ASKO ARKAITZI ETA FAMILIA GUZTIEI!

2018/06/05

Kirola eta Natura ekimenaren VI. txangoa. Kayak zeharkaldia Urdaibain.


Zeharkaldia egingo dugu Kortezubitik Laidara.
Bukaeran,  nahi duenak Bird-Center-era bisita egingo du

Ordua: 9:00etan

Lekua: BirdCenter-eko aparkalekuan

Norentzat: Edonorentzat(gutxieneko adina 6 urte)

Iraupena: 2-3 ordu

Prezioa:
  • KAYAK: nagusiek 25 €  umeek 15 €
  • BIRD-CENTER: nagusiek 2 € umeak doan
IZENA EMAN (Izena emateko azken eguna, ekainak 13)

2018/06/04

Berbalagunon afaria Zallan.


       Ikasturtea amaitzear dago, eta honekin batera, urtero bezala, berbalagunok, euskaltegiko ikasleok eta eskualdeko gainontzeko euskaldunok mahai baten inguruan eseriko gara afari ederraz disfrutatzeko. Ekainaren 15ean, ostirala, Asador Zallan, gaueko 21:30ean. Primeran pasatuko dugu! Asador Zallan,


ANIMATU ETA IZENA EMAN!

Prezioa: 18 €
Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (Whatsapp).
                        Ekainaren 12ra arte.

2018/06/01

Balmasedako garagardo dastaketaren kronika.






       Garagarra eta lupuloa osagai, Pilsen, Amber, Ipa eta Stout garagardo motak dastatzeko eta euren ekoizpen prozesua ezagutzeko aukera izan genuen Balmasedan pasa den asteazkenean. Batzuek errubioa nahiago, beste batzuek tostatua edo beltza; alabaina, guztiok disfrutatu ahal izan genuen edari honen aromaz eta zaporeaz. Oso ondo pasatu genuen eta uda honetan ikasitako guztia terrazan edo tabernan garagardo bat eskatzerakoan kontuan hartuko dugu.

MILA ESKER ENEKORI ETA PARTE HARTU ZENUTEN GUZTIOI!

2018/05/28

Gursaolagun pasaportearen IV. saioa. Perkusio tailerra.


       Ekainaren 8an, ostirala, ikasturte honetako Gurasolagun pasaportea ekimena amaitutzat emango dugu Turtziozen egingo dugun Perkusio tailerrean. Bertan, musika tresnekin esperimentatuz eta jolastuz, gurasoek zein umeek hainbat doinu eta erritmo sortzen ikasiko dute. Turtziozko kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan.

Izena ematea: enkarterri@aek.eus - 671 070 044 (whatsapp)

ANIMATU ETA EMAN IZENA AHALIK ETA LASTERREN,

PLAZAK MUGATUAK DIRA ETA!