Enkarterriko Berbalagunetik Udazkeneko argazkien lehiaketa antolatu genuen urtaroarekin batera. Orain, udazkena amaitu da, eta argazkirik gustukoena aukeratzeko momentua heldu zaigu.
Hainbesteko arrakasta izan zuen proposamenak, non bi kategoria egin behar izan ditugun: helduen kategoria eta gazte kategoria. Hortaz, hona hemen Helduen kategorian jaso ditugun argazki eta testu laburrak. Ikusi guztiak eta bozkatu gehien gustatu zaizuna >>>> BOZKATU HEMEN
Helduen kategoria
1.
argazkia
Baliteke
leku hau ederrena dela beti egoteko. Erreka, pagoak, argia,
trankiltasuna, basajaun eta bere babesgarria... Enkarterriko mendi
batean.
2.
argazkia
Tartalo
Mari beti ere mendien zaindari...Txikitako otsoen garrasiak
zuek uxatzen dituzue... Txanogorritxu ausartak askeak eta
indartsuak basoaren barnean.
Kukuaren
soinua patrikan dirua ... Norberak Bere bidea norberak bere ipuinaren
bukaeraren aukeran... Aske bizi eta aske izan
3.
argazkia
Agian
ez da Sodupeko lekurik politena baina bai leku berezia. Udazkenean,
memoria .
4.
argazkia
Argazki
horretan, nire herriko txokorik ederrena aurkeztu nahi dizuet. El
Grazal erreka. Nire aburuz, paisaia ikaragarria da eta oso gustora
sentitzen naiz bide horretatik paseatzen naizenean. Bakea eta
lasaitasuna lortu nahi badituzue, hauxe da ibilaldi egokia. Gainera,
udazkenean paisaiaren koloreak liluragarriak dira.
5.
argazkia
Balmasedan
ateratakoa da, Las Laceras deritzon lekuan. Egunero, duela 8
urtetatik, hortik joaten naiz Negurekin paseatzera. Negu nire
txakurra da, 8 urte bete berri ditu eta euskal artzain arrazakoa da
(iletsua). Las Laceras txakurrarekin, bizikletarekin...joateko leku
aproposa da, zuhaitzez eta animaliez beterikoa, eta errekatxo batek
bide osoan zehar laguntzen zaitu bere doinu alaiarekin. Balmasedako
nire lekurik kuttunena da dudarik gabe, batez ere udazkenean,
zuhaitzak kolore ori eder hortaz janzten diren urtaroan.
6.
argazkia
Argazki
hau aukeratu dut Balmasedako Kolitxa menditik inguruko mendi guztiak
ikus daitezkeelako. Bizikletaz maiz igotzea gustatzen zaidan lekua
da, erlaxatzeko eta naturaz gozatzeko.
7.
argazkia
Leku
hau Salinillasen dago. Ez da bidea nola deitzen den, baina nik hodien
bidea deitzen diot, azpitik Bilborako Orduntetik datorren ur-hodiak
doazelako. Oso leku lasaia da, eta pagoen eta garoen atzetik
ibiltzeak errutinatik deskonektatzen eta naturarekin berriz
konektatzen laguntzen dit.
8.
argazkia
Zulotik
handitasunerako bidean udazkena begiratzeko ikuspuntu ezberdin bat.
9.argazkia
Ortzadar
bikiak.
Ez
dakit nire herriko txokorik politena izango den, baina une hura
magikoa izan zen, mundu guztia zerura begira zegoen eta mugikorrak
eskuan zituela bikiak harrapatzeko, gainera, gero, argazkia
berrikusiz, konturatu nintzen beste batzuei ere polita iruditu
zitzaiela.
10.
argazkia
Nire
etxetik Pico la Cruzen argazki polit hau, eguzkia bezain disdiratsua.
11.
argazkia
Egoera
desberdin honetan bizi behar izateak momentu bereziak bizitzeko
aukera ere ekarri ahal digulako, ikuspegi zoragarri hauen argazkia
bidaltzea aukeratu dut: Nere herria, Guenes, lainoaren azpian, Eretza
menditik.
12.
argazkia
Leku
hau aukeratu dut nire lakurik kuttunetariko bat delako. Argazki hau
Balmaseda zubi zaharra da, leku hau niretzat berezia da,pentsatzeko
leku lasaia delako lasaitasuna transmititzen didalako eta hausnarketak
egiteko oso gune aproposa delako.
13.
argazkia
Udazkenak
uzten digun hurrizti polita, bidean geldialdi bat egiteko leku
aproposa.
14.
argazkia
Uda
badoa, pikuak badatoz. Pikutara uda!
15.
argazkia
Udazkenaz
blai! Lekurik ederrena, zurekin partekatutakoa.
16.
argazkia
Argazki
hau Balmasedakoa da. Ni hemen bizi naiz, ikuspegi zoragarria daukat.
Niri asko gustatzen zait herria ikustea naturaren erditik. Udazkenean
oso polita ikusten da, kolore desberdinak dute, marroiak, berdeak,
okreak....
17.
argazkia
Aupa
Galdamesetik! Zipar menditik behera topatu nituen udazken kolore eder
hauek
18.
argazkia
ZUBI
ZAHARRA BALMASEDAN
Zubi
zaharra Balmasedan dago. Bere suena "puente de la Muza" da.
XV. Mendeko erdi aroko zubia. Zubi zaharra astelehenean,
asteazkenetan eta ostiraletan joaten naiz. Nire euskaltegia
Balmasedan dago. Oso polita da.
19.
argazkia
"ARGI
EPEL"
Argazki
hau, Balmasedatik Gasteizerako errepidean atera dut. Bidea astean bi
egunetan egiten dut. Horrelako egun batekin, lanera joatea gustatzen
zait. Kolore epel horiek eta argi hori Maite ditut, udazkena
gustatzen zait.
20.
argazkia
Grazal
errekaren musikaz eta argi izpien epeltasunarekin dantzan.
21.
argazkia
Argazkia
Kolitzarako bidean aterata dago, Pandozales auzotik gora. Pinudien
artean gaztainondoak, haritzak, pagoak...daude. Honako hau
gaztainondo bat da; bere fruituak eman ostean arropa guztia kentzeko
prestatzen dabil, hego haizeak lagunduta. Egun batzuen buruan
biluz-biluzik geldituko da, hurrengo udaberria noiz iritsiko zain,
arropa berria estreinatzeko desioan.
22.
argazkia
Argazki
hau, niri gustatzen zait aterata dago. Haritza Gernikako arbolaren
semea delako. Zuhaitza txikia zenetik ikusi izan dut, hazte ikusi
dut. Udazkenean hostoen kolorea oso polita da.
23.
argazkia
Nire
argazkiak udazkenean eta bere kolore zoragarrietan murgiltzen nau:
gorria, marroia... Gordexola oso herri baketsua da eta ni zoriontsu
naiz hemen.
24.
argazkia
Irudi
hau oso polita da. Estetikoki edena iruditzen zait eta urtaroaren
aldaketa prozesua erakusten du. Hostoak astiro erortzen dira, Kolore
berdetik hainbat nahaste politetara. Haizearen indarraz edo hostuek
duten pisuarengatik lurrera erori baino lehen eskuratu dut momentua.
Niretzat hobekuntza prozesu bat da, motela. Pazientziaz hartu behar dugu,
azkenean fruituak eman ditzan.
25.
argazkia
Mendi
hau asko gustatzen zait. Leku
zoragarria da. Eta ahal dudan bakoitzean joaten naiz. Han nagonean
gauza txar guztiak ahazten ditut.
26.
argazkia
Nahiz
eta udazkena bukatzear egon gure basoak distiratzen ari dira.
Txakurragaz nire eguneroko paseoak inguru honetan egiten saiatzen
naiz. Gueñesen, hilerriaren atzean, Lujar mendira joateko bidean.
27.
argazkia
Ibarrako
errota Gordexolan dago. Bizitzan egon den lehenengo lekua izan zen.
Herrerías ibaia Gordexolako harana zeharkatzen du. Ibaia honek ere,
burdinola handiak zituen. Burdinola hauetan, Enkarterrietako burdina
urtzen zen. Urteak pasa eta burdinolaren ordez irin-errota jarri
zuten. Errota hauetan, Gordexolako haraneko lautadako artoa ehotzen
zen. Gaur egun, erroten jarduera bertan bera utzi, Gehiengoak
erortzen ari dira edo guztiz erorita daude. Horregatik
berreskuratzeko ekimena hartu behar dugu. Bere historiaren alde
borrokatzen ez duen herria, herri garaitua da.Uraren indarra gure
herriaren indarra da.
28.
argazkia
Goroldioa
ikusten duzunean, udazkenak Gabonen berri ematen du... Txikitatik
gehien estimatzen dudan leku batean, Serranoren etxean. Jada
zalditegirik eta urmaelik ez duen gaztelua, bere ermita aldatu duena,
baina bere xarma mantentzen duena.
29.
argazkia
Argazkiaren
lekua Ilso da; Zalla, Gueñes eta Gordexola elkartzen duen mendia.
Ilsora
joaten naizen bakoitzean, leku berezia eta erakargarria dela
sentitzen dut. Euskal Herrian , gure arbasoek mendiak
maite zituzten; leku magikoak izango balira bezala ikusi baitziren.
Hori dela eta, antzineko jainkoak adoratzeko menhirak edo cromclechak
altxatzen zituzten. Mendeak pasatu arren, mendiak erakargarriak
direnez gero, oraindik ,mendiko tontorrak zapaltzea gustatzen zaigu.
30.
argazkia
Bezi
da, Sopuertan. Bizi ari garen egoeran oso azkar bizi garela konturatu
gara, eta batzuk herrietara itzultzeko asmotan dabiltza
lasaitasunaren bila eta natura gozatzeko. Partekatzen dudan irudiak
primeran islatzen du hori, eta horrelakoak asko dauzkagu
Enkarterrietan!!
31.
argazkia
Ez
dira betiko garai onenak
azken
finean gizaki hutsak gara"...baina bizi behar dugu! Eutsi!
32.
argazkia
Argazkiaren
edukia Kolitza menditik ikusten diren paisaiak dira.
33.
argazkia
Ur
jauzia eta hostoak jauzita udazkenean.
34. argazkia
Egunsentia paradisuan, Sopuertan egun ederraren hasiera.
35. argazkia
Orain ulertzen dut zergaitik Garbeari Enkarterriko balkoia deitzen diolako.
36. argazkia
Lanestosan ere negu gorriaren alde!
Zorte on partaide guztiei!